Euskararen Egunean osasuna eta euskara lotzen dituzten watxap eta telegram mezuen lehiaketa

Euskararen Egunean osasuna eta euskara lotzen dituzten watxap eta telegram mezuen lehiaketa –

Egunero jaso ohi ditugu mugikorrean hainbat bideo, irudi barregarri, audio, istorio, meme… Baina, horietako zenbat izaten dira euskaraz? Euskararen Eguna astebete barru izango da, eta, gaztelera eta frantsesa parra-parra sartzen ari zaizkigula ikusita, erronka bat proposatu nahi dizuegu: gure hizkuntzan dauden mezuen lehiaketa eta horien barruan, osasuna eta euskara lotzen duten mezuak.

Helburua watxap eta telegram bidezko euskarazko mezu, irudi eta bideoak sustatzea da, eta geure sormena nahiz sarea miatzeko trebezia gako izango dira horretan. Bi talde egingo dira: mezu orokorrak eta osasunarekin lotutako mezuak.

Beraz watxapetik edo telegrametik bidal daitezkeen mezuak, irudiak, bideoak, memeak… bidali eta bi multzo hauetako onenak Zuberoako Ikastolen aldeko Ahüzki saskia jasoko du. Banaka edo taldeka aurkeztu daiteke.

Euskararen Egunean osasuna eta euskara lotzen dituzten watxap eta telegram mezuen lehiaketa

Zer, animatuko zara? 656 30 37 67 telefonora nahiz oee@oeegunea.eus helbidera  bidaltzea eta zure izen-abizenak esatea besterik ez duzu! Honatx epeak eta parte hartzeko bideak:

  • Azaroaren 26tik abenduaren 8ra. Edukiak bidaltzeko epea, tartean Euskararen Egunean noski.
  • Abenduaren 9tik 15era. Bozketa irekia www.oeegunea.eus atarian. Jasotako eduki guztiak sarean eskegiko ditugu eta bertan edozeinek bozkatu ahalko du.
  • Abenduaren 16an. Irabazleen izen-abizenak argitaratu eta sariak bidali.

Zorte on denoi!!!!!!

Informazioa, bozketa…: Watxap eta Telegram mezuen lehiaketa

 

Euskararen Egunean osasuna eta euskara lotzen dituzten watxap eta telegram mezuen lehiaketa

Euskararen Egunean osasuna eta euskara lotzen dituzten watxap eta telegram mezuen lehiaketa

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea