Euskarazko telebista maldan behera

Euskarazko telebista Euskarazko telebista maldan behera doa. 215eko datuen arabera ehun pertsonatik hiruk soilik kontsumitzen dute telebista euskaraz. 2015eko estatistiken arabera ETB1ek %1,9ko audientzia izan du; bere daturik kaskarrenak 1992tik (urte honetan hasi ziren ikusleria datuak neurtzen). Hori gutxi balitz, ETB3, euskarazko beste kateak ere biziki emaitza txarrak lortu ditu, %0,6ko audientziarekin.

Tamalgarria da, beraz,  euskararen osasuna telebista publikoan. Nahiz eta, ETB2 gaztelaniazko emisioaren datuak ere behera egin duten azken neurketetan (%8tik %7, 4ra). Euskaldunok gure telebistaren kontsumoan hainbat kate hobesten ditugu, esaterako; Discovery, Clan, Divinity, Nova, Factoria de Ficción edo Neox. 13TV Espainiako kate eskuindarra ere euskarazko telebista publikoaren datuetatik gertu geratu da. Kontsumitzaileen hamalaugarren aukera da ETB1 batezbeste.

Hausnarketarako ordua da orain. ETB1en estrategia azken urteetan arrakasta izan duten beste kate batzuei kopiatzea izan da, Gu ta gutarrak bezalako saioak esaterako, baina badirudi horrek ere ez duela funtzionatu. Kontrara, Euskadi Irratiak inoizko emaitzarik onenak lortu ditu. Nahiago dugu, beraz, euskaraz entzun euskaraz ikusi baino.

Emaitza kaskarrak ez dira laguntza ezagatik izan. Azken urtean Eusko Jaurlaritzak diru laguntza %2,1ean handitu zion EITBri 109,8 milioi eurotara iritsiz; baina alferrik. Badirudi zaborra kontsumitzekotan nahiago dugula erdaraz kontsumitu, eta beraz, euskal telebistak gaztelaniaz ematen ez diguten hori eskaini beharko liguke. Ostantzean, jai!

Euskarazko telebista maldan behera

10 pentsamendu “Euskarazko telebista maldan behera”-ri buruz

  • Diagnosi eta analisi benetan sinplea egin duzuna. Garbi dago ETB1ek oso emaitza txarrak dituela; garbi dago ere “zaborra” deritzozuna ez duzula deskribatzen, agian bere esanahia adituek ere ez dakitelako zehazten.

    Denok kritikatzen edo analizatzen dugu telebista, baina gutxik dakite zeri buruz hitz egiten ari diren.

    • EITBn espainiar erreferentziak dira nagusi. EAJk alderdiko telebista balitz bezala erabiltzen du. (De facto) dugun neofrankismoa onartu eta erregimen demokratikotat jotzen da Espainiakoa. Euskaldunon istorioek tokia dute telebistan (terroristak izateaz gainera antropofagoak ere bagara euskaldunok (“Brinkola” programan ikusi ahal izan genuen bezala).Bestalde, historia bezala saltzen dizkiguten programak interpretazio espainiarren araberakoak eta euskaldunon kontrakoak dira ideologikoki. EITBn parrez egiten dute euskaldunon kontura, baina ez dira ausartzen espainiarren kontura parrez egitera. Euskaldun bezala dudan sentsibilitatea ez dut inola ere sumatzen euskal telebistan. Euskaldunok espainiaratzea bilatzen duen telebista da niretzat EITB. Ez da agertzen euskaldun bezala ezinezkoa bizitzea den trajedia eta tristura, gu ez gara biktimak.

      • Guztiz ados Iñakirekin. Euskal Telebista espainiarren morrointzan erori da bete-betean, eta hori ikusteko, hobe dugu telebista ez piztea. Hori ez da euskaldunok espero genuena. Eskerrak Hamaika Telebista hor den.

  • Pello Eizagirre 2016-01-02 14:52

    Xabier Landabieak Berrian beste ikuspuntu bat plazaretzen digu.
    Azkenaldian sare sozialetan hainbat lagun kezkatuta azaldu dira euskarazko telebistak dituen ikusle kopuru txikiengatik. Alda al daiteke hori?

    Baditugu aukerak. Badugu azpiegitura inportante bat, badugu behar bat, eta badugu une bat gauzak saiatzeko. Euskarazko telebista publikoaren datu eskasek askatasun osoa ematen diote telebista publiko gisa egin beharko lukeena birpentsatu eta planteamendu berri bat egiteko. Bestetik, igarotze une transmediatiko honetan euskal hiztunen komunitateak gauza harrigarriak emango ditu. Telebistak aukera du joko eremu horretan eragile bihurtzeko, edo alde batera gelditzeko.
    http://www.berria.eus/albisteak/118222/gauza_harrigarriak_emango_ditu_euskal_hiztunen_komunitateak.htm

  • Arazoa funtsean hau da: kate asko ditugu (gehiegi). Katez aldatzeko, hatzamarra mugitzea oso erraza da.
    Gaztelania menperatzen dugu. Ez dugu ahaleginik behar ondo ulertzeko eta hizkuntzaren ñabardurak harrapatzeko.

    Haurrek (eta guk geuk) etxean 10 kate ikusi beharko genituzke soilik. Tartean 3-4 euskarazkoak. Gainontzekoak desintonizatu. (Edo ingelesez sintonizatuta izan).

    Haurrek ingelesa gaztelania bezala menperatu beharko lukete, hau da, menperatu bai, baina filma bat gozatzeko nahikoa ez.

    Neurri zorrotzegiak dirudite, baina haurrak euskaraz ikustera ohitzen ez badira, akabo.
    Interneten euskarazko iturrietara jotzen ohituta ez bagaude, jai dugu.

    • Peru Dulantz 2016-01-12 07:27

      Nik horrelaxe jokatu nuen alabarekin; tele-agintea erabiltzen ikasi zuenetik 6 urte bete arte haurrentzako erdarazko kateak (Clan, Disney, Boing…) desintonizatu egin nituen etxean, eta emaitza harrigarria izan zen (ez horren ondorioz bakarrik, jakina): ingurune erdaldunean bizi izan arren beti izan du euskara lehen hizkuntzatzat eta euskaraz hitz egiteko joera. Gaurko egunean ere ETB1 da beti bere lehenengo aukera telebista pizterakoan eta, kate horretan gustuko ezer ez duela ikusten badu “ez dago ezer telebistan” esan eta itzali egiten du (jadanik handiegia da ETB3ko edukiez gozatzeko).

  • Gure Herriko profesionalak, ideiak, eginmoldeak, aberastasunak, sortzaileak eta orohar aniztasuna baloratu ordez,ETB, Espainian (Europan dagoen telebista kutreenetarik alegia) egiten diren programa nazkagarriak errepikatzen saiatzen da gehienetan , gainera baliabide xumeagorekin, beraz are modu okerrenean….Inspirazio eta kuriositate eskaseko hamarnaka jefe eta ko-jefe gehiegi ordaindu ordez, zergatik ez diote aukera bat uzten ideia berriekin datorren jendeari? Euskal Herria ainitza da, eragin ezberdinekoa eta hori aberasgarria da denontzat. Madrilgo sirena ahots penagarriak baztertu eta hemengo altxorrak gehiago begiratuz geroz, ETB aberastuko litzatekeela seguru naiz eta gu ETBko ikusle izan garenok itzuliko ginateke asperturik gaituzten kanal horietara… Ah!!! eta Zorionak Euskadi Irratiko lan taldeari! Irrati euskaldunak telebista baino askoz hobeto jakin du herri honetako ikus-entzuleen perfila asmatzen eta bide batez honen gusto eta eskakizunei hobe egokitzen, profesional onak edukitzea gain….

  • Eta zer espero genuen euskaldunok? Espainako autonomia batetik sortutako telebista zapalkuntza, okupazioa eta inperialismoa salatzea? Biktimismoa alde batera utzi behar dugu eta maila politikoa igo.

  • Peru Dulantz 2016-01-12 06:38

    Hain zuzen ere, nago Gu ta Gutarrak ETB1n azkenaldian izan den arrakastarik handiena izan dela, eta ikuslego gaztea berreskuratzeko baliagarria izan dela neurri handi batean. Es nioke telezaborra deituko, entretenimendua baizik, ez da Gran Hermano bezalakoa, ezta gutxiagorik ere. Arazoa, lehenago aipatu duten bezala, erdarazko eskaintzaren tamaina ikaragarria ere bada, eta euskarazko telebistak haien aldean dauzkan baliabide eskasak; izan ere, EITBk erdarazko katea lehenesten jarraitzen du. Adibidez, aurreko egunetan ikusi dugu nola euskarazko telebista eta irratiak erabiltzen ari diren erdarazko programa bat etengabe promozionatzeko (Fin del Mundo), eta nola “Risto” eta “Osborne” erreferente espainiarrak erabiltzen diren euskal produkzio bat sustatzeko. Zerbaiten faltan badaude daukagun euskarazko telebistaren kudeatzaileek, irizpide euskaltzale argi batzuen faltan. Baina, PNVren kulturatik espero al liteke horrelakorik?

  • EUSKERAZKO TELEBISTA BAT edukitzea izan zen ETB sortzeko IDEIA.

    ETB maldan behera, ETB1 eta ETB3 ko programazio txarra askok aspalditik salatau dugu.
    LOTSAGARRIA nola euskeraz kirola, , sasi bromaxko programa MUTITUAK eta kakazaharra
    besterik ez dagoen. EITB ren aurrekontuko dirua ETB2 rentzat da.
    Ni txikia nintzenean hego euskal herriko uma euskaldun eta ESPANOL guztiak DRAGOI BOLA ikusten genuen ETB1 en euskeraz, badarudi norbaitentzat hori arazoa dela eta programazio dezente bakarra espanolez izan behar duela erabaki zuten, gaur ezta hori ere…….ETB ikusteko ezer interesgarririk ez duen telebista bat da, oain dala asko utzi nion ikusteari, zapin egiten dugun bakoitzean, kirolak,tortilla patata, humore mutua edo
    gazte txonientzako errealitirenbat dago…………..EZ DOKUMENTAL INTESGARRIRIK, EZ PELIKULAK, EZ TELESAIL INTERESGARRIAK

    AKTIBISMOAGATIK ERE EZ NUKE ETB IKUSIKO, kaka, publizidadea, eta EUSPAÑOLEN ADOKTRINAZIOA (baya psoenita, 8 apellidos “vascos”) besterik eztago

    bye bye ETB