Euskararen kasu kuriosoa Mendigorrian

Euskararen kasu kuriosoa Mendigorrian

Zonalde ez-euskaldunetik eremu mistora pasatzeko aukera eman die gobernuak Nafarroako hamabi udali. Lizarrako merindadean daude udal gehienak: Abaigar, Ameskoabarrena, Antzin, Artazu, Cabredo, Murieta, Villatuerta, Zirauki eta Zuñiga; baita Mendigorria (Erriberrikoan) eta Oibar (Zangozakoan) ere.

Bestalde, D eredua apurka zabaltzen doa herrialde osoan.

Euskararen kasu kuriosoa MendigorrianNoticias de Navarra egunkarian irakurri dut Mendigorriako zinegotzi talde batek idatzitako gutuna, eta sekulakoa iruditu zaidanez, itzuli eta hemen jartzea deliberatu dut. Iosu Arbizu, Jose Antonio Arizala, Jose Ignacio Armiño, Otxando Irurtia, Eunate Lopez eta Josu Goñik izenpetu dute idatzia; EH Bilduko zinegotziak dira eta alkatetzan daude. Eskutitza Maria Chiviteri zuzendutakoa da, PSN-ko lehendakariari; batzuentzat jada Idoia Mendia aurreratu baitu. Mendigorriaren inguruan ere epelak esan ditu Chivitek, eta zinegotziena erantzuna da.


Euskararen kasu kuriosoa Mendigorrian

Euskararen kasu kuriosoa Mendigorrian
Arg: festivalmendigorria.com

Maria Chiviteri

UPN eta PSN-k instituzioetan nahierara gobernatzen zuten garaian, edozein gairen inguruko aldaketa proposamen bat luzatzean erantzuten zuten proposamenak lau urtez behin berresten ziela hautestontzietan. Ordezkaritza instituzionala aski zilegi zen arazoak konpontzeko. Erakundeetan gehiengoa galdu dutenean ezberdin pentsatzen hasi dira.

Mendigorriako Udalak herria zonalde mistoan sartzeko hartu duen erabakiak ez dauka zerikusirik hamar bat gurasok beren seme-alabak aurrematrikulatzeko aukeratu duten erede linguistikoarekin, pentsatzen baitugu pertsonen eskubideak ez direla onartzen kantitate eta portzentaien arabera; herritar bakar baten eskaerarekin baizik.

Bestalde, Chivite anderea, informazioa gehiago kontrastatu behar zenuke gaia haizatu aitzin. Mendigorrian erroldatutako familien aurrematrikulazioak honakoak dira: 4 ume D ereduan, 4 A ereduan, eta 1 G ereduan. Ez dugu ikusten non dagoen herriko errealitate politiko-sozialaren eta euskararen arteko distortsioa. Beste gauza bat da aurrematrikulazioa baino lehenago herrian zegoen giro nahasiagatik, familia batzuk beraien umeak Garesera eramateko hautua hartu izana; eta giro hau sortzeari dagokionez Udal honek ez dauka zerikusirik. Guzti honek Mendigorriako eskolaren zabalkundea kaltetu du. Chivite anderea, ez egin tranparik bakar-jokoan Zonalde Mistoa urte bateko aurrematrikulazio puntualekin nahastuz.

Zonalde Mistora sartzeko eskakizuna egitea aho batez onartu zuen Udalak, eta zure ordezkariak ez zuen txintik esan. Noski, ez zuen ezer esan ez delako agertzen, eta horrela ezin zaio ezertaz informatu.

Agian Mañeruren inguruko informazio gehiago izango duzu; bertan herritarren portzentai handi batek Zonalde Mistora sartzeko eskaera sinatu du, baina alkateak ez du onartzen. Gainero, udalbatzak onartuko balu bere dimisioa aurkeztu lukeela egin du mehatxu. Uste dut alkate hori ondo ezagutzen duzula.

Ikusten duguna da banderekin eta euskararekin itsututa zabiltzatela, baina gobernatu duzuen instituzio guztietan utzitako miseriak estaltzeko egiten duzue hori; orain beste batzuk gorriak eta bi ikusi behar ditugu instituzio horiek zutik mantentzeko.
Chivite anderea, utzi iezaguzu Mendigorriaren alde lan egiten, zuek ez duzue egingo eta. Ez da aski herrian lau urtez behin paraxustista batzuekin agertzea, existitzen zaretela esateko. 21 hilabetetan zuen udal ordezkaria bi udalbatzetara agertu da, eta ezta batzorde informatibo bakarrera ere; ez duzue mozio bakar bat ere aurkeztu. Ez zaigu harritzen Mendigorrian gertatzen denaz informazio gutxi izatea.
Euskararen kasu kuriosoa Mendigorrian
apartheid, D eredua, erriberri, euskara, Euskararen kasu kuriosoa Mendigorrian, hizkuntza, Maria Chivite, mendigorria, nafarroa, psn, zonifikazioa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude