Euskarak mesede egiten digu?

Txerra Rodriguez-ek Garaigoikoa atarian zabaltzen ditu soziolinguistikari buruzko hausnarketa eta kezkak. Honakoan, galdera soil eta zehatz (edo are, proposamen) bat luzatzen du salabardoan dakargun sarrera labur honetan:

Mesede egin?

Emakumeen alde egin izan denak azken urteotan denoi mesede egin digula argi dugu jendarteko kide gehienok, gizon zein emakume. Aldez edo moldez zalantza gutxi dago diskurtsoetan (praktiketan sartuz gero, akaso beste zerbait esan beharko genuke, baina tira).

Euskararen alde (euskaldunon! alde) egindakoak azken 50 urteotan denoi mesede egin digula (euskaldun zein erdaldun) horren argi al dago? Jendarte mailako diskurtsoez ari naiz… eta zalantzak ditut…

Euskarak mesede egiten digu?

Hala ere, uste dut komeni zaigula diskurtso hori hedatzea. Hau da, euskararen alde egindako lanak jendarteko (gizateriako) kide guztioi mesede egi(te)n digula. Hau da, konbentzitu behar ditugu euskara ez dutenak, euskara sustatzeak ere haiei mesede egiten diela.

Eta zuk, lagun, argi duzu Euskal Herriko gizarte osoari mesede egiten diola euskarak? Zein argudio erabiliko zenituzke, zeintzuk arrazoi eman, euskara ez dutenak ere honetaz jabetu daitezen?

Euskarak mesede egiten digu?
euskara, gizartea, mesedegarria, sustapena
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Euskarak mesede egiten digu?”-ri buruz

  • Ni pixka bat nazkatuta ere banago kaka esplikatu beharraz.

    Euskara ama hizkuntza dut, herri honetako hizkuntza da, eta ofiziala gainera. Beraz, hiztun bezala eskubide batzuk ditut. Eta eskubide bat bermatzeko egiten eta sustatzen diren urratsak ez dira esplikatu behar.

    Esplikatzekotan, esplikazio beharra duenak esplikatu beharko lidake niri (edo gizarte osoari) ea zergatik behar duen horren gaineko esplikazio bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude