Euskararen hauspo berria … Euskal Autonomia Erkidegoan

Euskararen hauspo berria … Euskal Autonomia Erkidegoan. Oso interesgarriak izan dira Berria egunkarian, Euskararen hauspo berria izenburupean, emandako elkarrizketak. Baina izenburua aldatuko nioke eta Euskararen hauspo berria Euskal Autonomia Erkidegoan paratuko. Ez da kritika bat, norberak dakienari buruz hitz egin behar du, baina EAEko egoeraren argazki bat izan dira, oro har. Gaurko artikulua, adibidez. Artikulu horretan, besteak beste, esaten da “jauzi bat egiteko aukera eta beharra” dagoela. Nafarroa Garaian “jauzi bat” beharko litzateke 2000. urteko egoerara bueltatzeko. Gustatuko litzaidake Euskararen hauspo berria Nafarroan Garaian elkarrizketa sorta ematea. Uste dut norbaitek eman behar dizkigula arrastoak jakiteko zer egin eta nola jokatu (eta mesedez, ez dezala inork esan gobernu aldaketarekin konponduko da dena!). Bitartean, Paula Kasaresen elkarrizketatik nik hauek nabarmenduko nituzke:

– Frustragarri samarrak izan dira hamar urte hauek.

– Urte oso gogorrak izan dira.

– Miguel Sanzek euskararen aurkako gurutzada abiatu zuen.

– Gauzak (…) ez dira aldatu euskararen kontrako lege atzeratze hori gertatu zenetik.

– Euskarazko eskola Nafarroako alde batean [bakarrik] eskaintzen da sistema publikoan.

– Hedabideetan, adibidez, ETB3 (…) katea ezin da hartu.

Euskararen hauspo berria... Euskal Autonomia Erkidegoan

Nafarroako sarrera askotan dagoen kartela.

Euskararen hauspo berria… Euskal Autonomia Erkidegoan

4 pentsamendu “Euskararen hauspo berria … Euskal Autonomia Erkidegoan”-ri buruz

  • katea hartu?

  • Euskal Autonomia Erkidegoan erabilera gustagarri nola egin izan daiteke kontua gaur egun, txip berriak nola sortu, marketina landu azken batean, baina Nafarroan, hori ere behar den arren, oztopo gehiegi daude oraindik bidean, eta murrizteko ahaleginak betiko tokitik, Naparroan kideak esan ohi duen bezala.

  • ETB3 ezin da sintonizatu… eta ETB1 ez da erakargarria, saio batzuk kenduta. Eta saio on horiek, ETB1en gertatzen diren programazio-gorabehera sinistezinen zama jasaten dute.
    Zein telebista katek eskaintzen ditu “praimtaimean” Tafallako (espainierazko) jota emanaldiak (edonoizkoak gainera), edo saloi dantza saioak, edo bilbainadak, edo (espainierazko) habanera saioa, edo… Ez Gorbeia telebistak, ez, ETB1ek baizik!!!
    ETBrekin arazoa dugu Euskal Herri osoan, sintonizatu nahiz ez.
    Bestalde, Maite, nafar gobernuak oiztopoak jarri eta jarri dihardu, bai, baina gure indar abertzale “euskalzalesdelaostia” estimatuek, ez daukate euskara aurrera ateratzeko egitasmorik Nafarroan. Geroa Bairi euskara ez zaio interesatzen, UPNren barrabaskeriei esker bozka batzuk irabazteko ez bada.
    Ezker abertzalean euskaltzaleak badaude, baina batere euskaltzaleak ez direnak ere. Superbaskoak izanda nahikoa dute batzuek, espainieraz bizi arren. Sasoian sasoiko erritoetan gogotsu(egi) parte hartu, eta kitto.
    Hor bukatzen da horien “euskalduntasuna”.
    Udaletan Nafar gobernuaren boterea mugatua da. Udalek gure eguneroko bizimoduan eragiteko daukaten ahalmena oso handia da. Indar abertzaleek gobernatzen udaletan euskararekiko sentsibilitate minimoa balego, oso egoera ezberdinean geundeke Nafarroako herri askotan. Askotan.

  • Bestela esanda,

    UPN-k behartzen du Geroa Bai bere webgunea (eta jardun ia osoa) espainiera hutsez egitera?
    http://geroabai.com/

    Barcinak behartzen du Altsasuko udala (Bildu) kultur programazioa ia osorik espainieraz egitera? http://www.iortiakultura.com/es/