EUSKALKULAGAILUa, euskararen kalkulagailua, i(ra)kasteko modu berritzailea

Euskara ikasteko baliabideak aditzak ikasi ulertu

Aditzaren eta deklinabidearen arteko harremana mekanikoa da. Erdaldun askok kostata sinesten dute hori. Baina behin ikasten hasita, ikasle asko, bai, inter-erlazio hori ikusten hasten dira.

Euskaldun zaharrek ere aditz eta deklinabide arauak menperatzeko arazoak dituzte. Adibidez, “Zerk egin du” eta “Zer egin du” arteko ezberdintasuna ikusteko.

Tira, ba, bai batzuentzat zein besteentzat gramatika arauak ulertzeko tresna garatu dugu euskaragara.net-en.

Bere izena: euskalkulagailua®, euskal kalkulagailua.

Euskara ikasteko baliabideak aditzak ikasi ulertu

2 bilaketa mota daude: 1) izenordainak eta modua aukeratuz edo 2) zuzenean aditz laguntzaile/trinkoa idatziz. Erantzunak [aditz laguntzaile eta aditz trinko] taulan kokatzen ditu beti.  Puxika sistema baten bidez informazio pilo barneratzen eta azaleratzen du. Zehatzago ezagutu nahi duzunaren gainean, ordenagailuko erakuslea (punteroa) jarriz gero, nahikoa da puxika horiek ikusteko (edo gainean ikutu, ukipen pantailaren kasuan).

(informazio gehiago bideoan)

Liburu birtual hau ikasle eta irakasleei laguntzeko burutu da. Tresna honen helburua i(ra)kaskuntza erraztea da.

Zalantzak argitu, kontzeptuak ulertu, bilaketak egin, ikasteko trikimailuak eta arau mnemoteknikoak ikuskatu, ikasketa teknikak landu… eta geure hizkuntzaren inguruko bitxikeria piloa. Izan ere, euskalkulagailu-az gain, gramatika guztia eta i(ra)kaskuntzaren inguruko hainbat alor jorratzen ditugu.

 

Informazio gehiago hemen: http://www.euskaragara.net/orria/bideoak

Harpidetu zaitez hemen bideo publiko zein pribatu guztiak mugarik gabe ikusi ahal izateko. https://www.youtube.com/harpidetu

 

euskaragara.net proiektua, pasioz eraikitakoa da. Irakasteko grina eta kemena biltzen duena. Jada errealitate den hori, i(ra)kasle askok erabiltzen duten hori.

  • Euskara hedatzeko lehen urratsa, [hiztunek] euskararen barrena nola funtzionatzen duen behar bezala ulertzea delako.
  • Hizkuntza batean segurtasun eta konfiantzaz aritzea mihia askatzeko tresna eraginkorra delako.
  • Ikasketa errazteak berrikuntza eta garapena eskatzen duelako.
  • Kontsulta eta interaktibitateak eraginkortasuna dakarkigulako.
  • Memoria hutsa ordez, arrazonatuz modu eraginkorragoan ikasten delako.

Horrengatik guztiagatik, munduratu dugun tresna eskura duzu dagoeneko.

Liburu fisikoa zuzenean eskuratuz gero, Liburu Birtualeko sarbidea prezioaren barne egongo da. Zuzenean eskuratzeko deitu 665 75 71 61 zenbakira.

Liburu Birtualean B1, B2 eta C1 mailetako gramatika eduki guztiak dituzu.

ESKALKULAGAILUa ESKALKULAGAILUa ESKALKULAGAILUa

Euskara irakasteko laguntza eta ekintza.

3 pentsamendu “EUSKALKULAGAILUa, euskararen kalkulagailua, i(ra)kasteko modu berritzailea”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude