Euskaraz ez egiteko arrazoiak

Euskaraz ez egiteko arrazoiakEuskaraz ez egiteko arrazoien bila abiatu ziren aurrekoan Kike Amonarriz eta lagunak. Bila abiatu, eta ia nahi gabe ere, mordoxka eder bat aurkitu zituzten… asko baitira euskaraz ez jarduteko arrazoiak.
Bide batez, Tribuaren berbak saioak, oso pasarte interesgarriak eskaini zizkigun beste behin ere.
Oraingo honetan, tribuaren beste aztietako batengana jo zuen Kikek, arrazoi horiek guztiak antolatzen laguntzeko, Juanjo Allur, Siadeco-ko arduradunarengana hain zuzen. “Euskara merkataritzara” eta beste egitasmo bikain batzuetako sustatzaile izan arren, beharbada ez da euskalgintzaren eremuko beste aditu batzuk bezain ezaguna, merezimendu faltarik ez duen arren.
Juanjo eta Kike erabilera ezaren zergatien gainean hizketan ari direneko pasartea ikustea gomendatzen dizuet. Hori da gauzak argi eta aratz azaltzeko gaitasuna, hori!

Euskaraz ez egiteko arrazoiak

5 pentsamendu “Euskaraz ez egiteko arrazoiak”-ri buruz

  • Bidenabar, Fermin Etxegoienen jarduna ere oso interesgarria da. Oso!

  • Klaudio Atemorroia 2014-07-04 17:43

    Askok (hemen urteak daramatzaten askok) arrazoin hori eskubide begitantzen dute. Hauxe edo kopetean euskara desagerrarazi nahi dut tatuatuta eraman, antzeko paresido.

  • Txeng Guai Txi 2014-07-05 11:14

    Kategoriako gizona. Eskerrik asko, Juanjo. “Donostia” eta “Kultura” gora eta behera dabiltzan garai hauetan, etsigarria da SIADeCoren eta SIADeCokideen lana zein ezezaguna den ikustea. Zorrotza izan ohi den Koldo Izagirrek ere “Euskararen historia txikia Donostian” (1998) saiakeran, behin bakarrik aipatzen zuen SIADeCo, iturri gisa baino ez. Eta mundu ofiziala isil-isilik, badaezpada.

  • Txeng Guai Txi 2014-07-05 12:45

    Eta, noski, Kike Amonarriz exSIADeCo-ak egin behar digu lan “eskergaitz” hori.

  • Txeng Guai Txi 2014-07-05 19:29

    Adibidez: Euskaltzaindiak zergatik ez du inoiz izendatu ohorezko euskaltzain SIADeCo-ko Iñaki Larrañaga Irizar?

    http://www.eitb.com/eu/kultura/euskara/osoa/2287524/euskaltzaindia–hamabi-euskaltzain-ohorezko-berri-izendatu-dituzte/