Euskaraz bizi nahi dut? Ez dut horren argi

Euskaraz bizi nahi dut? Ez dut horren argi 

Aiaraldea hedabidean, Felix Mugurutza euskara teknikariak hausnarketa egin eta zalantzak agertu ditu: Euskaraz bizi nahi dugu?

Oro har esanda, euskaldunok urrunduak ditugu ametsak eta errealitateak. Eta “euskaraz bizi nahi dut” leloaren atzean batzuetan berezitasuna dago, mundutik kanpo dagoen egoera idealizatu irreal bat. Horrekin, nire ustez, nekez iritsiko gara behar ditugun kanpoan dauden esparruetara. Euskaltzaleak eta militanteak izan baditugu: aitzitik, horretatik kanpo dauden euskaldun desaktibatuak dira helburu. Euskara ez zaielako erakargarri, ez delako baliagarri are gutxiago interesgarri… Zergatik? Arazoa euskaldunongatik hasten da: euskararen dogman sinesten dugu baina ez gara praktikanteak egunerokoan. Hausnarketa pertsonal bat esateko zergatik asko eta askoan erabiltzen dudan gaztelania eta adierazteko euskara gozatu nahi dudala aske, leku irekietan eta ez indioentzako erreserbetan. Irekiera eta ez itxiera. Bekatari eta ez santua.

Euskaraz bizi nahi dut? Ez dut horren argiEuskaraz bizi nahi dut? Ez dut horren argi

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

12 pentsamendu “Euskaraz bizi nahi dut? Ez dut horren argi”-ri buruz

  • Guztiz ados nago hemen esaten denarekin, eta hemengo beste eztabaidaren batean ildo horretatik nindoan ni ere.

    “Euskaraz bizi nahi dut” diotenen erdiak benetan euskaraz bizi nahiko balu eta, kontsekuentziaz, euskaraz (ere) biziko balu ahal lukeen guztia, euskararen egoera ez litzateke horren txarra.

    “Maita nazazu gutxiago eta erabil nazazu gehiago” horrek ez du egunerokotasuna galtzen, mila aldiz gogoratzen bada ere.

  • Kaixo Felix!
    Eskerrik asko eztabaida hau zabaltzeko aorea izateagatik. Komeni zaigu euskararen erabilerari eta euskaltzaleeei (ustezko nahiz jator) buruzko tabuak haizatzen eta argitzen hastea eta.
    Aitortu behar dut aipatu dituzun kontu gehienetan ez natorrela zurekin bat. Adibidez, “munduari bizkarra emanda bizi diren euskaldun amorratuak… soilik euskaraz bizi direnak… isolatuta…” edo antzeko zerbait aipatzen duzu. Non daude? Ezagutzen duzu baten bat? Nik ez behintzat…
    Nik ezagutzen ditudan euskaltzale zintzoak (koherenteak erran nahi baita) munuan bete-betean txertatuta bizi dira, erdaldunez inguratuta normalean, erdara asko erabiliz halabeharrez, eta euskaraz egiteko aukerak probestuz ahal dutenean. Oso jende arrunta dira. Ez beatoak, ez talibanak, ez autoflaelanteak (horien bizitza sexualaz ez dakit gauza handirik. Hortxe akaso…). Euskaraz bizi (BIZI, gozatu, maitatu, lan egin…) nahi duten lagunak. Besterik ez.

    Euskara hiriak konkistatzen baditugu salbatuko dela diozu… Ez nator bat. Hiriak konkistatzen baditugu, euskara normalizatuta dagoelako izango da. “Salbaziotik” (biziraupenetik) normalizaziora dekulako aldea dago, eta euskara hirietatik egotzi zuten ugazabek aspaldi. Donostia libratzen da neurri batean, arnas estuka bertan ere.
    Euskara salbatuko bada, oraindik euskaldun diren guneak, arnasguneak, gotortu (nahikoa lan) eta horietatik abiarazi behar da balizko normalizaziorako ahalegina. Era berean, hirietan euskaraz bizi (BIZI, gozatu, maitatu, lan egin…) ahal izateko eremuak sortu beharra dago, erdal itsasoan murgiltzen garen euskaldunok, euskaraz jarduteko aukera izan dezagun, zenbat eta gehiago hobe.

    “Ahalegin berezi bat egin behar dugu euskarazko produkzioa sustatzeko” Guztiz ados. Eta agintariei exijitu behar zaie euskarazko produkzioa SUSTA dezaten (ez soilik noizbehinka zeozer iragarri), eta ZAIN dezaten.

    “Militantzia gutxiago eta itxurazko orgasmo gehiago…” diozu.
    Aukeran, militantzia gehiago (hori barik egungo egoeran ez daukagu zer eginik) eta egiazko orgasmo gehiago…
    Nik euskaraz bizi nahi dut. BIZI, gozatu… Eta neurri handi batean lortzen dut, eta lortzearekin berarekin gozatu ere egiten dut, aitortu beharra daukat. Euskarafilia izango da…

    Ez naiz beatoa. Areago, ez dut euskaltzalebeatorik ezagutzen.
    Iruditzen zait, “euskaltzale beatoen” figura hori erdaldunek eta erdal elebidunek (euskaldun pasiboek) sortua dela, euskaltzaleen jarduna gutxiesteko, konzientzia txarragatik batzuetan, eta erdeinu hutsagatik gehienetan. Nik ezagutzen ditudan euskaltzale zintzo (koherente) gehienak militanteak dira, jatorrak, azkarrak, interesgarriak… eta BIZI nahi dute, euskaraz aukeran.
    PANKARTA gehiago behar dugu, MILITANTE bizizale gehiago… Elebakarrak? Halakorik balego, oso seinale ona litzateke, baina ez dira geratzen. Guztiak elebidundu gaituzte, bortxaz, asko horretaz konturatu ez arren… Autoflagelaziorik ez dugu behar, horrelakorik ez. Baina are gutxiago, euskaldunak flagelatzera datozen era guztietako erdaltzaleak. Zure azken hitzekin guztiz bat nator, baina:
    Gozatzera etorri naiz eta bizitzera.
    Euskaldunak euskaldunari euskaraz, ez dago beste bueltarik!

  • Benat Castorene 2020-05-29 12:24

    Zinez ideia ona salabardo hau publikatzea denok gogoeta arazteko. Izan ere anitzek berdin pentsatzen badute ere oso gutik dute hain ongi esplikatuko sentitzen duten ezuntsa hori. Zein interesgarria litzateke haien Felixen gogokideen proportzioa ezagutzea guti goiti beheiti !
    Jonjok ikusi duen bezala, lekukotasuna interesgarria da. Batez ere ez delako euskararen etsai amorratu batena. Pentsa bere gogoetak eta sendimenduak ongi adierazten dituen euskara teknikaria batena !
    Dena den, argi ta garbi dago, hein batetik goiti euskara zama bat bilakatzen zaio Felixi.
    Zergatik zaio zama euskara ?
    Suposa ginezake 18 urtetan euskaldundurik erosoago eta efikazago sentitzen dela bere ama hizkuntza den erdaran.
    Bestetik nola nahi duen bera bezalako gehiengoarekin erraz eta gustuz komunikatu eta bizi orduan euskarak ez dio guti baizik balio.
    Bada, orok dakigun bezala ez baigara gehiago Axularren garaian bizi, ororen gainetik, bizitza gozatu nahi du eta guk ez aski ongi konprenitzea beldur balitz bezala bi garagardo trago gormant eta probokatzaile hurrupatzen ditu bezalako ustezko « beatoen » aurrean ( frantsesek “ipurdi hestu” erranen lukete).
    Erabat ados naiz Jonjorekin, Felix tronpatzen da dioelarik euskara salbatuko dela hiri haundien konkistatzeagatik bainan egia erraiteko berak ez du horretan sinisten beste beato batzuek bezala.
    Felixek desafio bat botatzen die abertzalei.
    Aspaldiko kibutzaren hipotesia berriz atera ordez, hobe dut Jonjoren zentzuonezko hitzak errepikatzea :
    « Euskara salbatuko bada, oraindik euskaldun diren guneak, arnasguneak, gotortu (nahikoa lan) eta horietatik abiarazi behar da balizko normalizaziorako ahalegina. Era berean, hirietan euskaraz bizi (BIZI, gozatu, maitatu, lan egin…) ahal izateko eremuak sortu beharra dago, erdal itsasoan murgiltzen garen euskaldunok, euskaraz jarduteko aukera izan dezagun, zenbat eta gehiago hobe »

  • Hibai Beatohandi 2020-05-29 19:42

    Hi, Felix, eta hi benetan euskara teknikaria haiz?
    Eta ez duk argi euskaraz bizi ala ez?
    Uztak garagardoa gaurkoagatik motel…

  • Oso mamitsua iruditzen zaizkit esaten dituen gauza batzuk.

    Adibidez, geure mezuak ahalik eta jende gehienarengana helarazteko, irakurraldiak eta bisitariak neurtu daitezkeen garai honetan, euskara exkax zaigu bitarteko gisa, baita xede-hartzaile horietako asko euskalduna badira ere. Jauzi bertsua dagoke espainolaren eta ingelesaren artean, eta ikusteko dago zer gertatuko den gero eta espainoldun gehiago ingelesez ondo moldatuz doazen neurrian, zenbat fidelitatez atxikitzen zaizkion espainoldunak beren hizkuntzari. Esango nuke hizkuntza bakoitza espezializatuko dela tematikoki, bere ahalen arabera, eta euskara batez ere taldeko komunikazioetan erabiliko dela, bere tamainagatik (borondatez erabiltzen denean, ez instituzionalki eta).

    Beste kontu bat da militantzen bizitzearena. Militantzia garaiak pasa dira, paradigma agortua da. Egongo dira akaso talde militante txikiak, baina gehiengoa beste koordenatu batzuetan mugitzen da, eta gehienez ere moden eta bonbardatze medialaren eraginez reakzionatzen du. Hortaz, euskararen geroa erabiktzaileen, batik bat gazteen, esku dagoela esatea argudio maltzurra da, realitatea ostendu nahi duena. Euskara aurrera ateratzeko, erabaki politiko potoloak behar dira, Espaina-Frantzien marko konstituzional hertsiak gainditzen duten erabakiak. Hitz gutxitan, euskara obigatorio izatea eta EHko eremu jakin batzuetan erdaren ofizialtasuna deuseztea.

  • Benat Castorene 2020-05-30 15:30

    Jatorrizko usaia naturalaren indarra eta legearen hertsatzea alde dituztela, erdarek urte ederrak dituzte aurrean, gure herrian barne. Euskarak ez du xantza bera. Alde horretarik Felixen aitorpena esanguratsua eta komuna da.
    Sinplifikatuz, Gilentxok dioen bezala, euskara obligatorioa egitea eta erdaren ofizialtasunaren deusestatzea da araiz bide segurrena, bainan noiz ukanen dugu ezpero dugun estatu euskaltzalea ta libre hura?
    Ezdakigu eta harek seguraz ere bere xedea betetzeko partida izango luke herritarren parte baten erresistentziarekin.
    Anartean egoera erreala, hau da erabilera erreala, endekatzen ari da urte batetik bestera.
    Orai arte erabili ditugun baliabideak areagotuz ere nekez irauliko dugu tendentzia larri hau eta goizago edo berantago etor daiteke izitzen gaituen bueltarik gabeko unea.
    Gure buruetan, batu behar dugu epe luzeko helburuaren aldeko borroka eta euskaraz bizitzeko edo biziarauteko gaurko modu egokienen bilaketa.

  • Felixen diskurtsoa ez da ezohikoa “euskaltzaleen” artean, tristea bada ere.
    Badira, bera bezala, euskaraz bizitzen ahalegintzen garenak talibantzat gauzkatenak. Eurak aldiz, jende zentzudun eta “bizizalea” lirateke, behin eta berriz adierazten duenez, garagardoa eskuan.
    Felixek eta berak pezala pentsatzen duten “euskaltzaleek”, euskaldunoi inposatutako hizkuntzen (espainiera/frantsesa) alde egiten dute “natural-natural”; baina erabaki “natural” horrek egonezina eragiten die nonbait, zeren, hala ez balitz, ez lituzkete euskaltzale koherenteak irainduko edo gutxietsiko. Euskaltzaleek bizitzaz ez dutela gozatzen pentsatzea ergelkeria da, baina esatera ausartzea…
    Ez dakit non diharduen Euskara Teknikari gizona, baina diskurtso horrekin, gehiago dirudi Uniformizazio Teknikari beste ezer baino.
    Gorago garagardoari bakea emateko aholkua luzatu diote. Bada, bai, egin behar luke.

  • Benat Castorene 2020-05-31 10:28

    « …enetzat euskara plazer bidea da… ez dut nahi zama bilaka dadien…ez dut nahi eredugarri izan nahi…nik ondo bizi nahi dut… » digu erraiten Felixek ez baniz makur.
    « Plazerbide »aren bai ta « aberastasun pertsonala »ren argumentuak askotan entzuten ditut batez ere hiri handietako teknikarien ahotik, beren bezeria zabaldu nahi dutenean..
    Ez du emaiten Felixek euskal nazio kontzientzia askorik duen ( barka nezala tronpatzen banaiz) eta berak dioenez euskara 17 urtetan ikasten hasi zen. Beraz esfortzu handia eta dorpea egina du erabilpen maila on horretara iristeko eta hain segur overdose bat egin duke.
    Felixek ongi ilustratzen du Gilentxoren oharpena :
    « …Militantzia garaiak pasa dira, paradigma agortua da… »
    Izan ere hedonismoa gailendu da azken 2 belaunaldietan, kontsumoa eta globalizazioarekin batera.
    Felixek Axularren « Gero » irakur baleza, ikus lezake distantzia gehiago dagoela beraren eta bere aitona amonen artean ezen ez eta hauien eta Axularren artean.
    Jone, ez zaitela gaitzi, Felixek iradokitzen digu euskara mantentzeko xerkatu beharko dugula plazerbidea edo « aberastasun pertsonala » edo lanbidea baino haratago zerbait. Gaurko egunean, erronka filosofiko eta politiko bat da.

  • Atsaldeon, Beñat. Nire Felix honen idatziak eragiten didan kezka intelektual bakarra da, ulertzea nola demontre lortu zuen Euskara Teknikari lanpostua, baldin eta egia bada Euskara Teknikari dela.
    Era berean, ez dut ondo ulertzen 17 urterekin euskara ikasten hasi denak, eta soldata euskarari esker eskuratzen duelarik, nola esan dezakeen ez daukala argi euskaraz bizi nahi ote duen (?)
    Susmoa daukat euskara seminarioren batean ikasi ote zuen, irakasle apaizak eta serorak zeuzkalarik, beatoren bat tartean? Horrek nahastuko zuen gizona beharbada.

  • Jone: ez al dugu entendatzen ironia? Eta sarkasmoa? Eta gauzak lauso uztea eztabaida sortzeko? Edo bi edo irakurketa izan lezaken idatzia?

  • JJ: hala ere hirekin bat netorrek. Nik ere ez diat talibanik ezagutzen. Egia esan,ezagutu izan dudan bakarra, orain 30 urte hil zuan. Dena dela gizon maitagarria zuan, inoxente xamarra, besterik ez.

  • Benat Castorene 2020-06-04 11:47

    “Taliban” hitzak ez du zentzurik euskaldunen artean.
    Haien artean, alde batetik, bada jende parte bat egunen batean euskaraz bizi nahiko lukeena (frantsesek edo espainiolek erdaraz bizi nahi duten bezala) eta zentzu hortara oraitik beretik baleki bale esfortzuak egiten dituena. Bada beste jende parte bat zeinari euskara plazer bide edo zama baitzaio aldizka bainan harekin behartua sentitu nahi ez duena. Felix azken talde honetan sailka genezake gehiago zalantzan dagoen arren.
    Bi taldeen arteko diferentzia ez da beti biziki markatua bainan hain segur badu zer ikus opzio politikoekin edo arbasoekiko fidelitate sendimenduarekin.
    Taliban hitzak ez du zentzurik.