Euskararen argudiaketa berritu beharra

Euskararen argudiaketa berritu beharra –

Azken hamarkadetan euskara aldaketa sakon bat burutzen ari da: hain zuzen ere, bere batasun literarioa edo estandarizazioa. Batasuna egitea ezinbestekoa zen eta da, baldin eta euskarak, hizkuntza bizi bezala, iraun dezan nahi izanez gero. Batasunaren kontra aritzen direnek euskararen kontra jokatzen dute, hala nahita edo nahi gabe bada ere.

Euskararen argudiaketa berritu beharra
Robbie Veldwijk

Euskararen estandarizazioa gizartearen eta herritarren borondatearengatik izan da posible. Euskal Herriak ez dauka aginte politiko bateraturik; eta estatu askotan hizkuntza ofizialen estandarizazioa buletin ofizialen agintetik lortu izan da. Horregatik, beharrezkoa zen Euskal Herrian herritarrek beren borondatez men egitea araugintza egin zezakeen erakunde bati; eta Euskaltzaindiari gertatu zitzaion egiteko hori. Ez da beti berdin gertatu izan hizkuntza guztiekin; aski da, adibidez, ingelesak akademiarik ez duela inoiz eduki gogoratzea.

Araugintza mota honen onarpenean, erabakigarriak gertatu ziren ezker abertzaleko eta, oro har, indar aurrerakoien jarrerak. Bereziki gogoratzekoak eta esanguratsuak izan ziren 1964tik hasita Baionan egikaritutako aurrelanak; eta aipamen berezia merezi dute, beti aitatzen diren Mitxelenaz eta Villasantez gainera, Txillardegi, Krutwig, Davant, Monzon, Aresti eta abarrek.

Egia da halere batasunaren garapenak autokritika zorrotza beharrezkoa duela. Arau linguistikoak ez dira dogmatzat hartu behar; aitzitik, etengabeko berrikuntza eta berrazterketa da bide onuragarri bakarra. Ezin da ahaztu euskararen batasunaren aldeko aurrekari sutsu batzuk, adibidez Krutwig bera, aurkari adoretsu bihurtu zirela une batzuetan hainbat erabakiri dagokionez.

Halere, ordea, gogoeta honen xedea ez da batasuna bere horretan kritikatzea; hori egunero idazleek, esatariek eta hizkuntzaren erabiltzaileek egiten duten eta egin behar duten berezko zerbait da. Azterketa honen helburua, aldiz, Euskara Aurrera mugimenduak eta ekimenak sortu duten benetako astinduaz ikuspegi bat ematea da. Hain zuzen ere, euskararen alde erabili ohi ditugun argudio nagusiei buruz Euskal Herriko lehor-aldetik araketa xume bat egitea.

Politikan helburu baten aurrean argudio ideologikoak, egitasmo estrategikoak eta jokabide taktikoak bereizi ohi dira: eta, horrekin batera, bitarteko politikoak, ekonomikoak eta propagandari dagozkionak zenbatu behar izaten dira.

Hizkuntzaren arloan ere, ikuspegi berdintsua erabili behar da, eta ezin da aipatu gabe utzi nondik gatozen eta zer nahi dugun. Lau mende luzez —XVI-XX— euskararen apologia egiten saiatu ziren euskararen aldekoak; hizkuntzaren berezko bikaintasuna eta jatorri duina edo noblea eta holakoak izaten zituzten ustez argudio gotortzat. Euskara perfektua zen haien ustez; eta ez zeukan ez hitz arrotz edo mailegu beharrik, eta ezta ere suntsitu eta desagertzeko arriskurik, menderatu ezina baitzen, El Imposible Vencido, alegia, Larramendiren hitzetan. Azkeneko apologisten eredua Sabino Arana izan zen, bere garbizaletasun antzua ezarri nahirik. Aitzitik, berriz, euskararen aurkariak zeuden, gure hizkuntza zakurraren putza bezala jarri nahirik. Esaten zuten euskarak ez zeukala nazioarteko kulturaren terminologia bereganatzerik bere seneko ustezko gabeziengatik. Ezjakin, atzerakoi eta gorrotatzaile hauen azken adibide esanguratsuena Unamuno bera da: bere hainbeste kontraesanen artean, euskararen mespretxuzko jarrera bizitza osoan mantendu zuen.

XX. mendeko lehen herenetik aurrera bestelako argudiaketa mota batzuk nagusitzen dira. Herriaren eta euskaltasunaren ezaugarri nagusitzat aitortzen da euskara; aintzat hartu eta goraipatzen da hizkuntzaren beraren erabilera, ikusten eta aztertzen da estandarizazioaren premia, eta nazioarteko antropologiaren ikusmolde garrantzitsuenei jarraituz herriaren ondaretzat eta herritarren eskubidetzat aldarrikatzen da. Aitorren hizkuntza zaharra zelako hartatik hasi eta edozein udaleko lanpostu xume publikoan presente egoteraino. Tartean dauden eta geure egin ditugun hainbeste eslogan eta olerki edo artikuluk ederki adierazten dute hori guztia: Euskal Herrian Euskaraz. Euskaraz Bizi. Euskaraz dakiena eta ez duena erabiltzen arbuiatu. Euskarak egiten gaitu euskaldun. Euskara da gure aberria. Herritar guztiok ditugu euskararen eskubideak. Euskararik gabeko Euskal Herririk ezin da… Nafarroaren ondarea eta ezaugarrietako bat da euskara. Iparraldeko gazteek azterketak euskaraz egin nahi izatea hunkigarria ez ezik miresgarria eta esanguratsua da! Esaera horiek denak dira politak eta asko ederrak. Baina guztiak, guzti-guztiak soilik euskarari buruz mintzo dira. Eta?

Gure familietako elebakarrak bukatzen ari direnean eta etorkizuna nahitaez eleanitza aurreikusten delarik, ideologia mailako bestelako eslogan, aldarrikapen eta eskakizunak —askoz zailagoak, egia da— asmatu beharra daukagu. Adibidez, hizkuntzen lege-mailako berdintasuna. Ertzain edo foruzain edo erizain batek, edo epaile batek edo bulegari batek espainola nahitaez jakin behar baldin badu, Euskal Herrian euskara ere bai. Ko-ofizialitatea hizkuntzen berdintasuna da. Bestelako guztiak ez dira ko-ofizialitateak, baizik hizkuntza arloko zapalkuntza.

Euskaraz jakin gabe bere seme-alabak euskaraz hezi dituzten Tafallako, Barakaldoko, Oiongo edo Lodosako gurasoek, ez al dute euskaraz jakinda hitz egiten dutenek adina meritu? Inori ezer kendu gabe eta inori ezer leporatu gabe, nik uste dut euskaraz ez dakitenek salbatu behar dutela eta salbatuko dutela euskara.

Baina, bitartean, ordea, nork asmatuko du eslogan zoragarri bat, abesti hunkigarri bat edo gutxienez esaera polit eta iradokizun egile bat ko-ofizialtasunetik hizkuntzen berdintasuna aldarrikatzeko?

Euskararen argudiaketa berritu beharra  Euskararen argudiaketa berritu beharra  Euskararen argudiaketa berritu beharra

Euskararen argudiaketa berritu beharra

Idazlea eta euskaltzaina

5 pentsamendu “Euskararen argudiaketa berritu beharra”-ri buruz

  • “Ezin da ahaztu euskararen batasunaren aldeko aurrekari sutsu batzuk, adibidez Krutwig bera, aurkari adoretsu bihurtu zirela une batzuetan hainbat erabakiri dagokionez.”

    Evidentqui, criterio proprioa çuelacotz.
    Bideo, errugbi eta estortsio hitzac ez cituzqueen begui onez ikusten ahal.
    Normala. Logicoa.
    Aurkari gauça concretu batzurena.
    Hala ere, asqui escuçabala çuen erabaqui penagarriequin.

  • Benat Castorene 2022-06-14 12:15

    “[…]nik uste dut euskaraz ez dakitenek salbatu behar dutela eta salbatuko dutela euskara[…]”
    Beharbada esaldi honek badu bereizteko gai ez naizen zentzu bat, bestenaz, lehen begiradan esaldi polit eta xalo hau aspaldiko ilusio hilgarria dela iduritzen zait. (Nik ere inori ezer kendu gabe)
    Barkatu Patxi gordin mintzatzeagatik, baina zure esaldiak untsa isla lezake euskaldunen angelismo atabikoa. Eta memento honetan besterik behar dugu.

  • Anhitz esquer, Beñat.

    “Euskaraz jakin gabe bere seme-alabak euskaraz hezi dituzten Tafallako, Barakaldoko, Oiongo edo Lodosako gurasoek, ez al dute euskaraz jakinda hitz egiten dutenek adina meritu? Inori ezer kendu gabe eta inori ezer leporatu gabe, nik uste dut euskaraz ez dakitenek salbatu behar dutela eta salbatuko dutela euskara.”

    Gutienez bat conturatu da Zabaletaren hitz guztiz desegoqui haueçaz!!!

  • Hemengo eskoletan euskara irakasten da.
    Baina haur eta gazteei ez zaie euskaraz mintzatzen irakasten. Inondik inora ere ez.
    90% irakasle penoso ditugu eskola guztietan. 10 % salvatzen date, oso generosoa izanda.
    Horrela doakigu ilaje horretako irakasle protestoi eta beti ere estresatu horrekin.

    Adeitsuki

  • josu naberan 2022-06-22 23:08

    Eslogan erakargarri bat mementoko euskarari legokiona?

    Ene aburuz, gogoetari dagokiona baino ekintzari dagokion eslogan bat hobe: “KULTURGINTZA-II” eslogana, 60-70.eko hura gogoan hartuz (KULTURGINTZA-I hura, iraultzilea)

    Unamunoren “patu tragikoa” konprenitzeko, ezin baloratu hura euskeraren “etsai gisa”

    Migelek maite zuen bere jaioterria eta hizkuntza, zinez maite ere. Baina bere jatorrizko hizkuntza hura, hain gainbehera zekusan, non galdutzat emoten eban. Erremedio gabe galdutzat.

    Orduan zer egin?, planteatu zuen zintzoki (ezen EZ bere garaiko “sosolistoek” egin bezala).
    Eta beste hainbat Migel bezalakok ere GALDUTZAT emoten eben euskera. Gogora gure poeta romantikoen negarrak eta uluruak.

    “Euskera Batuari” buruz zer erran, Patxi. Lortu diagu euskera “batua” deritzana, EUSKERA ESTANDARRA erranen nuke nik hobeto. Hori lortuz gero, ezin gelditu harro, hori “Euskera Batu perfektoa” delakoan.

    Nolabaiteko “Batua” bai, baina EZ inola ere BATERATUA.
    Periferiako bizkaiera, nafarrera, zuberotarra… batu gabe geratu zaizkigulako, eta hori ez diagu Euskaltzaindiak eta bere dinamikak konponduko.

    Geuk konpondu beharko diagu, Patxi. Eta EZ diagu behar memento hüntan beste Salomon-Mitxelena bat, baizik eta

    –lehenbizi, periferiako euskalkien altxorrak jaso (lexikoa ezeze, barrua eta egitura gramatika ere)

    Adibidez, EBAN/EBEN aditz bizkaierazko, etab.
    Hitanoa bultzatu, etab.

    — bigarrenik “euskalki-erdiguneko laxoak egindako aberiak konpondu, adibidez:

    BERTAN/BERTON bereizten jakin, DAU aditz-forma bultzatu, berau baita jatorrizkoena.

    BARDIN mantendu du (BERDIN aldaeraren eurrean), hura baita jatorrizkoena…

    eta BARRI bultzatu BERRIren aurrean, hura baita jatorrizkoa;
    -2.300 urtean idatzita egeri baita: eBARRI, testu iberiko batean, “ebakitzeko harria” esangurarekin.

    Horrek ausardia eta zintzotasuna eskatzen dau, zinez,

    Zeren BARDIN eta BARRIren ildo osoa mantentzea esan nahi baitu.

    Beraz, gauza ez dok “Euskera Batuarekiko fidelak” izan ala ez.
    Pixkat konplexuagoa duk gaia.