Euskararen jatorria

Euskararen jatorria

Euskararen jatorriaIrakurle agurgarria,

Gutun honen bitartez, zurekin banandu nahi nituzke bizitzan zehar itzal moduan izan ditudan galderak, gure hizkuntza eta herri maitearen jatorriari buruz. Gaira sartu aurretik eta sarrera modura, esan nahi nuke idatzi honen helburua ez dela irakurlea nire ondorio berdinetara iristea, baizik eta norberak bere kabuz pentsatuz eta aztertuz, ondorio propio batetara iristea baizik.

Zorionez bizitza honetan sarri xamar bidaiatu dut eta gainera herrialde ezberdinetara. Horrela, atzerriko kulturetan heziak izan diren pertsona ezberdin askorekin harremanetan jarriz. Behin lagun atzerritarrekin konfidantza hartu orduko, galdera multzo baten aurrean aurkitzen nintzen, baina zu zer herrialdetakoa zara? Beraz espainiarra? Eta nola dela euskera europan bizirik dirauen hizkuntzarik zaharrena? Zer da preindoeuropar hizkuntza?… Eta tamalez ezin izaten nien erantzun zehatz eta konkreturik eman. Saiatzen nintzaien ordurarte idatzita zeuden teoria ezberdinak azaltzen… Ikusirik guztiei dena oso arraroa eta zaila egiten zitzaiela, neure barnean, ni ere saiatzen nintzen erantzun zuzen eta zehatz bat aurkitzen galdera berdinei.

Denborak aurrera egin ahala eta aitzinean aipaturiko bidai hauetako baten ostean, ekialde hurruneko jendearekin harremanetan jartzea otu zitzaidan, japoniar eta hego korearrekin hain zuzen. Esperientzia honek biziki markaturik utzi ninduen konturatu bainintzen japoniar, hego korear eta euskararen arteko erlazioa, kasualidadetik haratago zijoala. Konkretuki japoniera eta euskara uztartzen baditugu, konturatuko gara bi hizkuntzak 16 deklinazio kasu ezberdin dituztela (europan zehar ikasteko zailenetarikoa den beste hizkuntza bat poloniera da, da beraien ustetan zaila da ikastea besteak beste beraien deklinazioagatik, baina hizkuntza honek 7 deklinazio kasu bakarrik ditu). Hori utsala ez izanik, esaldiaren konposaketan, hitzetan eta fonetikan ere bi hizkuntzen arteko berdintasunak txundigarriak dira. Beraz, nola azaldu dezakegu bi hizkuntza hauek alkarrekiko duten gertutasuna bakoitza munduko punta batean aurkitzen badira?

Galdera hau izan da nire burmuina zintzelatzen jardun duen galdera nagusienetarikoa baina ez bakarra. Nola azal genezake bestalde, euskarak dauzkan erlazioak afrikako hizkuntza batzuekin (dogoia, bereberra…)? Eta beste europako herrialdetako hizkuntzekin? Eta ekialde hurbilekoekin (hebreera, armeniera…)?

Nere burueta sakon honetan, ezinbestekoa zen nondik gatozen galderari erantzuna ematea. Ez baldin badakigu nondik gatozen ez dugu inoiz jakingo nora joatea nahi dugun… Eta behin argi dugunean zein eta nor garen, aurrera tinko egiteko aukera izango dugu, benetan izan nahi dugun bide horretan.

Nire erantzun bilako bidaia zirraragarri honetan, eta ikusirik ordurarteko hizkuntzalari eta zientzilariak ados jartzen etzirela, pentsatu nuen ni neuk aztertzea gaia eta horretarako euskeraren jatorriari buruz ziren teoria guztiak aztertzeari ekin nion.

Lan haietan murgilduta nenbilelarik, konturatu nintzen teoria guzti hauek egiaren zatitxo bat bakarrik azaltzen dutela eta azaldu ezin duten hori baztertu egiten dutela. Alegia, guztiak zuhaitz bereko adarrak direla eta guztiak saiatzen direla adarren arteko erlazioak azaltzen. Baina inork ez duela azaltzen adar guzti horiek zein zuhaitzetatik datozten. Beraz, aurkitzen hari nintzen teoriak azalpen logiko bat eman behar zidan euskera eta munduko beste hizkuntzen arteako erlazioari buruz.

Teoria guztiak sakon aztertu ostean, aurrez azaldutako arrazoiengatik eta nik euskeraren bueltan bizi izan ditudan esperientzia bitxiengatik, teoria guztiak baztertu nituen bat izan ezik “Tubalismoa”. Teoria honen arabera, uriola gertatu eta gero Noeren iloba Tubal (Jafeten semea) izan zen lehena euskal herrira etortzen eta euskaldunon lurretan bizitzen. Dena den, horren pertsonala bihurtu zen galderei erantzuna emateko, neure kabuz aztertzea erabaki nuen.

Beraz, Jaunaren hitza aztertzen hasi nintzen jakin ahal izateko euskarak bere sustraiak Babelgo dorrean zituen ala ez. Puntu honetan aurkitu nintzen nire lehen koxkarekin, hau horrela izateko Noe-ren itsasontzia edota bere aztarnak aurkitu behar bainituen lehenik. Asko kostatu zitzaidan erantzunak aurkitzea, Ron Wyatt Amerikar Estatu batuetako arkeologo afizionatuarekin aurkitu nintzen arte. Gezurra badirudi ere, Ron-ek, Noe-ren itsasontzia Turkia, Armenia eta Iranen mugan aurkitzen dela dio. Ezin dugu ahaztu gaur egun hiru lurralde ezberdinen muga den lur hau, garai batean Armenia historikoaren menpe zegoela. Armenia hori egungo ondorengo lurraldeetan aurkituko litzateke: Iran, Irak, Georgia, Azerbaian, Turkia eta Armenia. Datu bitxitzat esan, Turkiar gobernuak, 1987. Urtean, Ron Wyatt-en aurkikuntzei baliogarritasuna eman zietela, baita museo bat ireki ere aurkikuntzari buruz. Naiz eta gaur egun gizarteak aurkikuntza hau ahantzia izan, oraindik han jarraitzen dute bai aztarnek eta baita museoak ere.

Hori horrela izanik, nire sasi ikerlari modu berri honetan, aurkikuntza honetara euskararen laguntzaz urreratzea erabaki nuen, beti euskerari galdetuz ea esanahi posiblerik aurkitu diezaiokegun izen propioari. Behin hori eginik, aztertuz ea esanahi horrek zentzurik ote duen datu historikoekin.

Aurrez aipatu moduan, Noe-ren itsasontzia, Turkiako ipar ekialdean aurkitzen da hiru lurralde ezberdinen jomugan, Ararat mendien magalean dagoen Urartu bailaran. Haz gaitezen bi izen propio hauek aztertzen.

URARTU = URak ARTUa
URetatik ARTUak izan

ARARAT = AR (arbaso/ar)
AR (arkaitz/arri)
ATerata

Isa 51.1 – “Entzun nagizue, zuzentasunari jarraitzen eta jaunaren bila diarduzuenok. Ausnartu egizue zein arkatxetik ebakiak eta zein arritegitik ateratakoak izan zareen”.

Lehen aipatu moduan, Noe-ren itsasontzia agertzen den lurrardea Armenia Historikoa da eta azter dezagun Armenia

ARMENIA = ARbasoen
                         MENdiaren
herrIA

Jakinekoa da, Armeniarraren eta euskararen arteko lotura estua. Adibidez, gaur egun oraindik ibai eta mendi izen propio berberak partekatzen ditugu eta zenbaitz hitz ere amankomunean dauzkagu. Euskal kulturan ere antzinatik azaltzen zaizkigu Armeniareko loturak, adibidetzat gaur egun Benito Lertxundik ezaguna egin duen eta erdi aroko kanta popularra den, “Baldorba”. Bertan idatzirik aurkituko dugu “…Armeniako kanun…”. Kanta honen azterketak beste idatzi baterako ematen du gutxienez, beraz utzi dezagun beste egun batetarako.

Euskararen hitz erroen bitartez jarraitzen badugu azterketa honetan aurrera munduko lehen zibilazioak aztertuz, konturatuko gara euskeraren bitartez ez dugula inungo argitasunik galduko, baizik alderantziz, oraindik eta esanahi zabalagoa hartzen dutela hitz horiek. Adibidez, uriola ostean lehen zibilizazioaren aztarnak agertu diren kontinentea Asia da.

ASIA = HAZIA (zibilizazio guztiak bertatik bai datoz jaunaren hitzetan).

Historian aurrera egiten badugu, aurkituko garen zibilizazioa Sumeriarrena da.

SUMERIA = SU
                         UME
herrIA

Argitzea gustatuko litzaidake, garai haietan paganismoa existitzen zela eta bazela lur horietan, jainko pagano bat non ume jaioberriak sutzen zitzaizkiona eskaintza gisa. Denboran aurrera, beste kultura batzuk ere jainko pagano bera norbere kulturetara moldatu zuten eta jainko honen adibide argiena, Molok jainkoa litzateke Kanandarren artean.

Sumeriar lurretan (gaur egungo Irak), aurkitu ditzagegu gaur egun oraindik ere Babeleko aztarna arkeologikoak. Garrantzitsua da azaltzea historiako leku honetan, uriola osteko bigarren belaunaldian, jangoikoak hizkuntzak nahastu zituela. Honen ondoren, bertan bizi ziren guztiei itsasoz mundu guztira zabaltzeko agindua eman zien. Hizkuntzak familien arabera banatu ziren eta lau haizetara zabaldu, beraz, ulertzen dugu eman zen migrazio prosezua familiaka izan zela.

Horregatik, ondorioztatu nuen itsasoz iritsi beharko zirela gure lehen arbasoak eta Euskal Herrira etorri zen lehen familia uriola osteko bigarren gizalditik irten beharko litzatekela. Bi horietako lehen galderari erantzuteko lehendabizi etxera begiratu nuen eta erantzuna xumea bezain polita izan zen.

BIZKAIA = BIZi
                      KAIA

Bigarren galderari erantzuteko aldiz, Euskal Herria hitza bera aztertu nuen eta konturatu nintzen Eus edota Us-en herria esan nahi duela. Ba hara nora, Noe-k hiru seme izan zituen: Sem, Kam eta Hafet. Sem-ek (hemendikan jatorria duten guztiak semitak litzazteke) aldiz bost seme izan zituen: Elam, Asur, Arpaksad, Lud eta Aram. Eta Aram-ek lau seme: Us, Ul, Geter eta Mas. Beraz ikusten dugu uriola osteko bigarren gizaldian Us izeneko bat aurkitzen dugula eta nire uste apalean, azaldutakoak azalduta, gaur egungo Euskal Heritarrok Us-en ondorengoak ginateke.

Milaka galdera ezberdin egin diezaiozkegu gure euskera maiteari eta txunditurik geratuko ginateke erantzunekin. Adibidez zer esan nahi du “larunbata” hitzak? Baldin badakigu bizkaieraz larua kolore horia dela, hitzak berak esaten digu, horiarekin bata. Biblian oriak erregeak gurtzeko erabiltzen zen olioa errepresentatzen du besteak beste eta larunbat eguna berriz jangoikoak bedinkatu zuen eguna da. Horrela, ulertu dezakegu gure arbasoek gurtzen zuten eguna eta nolakoak ziren beraien jatorriak. Edota pentsatu duzu zergaitik ez dagoen hitz txarrik edota zikinik euskaraz? Edota zergaitik den, dugun adjetiborik zatarrena, txarria? Edota zergaitik deitzen diren euskara ez diren beste hizkuntzak ERDIera? Edota nolatan, Jangoikoari testamentu zaharrean azaltzen zaion izena ulergarria da euskaraz? Edota zergaitik deitzen diogun gure oinordekotzari SEMe?

Horrela etengabean jarraitu dezakegu baina ez da nire asmoa zuek aspertzea edota itxu-itxuan nik pentsatzen dudan berdina pentsatzea. Textu hau letu ostean, bakoitzak bere bizitzako galderak, norbere kabuz aztertzen asten bada, nire helburua beterik litzateke.

Badira urte batzuk nire euskera maitearen jatorriaren bila abiatu nintzela eta nik Jangoikoaren atz marka aurkitu dut.

Mat 10.8 “Osatu egizuez geisoak, biztu ildakoak, garbitu legenardunak, jaurti deabruak. Utsean artu zenduen; utsean emon egizue”

Euskararen jatorria
Euskararen jatorria

9 pentsamendu “Euskararen jatorria”-ri buruz

  • Bart ze lo ona.

  • Jexux, Maria eta Joxe !!!!

  • Peru Dulantz 2016-11-08 08:18

    Han da lur luzia! Andaluzia (Anda, Lucía!)

  • Ez, ez…

    Nik Zeusen hatz marka aurkitu dut, ordea. Jainko horrek, Us izeneko pertsonaia horren teoria entzunda, honakoa bota baitzuen, euskara garbi-garbian: “Ze Us ta ze arraio?” Hortik, Zeus.

    PD: aidios!!! O_o

  • Beste friki bat zorrorako.

  • Euskarak ez du zerikusirik Japonierarekin, Koreararekin, Dogoiarekin (ikerketa hontan euskarazkoak ez ziren hitzak euskarazkoak bezala hartzen ziran)… ez ezagutzen dugun beste motatako hizkuntzekin ere.

    Sortu diren milaka ta milaka hizkuntz hartutak, hizkuntz askok antzekotasunak dituzte erlazioa ez duten beste hizkuntz askorekin.
    Japonieraren kasuan biak hizkuntz aglutinanteak direla da erlazioa, ez gehiago ta ez gutxiago. Baina hori ez du erran nahi erlazioa dutenik beraien artean.

    Bi hizkuntz erlazioa dutela errateko, aipaturikoa baino askoz gehiago izan behar dute komunean.

    Dogoiarena irakurri dudanean jada utzi diot irakurtzeari.

  • Eskerrik asto, aramdar, hainbeste farre eginarazteagatik. Hi haiz, hi. Bikaina, umorezko monologo baterako.

  • eskerrikasko gosaimas

  • Sudan: su da (h)an
    Yemen: (h)i (h)emen
    Bolivia: boli bi A(k)
    Angola: (h)ango(l)a
    Nikaragua: ni (h)ara (g)nua
    Holan, botepronton
    Oraingoan oso langapetik, Zuzeu. Baina kontua friki-komunitatea handitzea bada, isil nadin.