Euskararen erabilera eta… zuzentasuna

Euskararen erabilera eta… zuzentasuna

Ez omen da fake bat, hala ematen duen arren; ezta Eako Poesia Egunetako performance baten parte ere, benetakoa ezin izan daitekeela uste izango duzuen arren.

Euskararen kale erabilerari buruz orain gutxi zabaldu diren datuek kezkatu bazaituzte, atzotik sare sozialetan bolo-boloka dabilen argazkia ezagutzeak ez zaitu asko animatuko, ez bada esaten duzula: “eskerrak ez duten zuzentasuna neurtu!”.

Euskararen erabilera eta... zuzentasuna

Euskararen erabilera eta… zuzentasuna
euskara, itzulpena

3 pentsamendu “Euskararen erabilera eta… zuzentasuna”-ri buruz

  • euskaldun bat 2017-07-16 13:30

    Erabileraren azken datuak ikusita, hau jada ez da Euskal Herria, hau erreserba indigena bat da. Eta kartela berriz, errealitate horren islada bat besterik ez da.

    • Euskaldun nazkatu bat 2017-07-18 11:22

      Guztiz ados. Bitartean, gure politikari txit abertzale eta txit euskaltzale beste nonbaitera begira… Dena ondo, jarrai dezagun horrela.

      • Gutxiengo bat gara honelako albisteekin eskandalizatzen garenak, eta hori badakite lider “abertzaleek”. Bozkak beste gai batzuekin ateratzen dira, eta ez dagoenez askapen borrokarako ez estrategia eta ez mugimendu seriorik ez zaie honelako datu larriei beharko litzakeen bonborik ematen. Elektoralismoa, epe motzeko ikuspegia, mugimendu abertzaleari eta oro har gure herriari kalte handia egiten ari zaio

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude