Euskara biziberritzeko paradigma berri bat aurkeztu dute

Euskara biziberritzeko paradigma berri bat aurkeztu dute

Patxi Saez Beloki soziolinguistak ondorengo 20-30 urteetan euskara indarberritzeko “Gurdiaren Paradigma (2016)” aurkeztu du joan den ostiralean, 2016-02-12an, Euskaltzaindiak “Euskara biziberritzen jarraitzeko” antolatutako jardunaldian.

Patxi Saezek bere hitzaldian esan zuen, ondorengo hamarkadetan euskararen erabilera gizarte osora zabaldu nahi badugu, ezinbestekoa dugula orain arteko estrategiak aldatzea eta behar-beharrekoa dugula paradigma berri bat horretarako, Saezek dioenez, “Orain arte egindako berdina eginez, ez ditugu emaitza ezberdinak lortuko”.

Euskara biziberritzeko paradigma berri bat aurkeztu duteSaezek hitzaldiaren hasieran euskararen gaur egungo egoera deskribatu zuen: “Lurra nolakoa, halakoa izan ohi da landarea, indartsuagoa edo ahulagoa. Hiztunek ere eragin betea dute hizkuntzen indar edo ahulezian, hizkuntzak hiztunengan bizi baitira. Irudika dezagun euskara landare bat dela eta lorontzi batean dagoela. Lorontzi horrek gaur egun orain 30 urte baino % 70 lur gehiago dauka. Baina lur berri horrek ez dio landareari bizi-indarrik ematen. Landarea ez da hazten, ez da indartzen. Gainera, gure landarea ahultzen ari ote denaren irudipena dugu, izan ere, hosto batzuk horaildu egin baitzaizkio. Horixe dugu euskararen gaur egungo egoera: azken 30 urteotan hiztun asko irabazi ditu baina hiztun horiek ez diote bizi-indarrik ematen”.

Argazkia: JM Martinez, Deia

Patxi Saez Beloki soziolinguistak euskararen gizarte normalizazioa lortzeko paradigma berri bat aurkeztu du Euskaltzaindiak antolatutako jardunaldian

Patxi Saez soziolinguistak Euskaltzaindiaren egoitza nagusian euskararen erabilera sozio-funtzionalerako proposatu zuen paradigmaren bidez, gaur egun euskara bigarren hizkuntza duten gazte euskaldunberri askok euskara zergatik erabiltzen ez duten azaldu zuen Maslow psikologo eta ikertzaile estatubatuarraren teoriak erabiliz.

Saezen arabera, “Euskararen aldeko aldaketa soziala eragin nahi badugu, euskara gizartearen periferiatik erdigunera ekarri nahi badugu, bigarren hizkuntza izatetik lehen hizkuntza izateko bidean jarri nahi badugu, azken batean, euskara gizartearen ardatzean jarri nahi badugu, nahitaez, Euskal Herriko herritarren balore-eskalan euskarak garrantzi handiagoa irabazi behar du eta hori bide bakar batetik lortuko dugu: euskara Euskal Herriko herritarren gizarte bizitzan komunikaziorako beharrezko eta ezinbesteko bihurtuta”.

Patxi Saezek Euskaltzaindiaren “Euskara biziberritzen jarraitzeko” jardunaldian emandako hitzaldia bere webgunean jarri du.

Euskara biziberritzeko paradigma berri bat aurkeztu dute
etorkizuna, Euskaltzaindia, euskara, Patxi Saez

36 pentsamendu “Euskara biziberritzeko paradigma berri bat aurkeztu dute”-ri buruz

  • Bittor Hidalgo
    Bittor Hidalgo 2016-02-14 20:55

    Liskar pixka bat sortzeagatik. Mihi gaiztoek esan didate Patxi Saezek Euskaltzaindiari egin eskaerarekin haserre kendu egin omen diote orain arte zeraman erabili.com webgune txalogarriaren ardura (erabili.eus izango zen azken boladan) Azpetiko udaleko EHbilduko-edo arduradunak. Ziur-ziur ezin nezake esan hala izan denik, baina nahikoa fio naizenez iturriez, hemen zabalean galdetu nahi nuke hala izan ote den.

    Hala balitz, ez litzateke eredurik hoberena azken aldian alde askotatik horrenbeste azpimarratzen ari garen euskalgintzaren pluraltasuna, aniztasuna erakusteko. Agian ez alde guztietatik. Ez dakit.

    Inork informazio fidagarririk balu, eskertuko nioke aipatzea?

    Bittor

    • Ba bai Bittor, EH BIlduko Azpeitiko alkateak arduratik kendu Patxi Saez. Horrelakoak dira aniztasuna eta abar errespetatzen dutenak. Blog honetako hainbat barne.

      • Eta blog honetako inork ez dio ezer Gara egunkariak gaiari eman dion trataerari buruz? Gora irekitasuna, pluraltasuna eta abar.

        • Aizu, Endrike. Ez duzu aurkituko blog hau baino hedabide zabalagorik inguruotan.
          Zerorrek ere eman dezakezu aipatutakoaren gaineko iritzia, libro-libro!

          • Zabala? Arren! Barregura sorrarazten dit batzuen juzkuak, aurreiritziak eta kalapitak, erakusten duten maila ikusteak. Ez nau harritzen batzuek gero eta jarraitzaile gutxiago izateak.

  • Euskaltzaindiati etorrita ez diet sinesten, historiala ikusita, euskeraren datu negatiboak direla eta auteskundeak hurbil daudela PNV ren arazoa saiesteko hitz hutsak.

    • Nola ezker abertzaleak izugarri asko egin duen, besteak beste, euskalgintzako hainbat elkarte eta erakunde nahierara erabili, diruak lapurtu eta ia desagertzera kondenatu. Dena estrategia militar antzu eta burugabe bat aurrera eramatearren.

  • Bai, auteskundeak hurbil daude eta asko gaude euskeragatik kezkatuak, EAJ ren jendea lasaitzeko beste saiakera patetiko bat.
    Euskaltzaindia EAJ ren erramienta pribatuta dela ikusirik, euskaltzaindiaren traiektoria eta egiten dituen gauza gutxiak beti minimoetara lotuta daudela jakinda ez det asko espero haiengatik.
    Laburpena, “kaixo EAJ-EUSKALTZAINDIA gara, badakigu denok ikusi dituzuela prentsan euskaren datu negatiboak, baina lasai, PLAN BAT DAUKAGU, kontutan eduki ezazue hurrengo auteskundeetan”

    Egia esan EAJ honekin eta BILDU honekin……………

    • Batzuk kezkatuak eta beste batzuk okupatuak. Hemen idazten dutenek euskaraz hobeto idatziko balute…

      • Hobeto idatziko balute zer? Gazteleradunek hobeto idatziko balute gaztelera osasuntsuago egongo zan? Ez.
        Hori da dugun arazoa? Oxala.
        Ta ze diru lapurtu dute ezker abertzalekoak? Jakiteagatik batik bat.

        • Igual Errenteria aldean inmobiliaria duen ezker abertzalekoari dirua nondik atera zuen galdetu beharko, edo AEKren egoitza kontu korronteak eta dokumentazioa gordetzeko erabili zutenei -horien artean ozaetari- edo herri mugimenduaren diruak haien egiturak mantentzeko ebatzi eta bueltatu ez zutenei eta abar

  • jajaja euskal izendegia bezelakoa bada….afrodita??? jajaja

  • euskaldun bat 2016-02-17 18:49

    Nik ez dut uste Hizkuntza akademia bat orain Euskaltzaindiari egiteko eskatzen zaiona egiteko denik. Euskaltzaindiaren lana guztiz akademikoa izan behar du, besterik ez, eta ez besteek egin beharreko lanak egiten aritu. Arazoa politikoa da eta politikariek konpondu behar dute. Baina zaila dirudi Urkullu-ri behin entzun nion bezala “nire partiduak ez du euskara inposatuko” esanez. Hori ez bada ez dakit zeren sindromea! Oraindik ez diot politikari bakar bati entzun euskara ofiziala denez derrigorrezkoa dela ikastea. Aldiz, alfabetoko letra guztiak dituen hezkuntz ereduak sortu dituzte eta zertarako eta euskara ikastea saihesteko, besterik ez. A ereduan ikasitakoak ikusten ditut nik eta neure buruari galdetzen diot ze demontretan aritzen ziren egiten euskara ikasgaiarekin, puta idea minimorik ere ez dute eta. Nik ere ingelesa irakasgai bakar bezala nuen baina mila aldiz gehiago dakit. Eta gero iralean kriston gastuak egiten dirugu, aupa hi! Eta hara non itxialdiak eginez erantzuten duten! A la puta calle horrelako jendea! Baina eske orduan karrera egiten dabilen politikutxo bat aterako da beraien defentsan. Eta gauzak horrela, orain dena Euskaltzaindiak konpondu behar du. Ale!

    • Urkulluren alderdiak ez du euskara inposatzen. Erdara inposatzen du, hain da menpekoa.
      Baina EHBilduren zain gaude, eta ez dakar ganorazko ia ezer…
      Bien bitartean, alderdi kosmopaletoek, hasi Podemosen eta PPn buka, badute plana: español lengua común eta euskara museotara (abertzale batzuei ere gustatzen zaien plana, portzierto).

      • Nola Garan, ezker abertzalearen buletinean, euskarari leku geroz eta zabalagoa eta duinagoa eskaintzen zaion, iritzi aniztasuna errespetatzen den. Erdaraz eroso bizi, funtzionatu eta gainerakoei haien ezinaren ardura leporatu. ITXURAKERIAK.

        • Peru Dulantz 2016-02-18 13:56

          Euskara hutsezko eguneroko bakarra alde batera utzita (Berria), Gara da hain zuzen ere euskarari leku zabalena eskaintzen diona, Deiak, Noticias Taldeak eta fatxeo-taldeak baino askoz ere handiagoa. Beraz, ez zait zuzena iruditzen zure kritikak Garari esklusiboki zuzentzea.

          • Bada, fatxeo-taldeetatik oso hurbil egon da Gara eta horren aurrekoa, bere orrialdeetatik akabatu beharrekoak markatzen zituztenean. Hainbatetan, egiazko izen eta abizenak erabili gabe sinatzen zirenak eta atzealdean talde jakin bat zutenak.

          • Peru Dulantz 2016-02-18 15:50

            Kar, kar, kar… ze planetatatik erori haiz?

          • Garak? Serioatan, arren. Panfleto horrek komunerako ere ez du balio.

      • Ganorazko asko du ta izan du, ez duena gehiengoa da nahi duen antzera egiteko gauzak, akatsak egin dituela? Herri batzuetan uzkurregi jokatu duela? Bale baina egin ta egiten du, ta besteak baino askoz gehiago.
        Bai proposamenetan ta ekintzetan boterea duenean.

        Zeintzuk dira batzuen ta besteen proposamenak? Batzuen ta besteen jarrerak? Batzuk ta besteak proposatutako legeak?

    • euskaldun xume bat 2016-03-08 12:51

      Zeharo ados zurekin. Argi dago, nere ustez, partiduengandik, berez, ezin dugula gauza askorik espero, (botoen eragina), ez baditugu guk, euskaldunok behartzen.Urkulluk ez diola euskera inposatuko inori? Ezta gure hizkuntz eskubideak errespetatuko ere!!!. Bere Hernaniko zerrenda buruak ere ez daki euskeraz eta erderara pasatzea eskatzen dizu!!! Nik argi daukat, 30 urte baino gehiago pasa dira, eta ezer gutxi egin dute izan ditugun zirrikitoekin, iada ez naiz hitzetaz fidatzen. Ez eskubikoei, ez ezkerrekoei ez diet nere botoa emango.

    • euskaldun xume bat 2016-03-09 00:22

      Zeharo ados zurekin. Argi dago, nere ustez, partiduengandik, berez, ezin dugula gauza askorik espero, (botoen eragina), ez baditugu guk, euskaldunok behartzen.Urkulluk ez diola euskera inposatuko inori? Ezta gure hizkuntz eskubideak errespetatuko ere!!!. Bere Hernaniko zerrenda buruak ere ez daki euskeraz eta erderara pasatzea eskatzen dizu!!!

  • Pruden Gartzia 2016-02-18 18:29

    Lerro hauen bitartez adierazi nahi dut ez dela nirea apur bat gorago “Pruden” batek sinaturik agertzen den iruzkina (“Bada, fatxeo-taldeetatik…”).

    Badaezpada.

  • Gaizki EAJ eta gaizki EHBildu, gaizki Patxi Saez eta gaizki Eusko Jaurlaritza, gaizki Gara eta gaizki Noticias… Denek gaizki eta kitto, ados.
    Ea ba, orain goazen kalapita amaigabe eta antzuak uztera eta has gaitezen zerbait ongi egitera, edo batzuk blogetako iruzkinetan eta bertako eztabaidetan bakarrik bizi zarete, eroso-eroso?

    • euskaldun bat 2016-02-18 23:18

      Bai, has gaitezen:
      – d eredua ez beste guztiak ezabatu ez dute ezer aportatzen eta.
      – Hizkuntza ofizial bakarra euskara, bakoitza bere etxean alegia.
      – Dendetan saltzen diren produktuek derrigorrez euskaraz etiketatuak egon beharko dute.
      – Sistema publiko osoak euskara hutsean lan egin beharko du.
      – Administrazioak enpresekin euskaraz bakarrik izango du harremana.
      – Euskaraz diharduten enpresen zerrenda publikatu eta hazten joan. Hazten doan heinean inork ez du marjinal bat izan nahiko.

      Beno, horiek dira neurriak. EAJ eta BILDU batera ikusi nahi ditut neurri horiek aurrera eramaten. Ezinezkoa dela dioenari hebreoa jartzen diot aurrez-aurre: bakar batek ere ez hitzegitetik milioika hiztun izatera.

      • Oso ongi; ni, ados zurekin. Eta orain zer?
        Erraza da “EAJ eta BILDU batera ikusi nahi ditut neurri horiek aurrera eramaten” esatea, baina ezinezko bat dirudi oraintxe bertan.
        Egiaren ordua ondoren dator: edo kritika errazean geratzen gara, kexa eta kexa (Zuzeu-ko iruzkingile erosozale askoren gisan), neurri horiekin bat egiten ez dutelako (besteak beste, autonomiak ez duelako horretarako botere politiko nahikorik ematen eta ez dagoelako gizarte aldetik presio handirik); edo hasten gara benetan lanean, urratsez urrats, gizarte zibil indartsu bat eraikitzen, egun batean neurri horiek errealitate bilaka daitezen?

        PD: Ez dizkizut “euskaldun bat” ezizenez idazten duzun horri leporatu nahi hemen kritikatzen ditudan jarrerak, ez baitzaitut ezagutzen. Orokorrean ari naiz, halako asko daudela pentsatzen baitut, bai hemen, bai gizartean oro har. Norberak jakingo du zer egiten duen eta zer ez, eta bere burua identifikatua sentitzen duen ala ez.

        • euskaldun bat 2016-02-19 08:11

          Bai bitartean lan egin behar, baina ez didazu esango zilegi ez denik EAJ eta BILDUk bat ez egiteak sortzen didan amorrua bistaratzea, ez? Eta bitartean zer? Ba nire bizitza joango denez, ba nik nire Euskal Herria sortu dut. Zin dagizut 100% euskaraz egiten dudala toki guztietan eta ondo doakit, euskaraz bizi naiz. Espanola ez dakit, hori amaitu zen niretzat. Besteak ez badaki, “ez zaitut ulertzen” esan eta gero arte

          • Peru Dulantz 2016-02-19 08:51

            EAJ eta Bildu, zoritxarrez, ez daude “uhin” berean. Ez zarete enteratu zer gertatu den Lesakako Udalean euskara-plana dela-eta? Eta adibide bat baino ez da…

      • Bittor Hidalgo
        Bittor Hidalgo 2016-02-19 17:35

        Beraz ondorioztatu behar dugu, zure ustez Erdal Komunitateak ez lukeela eskubide linguistikorik izan behar Euskal Herrian, gure zenbait bazterretan 1.000 urte baldin badaramatza ere bizitzen.

        Ez dut uste mesede handirik egiten digunik halako inposaketa nahikeriak.

        Zuhurrago iruditzen zait behingoz Euskaldunon Komunitatearen eskubide linguistikoak errespetatzea eta ezartzea eskatzea demokrazian, gutxienez Erdal Komunitateak gozatzen dituen neurrian.

        Eta jabetu Erdal Komunitatea eroso bizi bada Euskal Herrian nonahi, dela, inposizioz eta inposiziorik gabe ere, euskaldun guztiok garelako gauza erdaraz mintzatzeko. Euskaldunon Komunitateak demokrazian gutxienez merezi badugu gure herrian, Euskal Herrian, Erdal Komunitatea erdaraz bizi den bezain eroso bizi ahal izatea euskaraz, ezinbestekoa da Euskal Herriko Erdal Komunitate osoak euskara jakin / ikasi dezan jada eta aitzakiarik gabe.

        Erdal Komunitate osoak Euskal Herrian euskara ikasten ez duen bitartean, ez dago euskaldunontzako demokraziarik Euskal Herrian.

        Eta hori egunero aurpegiratu behar diogu Erdal Komunitate inposatzaile linguistikoari gurekin demokrazian jardun dezan arte.

        Noski, administrazioan eta bizitza publikoan ere, Euskaldunon Komunitateak gutxienez hainbeste hizkuntza eskubide ditugu euskaraz, zein erdaldunak erdaraz. Baina gureak ez dira errespetatzen.

        Demokrazia euskaldunontzat! Aprende euskera!

        • euskaldun bat 2016-02-19 20:42

          Beno, ba badakizu zer egin zuk diozun bezala erdal komunitateari egunero ardura leporatzeko: “Demokrazia euskaldunontzat! Aprende euskera!” lemarekin kamisetak sortu. Oso kamiseta zaleak gara, jendeak erosiko ditu. Eta gero zain gelditu, nik uste dut berehala nabarituko dela eragina.

          • Bittor Hidalgo
            Bittor Hidalgo 2016-02-20 00:40

            Lehen ahaztu zait zoriontzea zure ondoko mezuan diozunagatik: “Zin dagizut 100% euskaraz egiten dudala toki guztietan eta ondo doakit, euskaraz bizi naiz.” Nik, uste hori dugula bidea: euskaraz, euskaraz dakien guztiarekin (berak egiten diguna egiten digula); euskaraz, euskaraz ulertzen duen guztiarekin (berak egiten diguna egiten digula); eta euskaraz, Euskal Herrian bizita gurekin bizitzeko euskara jakin behar lukeen guztiarekin (eta ulertzen ez badigu, beretzat okerrago, guk ulertzen diogulako…). Osasuna!

      • euskaldun xume bat 2016-03-08 13:19

        Nere amak bai argi ikusi duela bere aportazioa: Bezeroak gutxinez, arrazoia omen daukate, orduan berak esaten duen bezela “nere txanponen bila datozenak, euskeraz etorri beharko dute”, eta telefonozko publizitate dei guztiak (den denak jasotzen ditu bere borroka testimoniala aurrera eramate arren), euskeraz atenditzen ditu (anekdota dexente kontatzeko); dendetan berdin, ez badute euskeraz hartzen, “sentitzen det” batekin irten egiten da. Hainbat lekuetan “Kexa Orriak” bete izan ditu, bere hizkuntz eskubideak urratuak izan direlako…

  • ganbaratxotik 2016-03-06 20:56

    Premizkoena: Euskeraren arnasguneak sortzea, hots, euskera jakitea derrigorra egiten duten zonaldeak. Hori beharko luke euskalzaleon helburu eta aldarrikapen zehatza. Oraingo erakunde publikoek (Udal, aldundi, jaurlaritzak) ezin badute ba egitura berriak eskatu (estatua). Bitartean “de facto” sortu: Elkarte, auzo,denda,lagunarte,lantegi,….

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude