Euskararen arnasguneen eta udalerri euskaldunen erronkak aztertuko dituzte UEMA eta Soziolinguistika Klusterrak antolatutako jardunaldian

Euskararen arnasguneen eta udalerri euskaldunen erronkak aztergai –

Azaroaren 22an izango da, Ibaetako Campuseko Carlos Santamaria Zentroan.

“Arnasguneak eta udalerri euskaldunak: gaurko eta biharko erronkak” izango du izenburutzat.

Hitzaldiak, aurkezpenak, mahai-inguruak eta parte hartzaileen ideiak eta ikuspegiak partekatzeko gune irekiak izango dira egitarauan.

Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren IX. edizioa aurkeztu da, Donostian. Aurtengoan, UEMAk eta Soziolinguistika Klusterrak elkarlanean antolatu dute azaroaren 22an Carlos Santamaria Zentroan (EHU) gauzatuko den egitaraua.

Josu Labaka UEMAko lehendakariak azaldu duenez, azken urteotan euskararen biziberritzean diharduten ikertzaileek, teknikariek eta ekintzaileek arreta berezia jarri dute arnasguneetan, alegia, euskararen ezagutza proportzio handiena duten udalerrietan. “Badago herri multzo  bat gaur egun arnasgune izateko baldintzak bete arren benetako arnasgune izatetik urruntzen ari dena, batez ere euskararen erabilerari dagokionez. Herri horietako asko, gainera, eskualde-buruak dira, eta herri-tipologia horrek ere euskararen biziberritzean izan dezakeen papera aztertzea eta lantzea komenigarria da.”

Euskararen arnasguneen eta udalerri euskaldunen erronkak aztertuko dituzte UEMA eta Soziolinguistika Klusterrak antolatutako jardunaldian

Belen Uranga Soziolinguistika Klusterreko kideak egitarauaren xehetasunak eman ditu: Mikel Zalbide (Euskaltzaindia) eta Olatz Altunak (Soziolinguistika Klusterra) euskaldun proportzio altueneko herrien inguruko ikerketa bana aurkeztuko dute. Iñaki Agirreazkuenagak (EHU) udalerri euskaldunetan euskararen biziberritzerako legediak ematen dituen aukera eta oztopoez jardungo du elkarrizketan, Belen Uranga berarekin. Arratsaldean, berriz, arnasguneen gaiari ikuspegi ezberdinetatik heldu izan dioten pertsonak elkartuko dira mahaiaren inguruan, Miren Segurolak gidatuta: Zumaia (Imanol Azkue) eta Ondarroako kasuak (Goizane Arana), lurralde antolaketaren ikuspegia (Unai Fernandez de Betoño – EHU) eta hedabideena (Alberto Barandiaran – Hekimen) kontrastean jarriko dira.

Berezitasun bezala, goiz-erdian kafea hartzeko atsedenaldia eta bazkalorduko tartea partekatzeko espazio bezala definitu dituzte antolatzaileek. Parte hartzaileek euren herrietako esperientzia zehatzak elkarrekin kontrastatzeko eta iritzi-trukerako gune izango dira atseden eta indarberritzeko gune izateaz gain.

Jardunaldiaren matrikulak 55 euroko prezio orokorra du eta 40 euroko prezio murriztua ikasleentzat, langabetuentzat eta Soziolinguistika Klusterra zein UEMAko bazkideentzat.

Izen-ematea soziolinguistika.eus/jardunaldia webgunetik bideratuko da eta epea azaroaren 18an amaituko da.

  • Jardunaldiaren antolatzaileak: Soiziolinguistika Klusterra eta UEMA
  • Laguntzaileak: Udako Euskal Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Babeslea: Eusko Jaurlaritza –Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
Euskararen arnasguneen eta udalerri euskaldunen erronkak aztertuko dituzte UEMA eta Soziolinguistika Klusterrak antolatutako jardunaldian

Zer duzu buruan “Euskararen arnasguneen eta udalerri euskaldunen erronkak aztertuko dituzte UEMA eta Soziolinguistika Klusterrak antolatutako jardunaldian”-ri buruz

  • Hona hemen aztergai posible bat:
    Ia populazio osoa euskalduna duen Gipuzkoako kostaldeko herri batean, honako hitzaldi sorta antolatu du “Eskubide sozialen karta” erakundeak urria eta azaroan zehar:
    “1917ko Errusiako Iraultza, urteurren bat baino gehiago” jardunaldia antolatu ditu Getariako Eskubide Sozialen Kartak.
    Arnaldo Otegi politikariak emango die hasiera, urriaren 19an, “XXI. mendeko iraultzak bultzatuz” hitzaldiarekin, euskaraz.
    Marcos Roitmanek “Influencia de la Revolución Rusa en Latinoamérica”, españolez.
    Josefina Martinezek, “las mujeres y la revolución rusa”, españolez.
    Iñaki Gil S.Vicentek, “la revolución bolchevique…”, españolez.
    Xabier Arrizabalok, “enseñanzas de la revolución rusa”, españolez.
    Azkenik, “el capital, 150. urteurrena mintegia burutuklo omen dute.
    .
    Sei ekitaldietatik, bat euskaraz, lau españolez eta beste bat…ek jakin.
    Herri euskaldun-euskaldun horretako “eskubide sozialen karta” delakoei, euskaldunon eskubide sozialak ahaztu zaizkie nonbait.