Euskaraz irakurri nahi duzu zure Kindlean?

Nahi duzu euskaraz irakurri zure Kindlean?Uda da irakurtzeko garairik aproposena; etxean edo hondartzan, oporretan edo aisialdian, udak ordu asko uzten dizkigu irakurketarako. Bestalde, gero eta liburu elektroniko gehiago irakurtzen dira, eta irakurgailu  horien artean Kindlea da gaur egun erabilienetakoa.

Bada, horiek guztiak  kontuan hartuta, euskaraz irakurtzeko aukera liburu elektronikoetara hedatu du jada Elhuyarrek, eta  Elhuyarren euskara-gaztelania hiztegia Kindlean ere erabilgarri dago; horrela, euskarazko liburu elektronikoetan irakurtzeaz gain, hitzak hiztegian kontsultatu ahalko dira orain.

Elhuyarrek, zure Kindlea euskalduntzeko, liburu elektronikoak eta Kindle hiztegiak banaka eskuratzeko aukeraz gain, packak prestatu ditu. Bi elementuk osatzen dute pack hori: Kindlerako Elhuyar hiztegia (euskara-gaztelania) eta Kindlerako Elhuyarren zientzia-liburuetako bat.

Bi elementu horiekin osa daiteke pack gustukoena; haur eta gazteentzako esperimentuak, gazteentzako narrazioak eta helduentzako zientzia-liburuak daude aukeran.

Nahi duzu euskaraz irakurri zure Kindlean?

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude