Euskaraz jakitea puntuatzen denean, puntuen erdiak lortutakoei euskararen probara iristeko aukera ematerik ez zen onartu

Euskaraz jakitea puntuatzen denean, puntuen erdiak lortutakoei euskararen probara iristeko aukera ematerik ez zen onartu –

Euskaraz jakitea puntuatzen denean, puntuen erdiak lortutakoei euskararen probara iristeko aukera ematerik ez zen onartu, Iruñeko Udaleko Euskararen Ordenantzan.

Euskaraz jakitea puntuatzen denean, puntuen erdiak lortutakoei euskararen probara iristeko aukera ematerik ez zen onartu, Iruñeko Udaleko Euskararen OrdenantzanIruñeko Udaleko Euskararen Ordenantza 2019ko maiatzaren 29tik indarrean dago. 2019ko maiatzaren 14an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aldaketaren aldeko gobernu taldeak erabaki zituen AETren alegazioen inguruan. Egindako txostena Lehendakaritza Batzordean onartu ondoren, Udaleko Osoko Bilkuran onartu zen, EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi eta Ezkerraren botoekin.

26 alegazioetatik bakarra onartu zen. Hamaseigarren alegazioa ez zen onartu. Oro har, euskararen aldeko jarrera ez da nabaritzen txosten horretan.

.

HAMASEIGARREN ALEGAZIOA

17. artikulua:

“Balorazioa merezimendu gisa”.

17.6 artikulua gehitzea.

“Euskaraz jakitea puntuatzen denean, aurretik egindako proba guztietan puntuen erdiak lortutakoek aurrera eginen dute, inor kanporatu gabe, euskararekin lor daitezkeen puntuak lortzerik izan dezaten”

Helburua: Iruñeko Udalaren praktika hori berriz ez egitea.

Iruñeko Udalak euskara puntuatzen duenean gogo txarrez egiten duela ematen du. Horrexegatik, ez dio aurreko probak gainditu dituen jende guztiari igarotzen uzten euskararen meritua baloratzeko fasera. Askotan lehenengo 15ak igarotzen dira edo lehenengo 25ak, nahiz eta komeni dena zerrenda jende askorekin betetzea den, badaezpada ere. Baina euskararen puntuazioaren eragina murrizteko gogoak erabaki ilogiko horretara eramaten du.

Gaizki jokatzen duenari kontrola ezarri behar zaio. Iruñeko Udalak praktika horrekin gaizki jokatu du. Beharrezkoa da, beraz, arau hau ezartzea, hori mozteko.

.

IRUÑEKO UDALAREN EZEZKOA ALEGAZIOARI

Proposatutakoak administrazio-egintza baten izaera dauka, enplegu publikoko deialdien ebaluazio-irizpideak aipatzen baititu eta, horrenbestez, ez du Ordenantzak arautu behar. Hori horrela, ikuspuntu tekniko-juridikotik, alegazioa ezestea proposatzen da.

.

ERANTZUNAREN BALORAZIOA

Aldaketaren aldeko gobernu taldeak hainbat deialditan euskara puntuatu du, baina bere eragina murrizteko hainbat trikimailu asmatu ditu, UPNk bere garaian beharrezkoak ez zituenak.

Probaren batean puntuen erdiak lortutako guztiek ez badute aurrera egiten, aurrera egiteko partaideen kopuru mugatua jartzen delako, balizko zerrenda ez da luzea izanen (behar denaren aurka). Aldi berean, gutxiago izanen dira euskararen proba egiteko aukera izanen dutenak. Horrek, euskara dela eta, zerrendako ordenean aldaketak izateko aukera mugatzen du.

Irizpide murriztaile hori ez da inolaz ere beharrezkoa. Euskara puntuatzea ez da saihestu behar. Probetan puntuen erdiak lortutako guztiek aukera eduki behar lukete euskararen puntu gehigarriak eskuratzeko.

Udalak ezetza ia ez du arrazoitu. Hori ez da administrazio-egintza; hori irizpidea da. Beraz, Euskararen Ordenantza batean sar daitekeen zerbait da.

Onar dezagun: Horrelako testua Euskararen Ordenantza batean izatea oso bitxia da. Beharrak agintzen du, ordea, Udalaren praktika txar horrekin bukatu nahi bada.

Erantzun horrekin Iruñeko Udalak euskararekiko borondate txarra erakutsi zuen.

Euskaraz jakitea puntuatzen denean, puntuen erdiak lortutakoei euskararen probara iristeko aukera ematerik ez zen onartu, Iruñeko Udaleko Euskararen Ordenantzan
Joseba Otano

Administrazioan Euskaraz Taldea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude