Euskararen arnasguneak babestu eta indartuko dituen arkitektura juridiko berri baten beharra aztertuko dute #LUHI2 jardunaldietan

Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk “Hizkuntza eta Lurraldea. Erronkak & Tresnak” jardunaldiak aurkeztu dituzte. Iaz egindako topaketetan hirigintza proiektuek hizkuntzarengan duten eragina ikusi zen, eta bertako ondorioetatik abiatuta, pauso bat aurrera eman eta euskararenarnasguneak babestea ez ezik, bihotz-gune ezinbesteko horiek zabaltzea ere helburu duten ekimeneiaterki juridikoa emateko oinarriak aztertu nahi dituzte aurten. Topaketak otsailaren 5 eta 6an egingo dira, Donostian, UPV/EHUren Carlos Santamaria zentroan. Matrikula doan da. Izena emateko: www.ueu.eus

LUHI2 aurkezpenaZigor Etxeburuak (Gipuzkoako Foru Aldundia), Paul Bilbaok (Kontseilua), Maren Belastegik (UEMA) eta Unai Fernandez de Betoñok (UEU) aurkeztu dituzte jardunaldiak.

 

PROGRAMA

OTSAILAK 5, OSTEGUNA

9:30-11:30 – 1. blokea. Sarrera.
Sarrera. Udalerri euskaldunen garrantzia euskararen normalizazio prozesuan.

  • 1. azterketa: Udalerri euskaldunetako bilakaera soziolinguistikoa EAEn, 1981-2011. Iñaki Iurrebaso, Soziolinguistika Klusterra.
  • 2. azterketa: Udalerri euskaldunetako aldagai sozial eta ekonomiko zenbaiten bilakaera. Imanol Esnaola, Gaindegia.
  • Borobiltzea.
  • Galderetarako tartea.
    Atal honetako bideratzailea: Idurre Eskisabel, UPV/EHUko irakaslea.

11:30-12:00 – Atsedena
12:00-13:30 – 2. blokea. Lege aterkia.
Mahai ingurua:

  • ”No vull més fronteres!” Discursos i argumentacions sobre el principi de territorialitat lingüística en el capitalisme tardà”. F. Xavier Vila, Bartzelonako Unibertsitatea.
  • ‘Projeccions i límits del principi de territorialitat.” (Lurraldetasun Eva Pons, Bartzelonako Unibertsitatea.
  • Euskarazko udal jarduerek ba al dute lege babes eraginkorrik? Iñigo Urrutia, UPV/EHU

Moderatzailea: Paul Bilbao, Kontseilua

13:30-15:00 – Bazkaria

15:00-17:40 – 3. blokea. Diziplinartea eta esperientziak

  • Desazkundea. Iratxe Arriola, DOT-Desazkundea.
  • Parte-hartze prozesuak. Igor Ahedo, UPV/EHU.
  • Kanpoko esperientzia. Mallorca.
  • Eguneroko errealitatea. Eneko Etxeberria, Azpeitiko alkatea.
  • Hizkuntza-ekologia. Itsaso Olaizola, Ekogunea.
  • Borobiltzea.çMahai ingurua.

Atal honetako bideratzailea: Imanol Esnaola, Gaindegia.

OTSAILAK 6, OSTIRALA
9:00-12:30 – 4. blokea. Praktika.
Eragin linguistikoa ebaluatzeko tresna.

  • Hizlariak: UEMA, Artez aholkularitza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
  • Eragin Lingustikoaren Ebaluzioa (ELE). Sistematizatzeko eredua.
  • Esperientzia. ELEren ezarpena Tolosaldeko Lurralde Zatiko Planean.

12:30-13:00 5. Ondorioak eta etorkizunerako erronkak.
Jardunaldiaren Batzorde Akademikoaren eskutik: Iñigo Urrutia, Paul Bilbao, Unai Fernandez de Betoño eta Miren Sarasola.

 

NORI ZUZENDUA: hizkuntzalaritzaren inguruko adituak, soziolinguistak, euskara-teknikariak, euskara indarberritzeko interesa dutenak, geografoak, arkitektoak, hirigileak, legelariak, …

 

 

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)