Euskaraz mintzatu vs. flamenkoa dantzatu

Euskararen ezagutzak (oso motel) gora egin eta erabilerak behera egin duela ondorio izan duen mapa soziolinguistikoa ezagutu  zen atzo  Nafarroan, eta honen aurkezpenaren harira hizkuntza politika ezbaian izan dute Iruñeako Parlamentuan.

UPNren Gobernuaren izenean, Jose Iribas Nafarroako Hezkuntza kontseilariak zonifikazioa defendatu du, eta euskararen legea aldatu beharrik ez dagoela esan; oposizio guztiak, berriz, Gobernuarekin ados agertu den PP-k izan ezik, euskara ez sustatzea leporatu dio Nafarroako Gobernuari, eta euskararen aldeko politikak garatzearen garrantzia nabarmendu du.

Iruñeko parlamentuan opozisioko alde handi batek egin duen proposamenari erantzunez, Nafarroan euskararen legea aurki aldatuko dela aurreikusten da -PSN ere aldeko  agertu baita-; ondorioz, nafarrek eremu ez euskalduneko hezkuntza sistema publikoan ere D ereduan ikasteko beta izango dute. Otsailaren 19an izango da bozketa.

Atzoko eztabaidan, “Ez zara nafar hobea euskara jakiteagatik” adierazi du Jose Iribasek, eta beste behin herritarrek sendagile ona sendagile euskalduna baino nahiago dutela lako argumentu eskasak erabili ditu -bere garaian EAEn Patxi Lopez-ek egin zuen moduan-, euskaraz jakitea mediku ona izateko oztopo balitz legez, edo osasunak ezinbestean gazteleraz egin beharra balu legez.

Baina Hezkuntza kontseilariaren mintzaldian esaldiren batek belarrira gogor jo badigu, honexek: “Espainiar guztiek ez daukagu zertan flamenkoa dantzatu, ezta nafar guztiek zertan euskara ikasi ere”.

Jose Iribas bera ezin dugu imaginatu euskara ikasten, ezta flamenkoa dantzatzen ere, baina aukeratzen hasita…

oleoletaole!

hezkuntza kontseilaria-Iribas-euskara-Nafarroa-zonifikazioa-hizkuntz politika

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude