Euskara ez dela lorontzia salatu dugu Donostia Ospitalean

Euskara ez dela lorontzia salatu dugu Donostia OspitaleanLAB sindikatuak deituta dozenaka langilek Osakidetzako zuzendaritzak eta arduradun politikoek euskara lorontzi-apaingarri bezala erabiltzen dutela salatu dute gaur Donostiako Ospitalean. Horrez gain Osakidetzan ere euskaraz bizi eta lan egiteko eskubidea aldarrikatu dute. Euskararen egoera irudikatu nahian hainbat langile lorontziz mozorroturik hartu dute parte mobilizazioan

Euskararen inguruan Osakidetzako zuzendari eta beraien arduradun politikoen borondate falta salatu dugu bertan. Hain zuzen euskararen egoera normaliatzeko neurri sendoak hartu beharrean, euskarari presentzia minimoa, testimoniala, ematera mugatzen bait dira, euskara lanerako baliagarria ez den lorontzi-apaingarria balitz moduan. Horren adibide da Osakidetzako Donostialdea erakundeak urrian emango duen langileontzako formakuntza ikastaroetan euskararen presentzia urria, emango diren ikastaro eta mintegien %13a besterik ez dira euskaraz eskainiko.

Euskara ez dela lorontzia salatu dugu Donostia OspitaleanEuskara ez dela lorontzia salatu dugu Donostia Ospitalean

 

Osasungintzan euskaraz bizi eta lan egin nahi dugu! www.osaeus.eus