Euskara ez da bozkatzen

Euskara ez da bozkatzen –

Saioa Alkaizak Nafarroako Hitzan.

“Nahi al duzu zure auzokoaren seme-alabek euskaraz ikasteko eskubidea izatea? Nahi al duzu beheko ostatukoak administrazioarengana euskaraz jotzeko eskubidea izatea?”. Bada, 361 pertsonak bozkatu dute ezetz, ez zaiela ongi iruditzen ez haiek ez beste inork euskara erabili ahal izatea gisa horretako tramiteetarako.

Euskara ez da bozkatzenHerritar batzuek erabaki dute beste herritar batzuek eskubideak izan beharko lituzketen edo ez, eta ezezkoa atera da. Herritar batzuek erabaki dute beste batzuk hunkitu ezin izatea Mikel Laboa kantuan entzunda, erabaki dute lilura muinetan ez sentitzea Maialen Lujanbio kantuan entzunda, erabaki dute malkoak ez erortzea Uxue Alberdiren edota Joseba Sarrionandiaren obrak irakurriz, erabaki dute mundu bat ukatzea ondokoei, eta D eredura joan nahi izatekotan, herritik kanpo joatera behartzea bizilagunaren haurrak. Are, eta emaitzekin zehatzagoa izanda, 30 botoko aldea dago Aiegi eremu mistoan sartzea nahi dutenen eta nahi ez dutenen artean. Hilaren 18an egin zuten galdeketa herrian, Ayegi Unido alderdiak deituta: 766 lagunek botoa eman zuten, hau da, herritarren %42k, 1.849k baitzuten parte hartzeko aukera: baietz bozkatu zuten 361ek; ezetz, berriz, 391k.

Juan Mari Iantzi alkateak parte hartzea laudatu eta emaitza loteslea izanen dela azaldu du, BERRIAk jaso duenez: “Aiegik erabaki egin du, eta, udal batzarrean esan nuen bezala, emaitza loteslea da, emaitza edozein izanda ere”.

Iratxe hautagaitza independenteak, bestalde, herria eremu mistoan sartzearen aldeko idazkia sinatu zuen, baina erreferendumean ateratakoa errespetatu behar dela deritzo. “Erreferendum bat da, demokrazia batean gaude, eta herriaren erabakia errespetatu beharra dago, gustatu ala ez. Ez da ezer gertatzen, Aiegik aurrera jarraituko duelako”, ziurtatu du Esperanza Gastea zinegotziak. EH Bilduko Juan Luis Camarero zinegotziak uste du eskubideak “kendu” egiten dizkietela euskaldunei eta “demokrazia batek” ezin dituela eskubideak ebatsi.

Demagogia lirudike erreferendum baten kontra azaltzea. Baina hizkuntza eskubideak ez dira bozkatzen. Bada esaten duenik ere zuritze ariketa izan dela galdeketa, era horretan Ayegi Unido taldeak ez duelako eremu mistoan sartzearen kontra dagoela zuzenean esan behar izan; bada esaten duenik erabilpen partidista izan duela erreferendumak; kuriosoa da beste deusen inguruko galdeketak egiten ez diren honetan zeri eta euskarari buruz galdetzea.

Kontuak kontu, azkenean, kilometro eskasetara dagoen lizarratar batek, gauzak horrela, ondo-ondoan dagoen aiegiar batek baino eskubide gehiago dauzka. Pentsa zer litzatekeen kontu bera oposizioetara aurkezteko eskubide gehiago baleuzka edo osasun zerbitzu ezberdinak edota foru legeen erabilpen bestelakoa.

Galdera bat egin beharko genioke laukoari, eta ez erreferendum formatuan: “Nafar guztien eskubideak berdindu eta zonifikazioa amaituko duen Euskararen Legea sortzekoarekin bat egiten duzue?”.

Bada garaia arazoaren muinari heltzeko.

Euskara ez da bozkatzen Euskara ez da bozkatzen

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

7 pentsamendu “Euskara ez da bozkatzen”-ri buruz

  • euskaldun bat 2018-12-03 12:15

    Horrelakoxea da Nafarroa. “Aiegi” izena duen herria, orain dela urte batzuk inork ez zuen españolez hitz egingo han eta orain ez dute ezer jakin nahi euskararekin, ez dute ezer jakin nahi euren historiarekin, paso egiten dute. Eta 30 botuko alde txikiaz kexatzen dira batzuk baina zer uste duzue? Partaidetza %100 izan balitz, aldeak hain txikia izaten jarraituko zuela? Bai zera. Bozkatzera gogoz joan direnak euskararen aldekoak dira, ziur nago, hau da, euskararen aldeko boto gehiagorik ez dago herri horretan. Beste gehiengoa joango balitz aldea are eta handiagoa litzateke. Eta zer? Horixe da Nafarroa, ez dago besterik. Erreferenduma ez dela egin behar? Ez, ez… nik nahiago dut egin dezaten eta ikusi jendea nolakoa den. Nik jada banekien nafarrak nolakoak diren, baina horrela modu ofizialean ikusteko aukera ematen dit. Uztailaren 7an sanferminak izango dira berriro eta horixe da nafar guztiak batzen dituena, orain dela 100 urte hasi zen ohitura bat bihurtu dute Erresumaren bizkar hezurra. Milaka urteko historiarekin eta hizkuntzarekin ez dute ezer jakin nahi. Gero une puntualetan, folklorea eta negozioa (Errigora…) dagoenean zerbait bistaratzen dute “euskal” delako hori, baina ezer gutxi gehiago. Ezer gutxi espero dut probintzi horretako jendearengandik. Mendiak jendez beteta dituztela… berriro ere unea iritsiz gero, altsamenduan punta-puntan ibiliko lirateke, ez dut zalantzarik. Historia ez dela errepikatzen diote gero… 40 urteko atzerapena daramate probintzia horretan, eta hori aurrera egiten ari direla suposatuz, betirako galduta ez dagoela suposatuz.

  • Aingeru Epaltza 2018-12-03 21:16

    A ze trolkeria sorta, “Euskalduna”. Sanferminetara etorri eta ez zenuen ligatu, ala? Edo zainzuri bat trabeska gelditu zitzaizun behin eztarrian?

  • euskaldun bat 2018-12-03 22:00

    Zainzuria trabeska zuei gelditu behar zaizue hurrengo hauteskundeetan. Bitartean unas buenas jotas eta ala!! Txuri-txuri jantzita, lindo-lindo zapi gorriarekin. Zuentzat oso-osorik festa horiek, pena bakarra beti baduzuela eskandaluren bat aste batzutako teleberri guztiak fagozitatzen!

  • Euskara ez da bozkatzen, askatasuna ere ez, independentzia ere ez, nor diren nire gurasoak ere ez, bi begi, sudurra, ahoa, bi hanka edo bi beso edukitzea ere ez, irauteko arnasa hartzea ere ez. Bizitza hontan gauza batzuk ez dira bozkatzen…

  • Ze nolako obsesio arraroa duzu Nafarroarekin, ez? Nafarroa oso anitza da eta ikusten da zuk ez duzula ezagutzen.

  • Aiegi kanpoan, baina 43 udalerri eremu ez-euskaldunetik mistora (39000 herritar).
    Gauzak kontatzeko era berezia , gero!
    Segurua, ez zuen ezertxo ere busti jaietan.

  • Gezurtiak gobernuan 2018-12-06 02:59

    Nafarroan umeek ez dute euskara erabiltzen ikasiko. Esaten dute ez dutela euskara “inposatu” nahi aurkako erreakziorik ez sortzeko. Trukean honakoak irakatsiko dizkiete 0 eta 3 urteko umeei:

    Muchos de ellos siguen depositando la centralidad de su propio proyecto vital en su ego laboral, en su desarrollo personal (no ajeno
    a privilegios heredados) y en la desresponsabilización de las tareas de cuidado y del ejemplo de corresponsabilidad necesario para la
    acción coeducadora. Algunos hombres en cambio experimentan la vivencia de la presión de género para seguir ejerciendo la
    hegemonía, que acarrea crisis y frustración en algunos varones y hace necesaria la acción de deconstruir la masculinidad
    hegemónica y sus mandatos.
    En su expresión más extrema, algunos hombres utilizan las violencias de género para limitar a las mujeres el acceso a la igualdad,
    intentando así preservar una masculinidad basada en el control y en la superioridad frente a las mujeres y frenar la pérdida de sus
    privilegios.
    Es necesario reflexionar sobre el carácter multicausal de los fenómenos sociales y, como es evidente, también de la
    desigualdad de género. Angela Davis, por ejemplo elabora el concepto de interseccionalidad para “comprender las categorías de
    raza, género y clase como elementos conectados, entrelazados y entrecruzados”. Es preciso visibilizar las categorías diversas que
    generan y reproducen la desigualdad: raza, género, clase, etnia o cultura.

    “Abertzaleak” gobernuan… ja!