Euskara hutsean, nola liteke?

Euskara hutsean, nola liteke? –

Igorren, euskara hutsean plazaratu ei dute festetako egitaraua, eta Eh Bilduk agintzen duen udalaren jarrera oso larritzat jo du herriko talde jeltzaleak, iaz ere gauza bera jazo zela-eta. “Errespetu falta bat da, lehenengo eta behin, euskeraz ez dakiten Igorreko herritarrakaz”, diote jeltzaleek, azpian duzuen oharrean.

Bateren batek esango du EAJk ez duela arrazoirik falta, euskara hutsean eginez gero elebakarrek, hau da, gazteleraz baino ez dakitenek ulertuko ez dutela esatean, ezta “hauteskunde-sasoian EH Bilduk askoz arduratsuago jokatzen dauela eta ez dauela bialtzen bere programea euskera hutsean” salatzean ere. Besteren batek esango du Igorren euskaraz ez dakienaren arazoa ez dela linguistikoa -lau mila biztanle inguru dira, %65etik gora euskalduna- edo, egia esatera, ez dela euskara askorik jakin behar festetako egitarau bat ulertu ahal izateko.

Guk gure aldetik, alderantzizko egoerak gertatzen diren aldiro salaketa eta larritasun bera agertzea baino ez dugu gura; komunikazio elebakarra espainol hutsez ematen den guztietan euskaldunekiko errespetu bera eskatzea, hala Igorren nola Bilbon.

Euskara hutsean, nola liteke?

Euskara hutsean, nola liteke?

29 pentsamendu “Euskara hutsean, nola liteke?”-ri buruz

  • Iaz erdera hutsean atera zen triptikoak kexa ugari bildu zituela eta aurten jaiak euskaraz ulertzeko glosarioa atera du jai batzordeak (programazioa eta glosarioa jarri ditut webgunea atalean).
    Horrez gain, Igorreko Jai Batzordea facebook perfilean, EAJ-PNVren eskutitzari erantzuna jarri dute.
    Txalotzekoa Jai Batzordearen jarrera.
    Euskararen alde egotetik, euskararen alde egitera pasatzearen adibide argia! Zorionak!

  • *Iaz euskara hutsean

  • Azken portu 2017-06-13 18:54

    Ea oraingoan nola defenditzen duen Bentazar trol forofo jeltzaleak bere alderdiaren xenofobiaren erakustaldi berria.

  • Azpimarratzekoa Igorreko EAJk egiten duen salaketa, alegia, Bilduko udala elebakarra dela horrelako egitarauetan baina bapatean Bildu elebidun bilakatu egiten dela hauteskunde garaian. Beraz, bere salaketak badu mami puska bat eta aitortu egin behar zaio.
    Nik ez dut nire alderdiaren hizkuntza zabarkeria beste kasutan defendatuko, hori bai, esango dut Igorreko jeltzaleek bezala, kasu hontan eta beste batzutan, Bilduri balio diola euskararen kontura pendoneatzen aritzeko.
    Eta portzierto, Azken Portu, pentsatzen dut nahiko zenukeela jeltzalerik gabeko blog bat non eta zure sokakoak bakarrik ari diren etengabe ufaka. Ba kasu hontan Zuzeuko eskuzabaltasunari esker ez da horrela eta nire alderdia behar denean defendatu dezaket eta baita nire iritzia ere. Hori ez da trol izatea, nik uste dut aniztasun piska bat eman diodala foro honi, eta ez da txarra, ona baizik.

    • Zarauztarra 2017-06-14 10:35

      1962an Munichen bilatu zenuten aniztasun bera ez? Autonomia Estatutua (kuasi independente izan ginen) saldu zenuteneko aniztasuna.
      Portzierto, Bildu-PNV dikotomian jarraitzen badugu, zuek txarrak-gu onak, ederra mesedea ebropekoei. Independentistak ala ez independentistak, hoixe da koxka.

    • Azken portu 2017-06-14 17:16

      “Nire sokakoak”? Seguru izan dezakezu ez dudala inolako sinpatiarik ezker abertzalerekiko.
      Bozkatu dudan aukera apurretan EAJren alde egin dut. Eta ez dut gehiagotan egin, euskararekin duten portaera zekena eta batzuetan miserablearengatik.
      Igorrekoa portaera miserable horren froga nabarmena da. PP-ek arazorik gabe sina zezakeen oharra. Eta nire iruzkinarengatik zeinen aise salto egin duzun moduak demostratzen du sigla batzuk eta ez benetako ideia euslatzaleak defenditzen duen aparatuaren morroia zarela.

      • Bai, noski, Azken Portu, seguru EAJko boto emailea izan zarela… Portzierto, ez duzu ikusi Igorreko EAJk egiten duen salaketa, alegia, Bildu udaletxeko bandoetan elebakarra dela baina hauteskunde kanpainan elebiduna. Horretara noski itsua zara bestela bezala.

        • Azken portu 2017-06-14 22:03

          PNV bozkatzearena aspaldiko kontua da, sekulan errepikatuko ez dudan akatsa.
          Eta ezker abertzalearen euskararekiko zurikeria eta oportunismoa erakusten dituzten pasadizoak zientoka ezagutzen ditut, orain salatzen duzuna baino askoz ere lazgarriagoak.
          Baina Igorreko jeltzaleek “zozoari ipurbeltz” taktika erabiliagatik ez dute beren erdaltzalekeria zuritzen.
          Eta zuk, jarrera hori defendituz, inolako kritika gaitasun eza erakusteaz gain, ideologiaren ordez karneta duen espezimena zarela agerian uzten duzu.

          • Ez dakit ikusi duzun zer den hemen artikulua, EAJri egiten zaion salaketa, eta nik aipatzen dut EAJk egiten duen salaketa Bilduren zurikeriarengatik.
            Nik ez dut nire alderdiaren jarrera defendituko euskararekiko zabarra denean baina noski euskararen kontura zure burua purotasunaren gailurretara goratzea, oso plazeretsua izango zaizu, baina ez da batere mesedegarria.

  • Ene Zarauztarra, zer gertatu zen 1962an? EAJk norbait bahitu ala erahil egin zuen fetxa horretan? Eta autonomi estatutoa? Ez zaizu gustatzen? Urrutiko intxaurretako independentzia bai ordea?
    Batzuk etengabe izan nahi dute independentistak beste batzuen kontura txuleatzeko. Ikusten da gure herriko “independentistek” lortu dutena, zero patatero.

  • Zarauztarra 2017-06-14 11:26

    Ez ETAk armekin ez EAJ Madrilera joanda, independentziarik ez. Ez badakizu 1962an EAJk zer adostu zuen Munichen indar espainiar errepublikazaleekin, hobe duzu ez jakin zer egin zuen zure alderdi kuttunak, ene Ventaviejo. Independentziarik gabe, 2077an museo batean egongo da euskera. Madriletik bizi nahi duzu ala? Ez zara independentista? Ez zara euskalduna? Galde iezaiozu aleman bati ea alemaniako errepublika independenteko bizilagun izan nahi duen, ikusiko duzu nola begiratuko dizun… Gaizki edo harrituta begiratu ondoren NOSKI batekin erantzungo dizu (zuk galdera horretan duda egiten duzu, ez? Munduko hiritarra zara, Ruper Ordorikak ziotsuen lez?). Ta portzierto, ze ozpina zaren, uneoro BILDUko orkoez inguratuta zaudela ematen du. Berriz diot, alderdiez gaindi, independentistak-ez independentistak (espainolak) daude egun euskal herrian.

  • Alpargatero 2017-06-14 12:21

    Horrelako lagunekin euskarak ez du etsairik behar.

  • 1962an EAJk indar espainol batzurekin zer edo zer itundu zuela… A, bai, frankistek kontubernioa deitu zioten horri. Zer itundu zen hor? ETAk 800 erahildako eragingo zituela? Ni Euskal Herriaren independentziaren zalea naiz, motel. Baina gure herri hontan gauzak piska bat konplexuagoak dira. Batzuk independentista izan nahi dute halako sentimentu egotiko baten bidez, nonbait gainontzeko hilkorren gainetik direla aldarrikatzeko eta Euskal Herria bere monopoiio bilakatu nahiez. Gero bada ere ezker abertzalearen independentziaren eredu sozialista, euskal estatua eraiki egiten denean kapitalismoarekin puskatuz oparotasuna izango da ondorena. Eta gero ni bezalako independentista xinpleak dira, euskaldunon gehiengoa komentzitzen denean, orduan euskaldunok independienteak izango gara. Non kokatzen zara zu?

  • PNV-ren errendizioa: http://www.osoa.net/media/Munich_1962_isildu_egia.mp4
    ETA-ren errendizioa: http://hamabost.net/categorias/imagenes-traspuestas-y-disparidad-estrategica/
    Azken finean, aranismoa hortan datza….
    Iraganera bidali behar diogu, beraien estruktura espainol ta frantzes ustel guztiekin, oraingoa antolatu eta etorkizunerako estrategia politiko bat martxan jartzea:
    http://hamabost.net/categorias/el-rearme-ideologico/

  • Freud, EAJk estatuto bat nahi zuen, 36garrengoa baino hobea lortu zuen, kontzertuaren eta foru aldundien ber ezarpenarekin batera. Esan nahi duzuna, hori da egituratzen gaituen errealitate instituzionala.
    ETAk errendi egin du eta ezker abertzaleak legalizazio xixtrin bat lortu du. Hori da egia. Aranismoa? Mesedez, ez dezagun Sabin Arana ETAko marxistekin nahasi.
    Gero lau katu dabiltzala “rearme ideologikoa”ren pandero jotzearekin? Seguru, Freud oso zoriontsu izango direla zeruko kartografia eginez. Baina lau katu handiuste errealitatean inongo proiekziorik gabeak izaten jarraituko dute.

  • Errealitatea ez da gauza estatikoa izaten dena bestela ez zen eboluziorik izango historian zehar. Gaurko errealitea biharko iragana. Benetazko aurera, edo atzera, pausoak kualitatiboak izaten dira eta ez kuantitatiboak eta kasualitatez, beti dira lau katu lehen harria jartzen dutenak. Proiekzioa han susmatu behar da, proiekto berberan.

  • Nik dakidala 1936an onartutako estatutoa azkenean Euskadi ia independiente bihurtu zuen, bale Euskadi behar zutela gudarako ta horrexegatik onartu zutela baina gaur egungoa baino askoz hobeagoa zala ez dago zalantzarik. Sublebatuen lurretan ezin izan zan ezarri baina ezarri zan lekuetan bai,
    Gudarostea ta guzti.

  • Konpetentzi mailan askosaz kaxkarragoa zen 36ko estatutoa gaurkoa baino eta gainera ez zegoen orduan foru aldundirik. Arazoa da gerra zenez Eusko Jaurlaritzak de facto gudaroste bat, kanpo harremanak, itsas-untziak, txanponak eta abar eratu zituela. Estatu espainiarra flako dagoenean, orduan euskaldunok gure autogobernutik burua altxa dezakegu. Baina horretarako euskal erakunde sare bat beharrezkoa da.

  • A ze ostikada berriro ere PNVk euskarari. Erdara hutsean zerbait ageri den bakoitzeko horrela aztoratuko balitz… en fin, ze tristura.

  • Horrelako gertaerak iada abertzaletasunaren dekadentzia osoaren seinale nabarmena dira. Honela jarraituz gero ehun urte barru euskaldunak indioen moduan egongo dira de facto, erreserbetan.

    Euskaltzaleak garenok honelakoak gogor salatu behar ditugu, koherente izan pentsatzen dugunarekin, pedagogia mundu guztiari egin eta teorian gure kredo politikokoak direnei exigentzia maila bat ezarri.

    Euskaldunon barne mailako nolabaiteko diziplinarik gabe ezinezkoa izango da bizirautea hurrengo urteetan datorkiguna kontuan hartuz. Hain zaila al da ulertzea?

  • ganbaratxotik 2017-06-15 19:47

    Zenbat Udal dago UEMAN (euskera hutsean funtzionatu nahiko luketen udaletan)? Zenbat dira EAJak? Zenbat Bildukoak? Zenbat bestetakoak? Norbaitek badaki?

  • Niri gustatuko litzaidake jakitea Igorreko Udalak nola bidaltzen dituen ebazpenen jakinarazpenak edo udal zergen likidazioak edo isunak… euskaraz bakarrik? Ez dut uste. Jaietako programan euskara bakarrik erabiltzeak eta horrekin batera hiztegi bat txertatzeak, zer nahi duzue esatea, ez dut uste euskarari mesede egiten dionik. Neurri folklorista bat dela iruditzeaz gain, erdaldun batzuen artean dagoen biktimismoa areagotzeko besterik balio ez duela esango nuke.

    • Alpargatero 2017-06-16 10:37

      Hemen ezbaian dagoena zera da: euskara hutsezko zerbait ikusi orduko PNVk herritar guztiei helarazitako salaketa eta protesta; edozein euskaltzaleren ikuspuntutik guztiz eskandalagarria. Eman diezaioke botoa euskaltzale batek PNVri izugarrizko kontradizioa sentitu gabe?

  • Txorakeri gutxiago, EAJren salaketak zergaiti bat du eta Bilduren zurikeria, batzutan elebakarra eta bestetan elebiduna ageri dela. Ni euskaltzailea naiz eta ez dut izugarrizko kontradikziorik sentitzen EAJri botoa emanez, ikusita bere etsaien pelajeadf eta zenbateraino ematen dioten mesede euskarari beren ostikeriak.

    • Alpargatero 2017-06-16 12:15

      Bai, noski; euskara erabiltzea zurikeria da, eta aurkari politikoa euskara erabiltzeagatik salatzea…, zer da hori?

  • Alabazetearra 2017-06-16 14:37

    KOntraesanik ez? Euskal independentzia espainiar errepublikarrei eta espainiako alderdi sozialisto eta komunistei herria salduta bozkatu EAJi lasai? akinda bozka espainiar estatuaren okupazioa bermatzeko dela? Espainiak ez digu askatasunik emango, ordun zergatik bozkatu gurea ez den estatu batean? Japonen edo Belize bozkatuzak nahi baek.

  • Dena elebitan egoteak bai egiten diola kalte euskarari. Ematen du euskarak ez duela komunikatzeko balio, eta euskararik gabe eroso bizi zaitezkeela ari gara saltzen. Euskarak behar ditut espazio propioak, inongo esplikaziorik gabekoak, normalizatze bidean aurrera egin nahi badu. Bada garaia gure ordezkari politikoak oinarrizko sozialinguistika kontzeptuetan trebatu daitezen, eta tamainako hankasartzeak egiteari utz diezaioten. Babestu behar dituzte horrelako ekimenak eta ez mokoka ibiltzeko erabili. Eaj-ak hanka hartu du oraingoan, baina ea ikasteko balio dion. Gainera, esatea beste guztia ere euskara hutsean egun behar duela, bestela zurikeritan ibiltzea dela, argumentu triste bezain makala da.

  • ‘Urkullu ETBn espainolen kontura barre egin genuelako barkamena eskatzen’ da ‘garai berrien’ paradigma. Hau horren iterazio berri bat baino ez da.