Euskararen patua

Euskararen patua – 

Euskararen patuaTabua da. Isiltasunez zabaltzen doa hizkuntza bazterketa, euskaldunen eguneroko makro eta mikrobazterketekin. Baina ez esan txintik, dena nahiko ongi dabil: euskara, kolorea eta musika (eta gastroa). Atzo euskaraz zekien jamaikar bat aurkitu genuen (jar dezagun youtuben!). Euskaraldiak abestia atera du. Zoragarri.

Bitartean, Erdaraldiak 7/24/365 jarraitzen du. Hor, koloreak bost axola. Asimilazioa eta alienazioa ongi doaz. Donostiara datozen udaltzainen %90 erdaldun elebakarrak dira. Epaileak Ertzaintza erdaldun elebakarra behartzen ari dira jo ta ke. Komunikabide erdaltzaleak nonahi. Donostialdeko bus linea batzuetan euskaraz 0 akats, txoferrek ez baitakite “kaixo” ere zer den, nola huts egin!

Garraioa, arroztearen adibide gordina da. Azken urteotan txoferrekiko hizkuntza komunikazioak hobetu dira Donostiako linea batzuetan, bidaiariak erdarara gutxitan behartuz. Zoritxarrez, Donostialdeko azken autobus lizitazioek (Alsa eta Transitia -TBH- konpainiak irabazle, 2021eko uztailetik lineen kudeatzaile) berretsi dute euskaldunak estralurtarrak garela autobus publikoen zerbitzuetan. Beste garraiabideetan ere antzekoa da egoera, Adif-Renfen lehenik, gero Euskotrenen eta abar.

Erdaraldian, administrazio baskoaren (aldundiak barne) mezua pedagogikoa eta sinplea da uneoro: joan zuen indio erreserbetara (edo Etb3ra), euskara ederra da, umeekin eta txakurrarekin. Izatez, plazan gure hizkuntzak ez omen du ezertarako balio, hitz egin normal erdaraz (edo ukitu dibertigarriko zure euskalduntxo azentuaz).

Hiru hizkuntza: bi hegemoniko eta bestea erresiduala. Bi formula: batean boluntarismoaren agonia, arloko ikuspegia (eta euskaraokea); bestean, berriz, zeharkakotasuna eta estatuaren bulldozerra. Alegia, muinean, betiko pedagogia soziala. Esan zuen jada Madrilgo prentsak Bigarren Karlistaldi amaieran, azken euskal lege eta instituzioak kendu ahala: “¡No basta con quitarles los fueros, hay que quitarles también el idioma!“. Bada, gero eta gertuago dute helburua.

Joxemi Campillo
Iñaki Lopez de Luzuriaga

Euskararen patua

Euskal Wikilarien Elkarteko kidea, itzultzailea

9 pentsamendu “Euskararen patua”-ri buruz

  • Errealitatea den bezalakoa ikusi behar da, eta zoritxarrez egoera diglosikoan gaude, euskaldunok gure herrian bazterturik, nahiz eta hizkuntza eskakizunak eskatu lanpostuetarako, tramite hutsala da hori… eta behin Sarrionandiak esan zuen bezala bere herrian hizkuntza minorizatu bateko bitarteko funtzionario bazterreko sentitzen naiz… ene eguneroko lanak ezertarako balioko ez balu bezala eta nire hileko soldata zaborrontzira botako balute bezala… egiatan ez da erakundeetan errotik eta estrukturalki ezer egiten eta horrek tristetzen nau…
    ea uda honetan berri onik jasotzen dugun…
    ea uda honetan berri onak bihotzarentzat…
    “üdan jin baledi, kontsola nainte ni”…

  • Ai, aiai! Gure egoera eta etorkizuna arrosa kolorez pintatzen duten agintari, teknikari eta funtzionario, nolako kaltea egin diguten joan den 20 urte honetan!!!!
    Zuen estrategiak porrot egin du; baina aspaldian gainera eta ez zarete gauza izan zuen ildoa aldatzeko

  • Euskalgintzari zer pasatzen zaio? Eskuak loturik diru-laguntza zabor batzuen truke?

  • Donostian udaltzain erdaldun pila bat sartu berri dituzte, 40 urteetarako gain zama eta Donostako euskalgintza isilik? Zer pasatzen da hemen?
    Borroka da bide bakarra

  • Eta non daude Euskara Aurrera! aldarrikatzen duten gazte horiek? Ofizialismoan sartuta edo sarbidean, dudarik ez. Euskaraldia porrota da, administrazioa, enpresa eta erakundeen utzikeria zuritzeko sasiloraldi bat. Ze pena handia!

  • Euskal Herriak euskal naziotasuna eta euskara ardatz duen mugimendu politiko berria behar du, inolako tutela barik eta gaur egungo ezker -aurrerakoi eta eskuin-fatxa dikotomiatik urruti. Gure nazio eta hizkuntzaren biziraupena, eta kitto!!!!

  • Kuriosoa da. Inoizko baldintza objetiborik onenak ditugu euskara salbatzeko. Hala ere, erabilera maldan behera doa balaztarik gabe… Milaka mertzenario bizi dira euskararen kontura, administrazioan (euskara teknikari, itzultzaile,…) eta “herri mugimenduan” (AEK, Kontseilua, Ikastolak,…). Zoritxarrez, mertzenario hauen kezka bakarra dirua da, gainerakoa itxurakeria da.

  • Benat Castorene 2022-07-16 16:48

    Lehenik, Txikiteroa, ez zara erabat oker baina aitortuko duzu badela euskalgintzan euskarari errotik atxikiak direnak eta lana ongi egiten dutenak ere. Horrelako bik dute idatzi artikulu hau.
    Gero beste guziak ba gaurko gainerako jendeen antzekoak antzekoak dira. Ez hobeak ez txarragoak. Badute lanpostu bat dena delakoa eta lehenik ongi bizi nahi dute. Ez dute lan erraza zeren ikasleen euskararen alderako interesa endurtu da. Lehenik arrazoi politiko nabarmenengatik baina ez bakarrik, izan ere, askotan salatzen dugun ideologia amerikar liberalak ere min itzela egiten digu.
    Zer nahi gisaz pentsatzekoa da opatzen duzun estatu edo mugimendu horrek euskalgintza horren parte handi bat bederen errekupertu beharko lukeela. Ezin da inoiz dena hutsetik abiatu.

  • Euskalgintzako enpresak, siadeco emun Elhuyar, Lakuako hizkuntza planak egiteko kontratatuta daude, edota diru laguntzetaz zeharka edo zuzen baliatzen. Aurrekoarekin batera, EAEko Administrazioko perfilen gaian, 6 urte egiten-edo daramaten dekretua dela eta, atzerakada datorren urtetik aurrera. Hondoratzen ari dira ontzia inutil hauek. Ikusi adibidez perfilen egiaztapenen kopuruak azkenaldikoak,.. ivap habe, hps…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude