Euskara beti altxor

Euskara beti altxor –

Altxor ederra euskaldunok gure mintzairan daukaguna, ederra, goxoa, iraganarekin lotzen gaituena, eta edozein momentutan eta edozein tokitan ustekabez saritzen gaituena. Sekulako aberastasuna daukagu hiztegian, aditz formetan, erramolde eta atsotitzetan…  Nik, gazte-gaztetik horrelakoak bildu izan ditut, eta horretan jarraitzen dut, gure mintzairaren magiak eta lilurak erakarririk.  Hemen aurkezten dizkizuedanak azken bi urte hauetan bildu ditudanak dira, inolako asmo berezirik gabe, baina bai euskarari diodan amodio handiak bultzaturik.

Denok dakigu gaurko egoera ez dela onena, argi-ilunez mukuru dela, herri euskaldunetan erdal harra sartzen ari den bitartean, aspaldian erdaldundutako herrietan euskararen sukarra indarrez pizten ari zaigu… Egoera honek zer pentsa eragiten digu euskaldunoi, gehien bat amesten dugun euskal geroari begira. Botilaren kontua da, erdi betea edo erdi hutsa dagoen. Ene idurikoz, belaunaldi gazteek jakinen dute herri hau askatasunera eta euskalduntasunera eramaten, guk atzeman ez duguna, ez dugulako jakin edo ez digutelako utzi.  Baina etorri, etorriko da. Geroak erranen.

Euskara beti altxor
CDD20

 

1.- Hiztegi ttipia

Arestian erran bezala, bizitza osoa eman dut hitzak, izenak, abizenak, toponimoak, irainak, erramoldeak, atsotitzak… eta horrelakoak biltzen. Jakin-nahiak deiturik, gure hizkuntzarekiko maitasunak puxaturik. Hiztegi zabal bat plazaratu nuen 2020an, Zarauzko Dakit argitaldariaren bidez plazaratu nuen “Euskal gogoa bizirik” izeneko liburuan. Hauxe da ordutik bildu dudan hiztegi ttipinoa. Hitz gehien-gehienak Iparraldekoak badira ere, badira beste ainitz gainerako herrialdeetan entzundakoak ditudanak. Zer erran nahi duten eta nongoak diren azaltzen ahalegindu naiz.

 

Aia: Pettar edo penditza handi zorrotza.

 

Aiaia! (L) Haur hizkera. Kalera! Apapa!

 

Aiatz: Landare baten hazia.

 

Aiher: Alda, malda.

 

Aijuetak: (B) Bermeon entzuna. Zapatetako lokarriak.

 

Amaño: (BN) Inudea. Aiherran entzuna.

 

Amolatu: Gipuzkoan, ni gaztea nintzela, zaharrek erabiltzen zuten hitza. Izorratu aditzaren baliokidea. Horrela Izor hadi!  erran beharrean,  Amola hadi! esaten zuten.

 

Andere eijerra:  (Z) erbinudea.

 

Anpula: (Ipar.) bonbila.

 

Arkanbele: Bortziri aldean entzuna. Kukulumera.

 

Arno perreka: (L) Ardo txarra.

 

Arrekokozilo: (B) Bermeon entzuna. Lepo gainean eraman.

 

Arrekonkon: (IGN) Irunen entzuna. Lepo gainean eraman.

 

Atun borobil: (B) Bermeon entzuna. Ume ederra.

 

Axekan: Txantxetan. Bortzirin entzuna.

 

Baga: Uhin ttikiari horrela erraiten diote Hondarribian.

 

Begihaundi: (G) Txipiroi mota bat.

 

Bekereke: (B) Ardia.

 

Belhar eta sorro: Bi belar mozteak. (L) Bigarrenari urri-sorro ere erraiten diote, lehen urrian egiten zelako.

 

Belu: (B) Berandu.

 

Bidazoi: Hondarribian galernari ematen dioten beste izena.

 

Brekeke: (B) Bermeon entzuna. Ganoragabakoa, axolagabea.

 

Dungulu: (B) Bermeon entzuna. Erroskila, morokila.

 

Egondu: “Kalean egondu naiz”  eta horrelakoak entzuten dira Oiarso eta Bidasoa eskualdeetan.

 

Eia!: (Z) Ea ba!

 

Eman nazkit: (L) Eman dizkit. Urruñan ainitzetan entzuna.

 

Enantzu: Trebetasuna. Lesakan entzuna.

 

Enoatu: Nardatu. Bortzirin, Malerrekan, Baztanen… erabiltzen da.

 

Entenga: Lezon entzuna. Iltze handi-handia eta lodi samarra.

 

Errain: (L) Giltzurdina.

 

Errefera: (Ipar)

1.- Pilota jokoan sakeari erantzutea. Errefera egin.

2.- Erantzun, erantzuna eman. Adb.- Horrek galdetu du eta Txominek errefera egin dio.

 

Errepira: (L) Lintzura, padura.

 

Espantukeria: (Ipar.) Harropuzkeria.

 

Ezkaratu: (L) Ezkaratza (edo ezkatza) pasa. Erratza pasa.

 

Floka: (L) Sorta, multzo. Adb. Lore floka.

 

Galbar: Burusoila.

 

Gaitzitu: (L) Gaizki hartu. Adb.- Ttotte gaitzitu da.

 

Gezurra tripan xutik!: (L) Arbonan entzuna.

 

Godoi: (BN) Baxenafar jatorrizko deitura. Jatorriz: Goidoi

 

Gopor: (L) Ontzi txipi-zabala.

 

Gopor-harria: (L) Zorroztarria. Senperen entzuna.

 

Gorha: (L) Bero sapa, sargoria. Heletan entzuna.

 

Hortz mamiak: Gipuzkoako Lezon  entzuna. Hortz ohiak.

 

Idurikatu: (L) Itxoin, igurikatu Hazparne aldean.

 

Igan: (L) barnealdean eta (BN) Igo.

 

Igeldo: Jatorriz igeldoi. Igelen tokia.

 

Igurikatu (BN) Itxoin, itxaron Garazi eta Baigorri aldeetan. Hazparne aldean iduikatu erraiten dute.

 

Illuro: Oloroe herriaren euskal izen zaharra.

 

Iralka: (IGN) Belar pozoitsua zerealen artean ateratzen dena.

 

Istil: (Ipar.) Istinga, lintzura.

 

Istinga: (BN) idoia, lintzura.

 

Itote: Itotia. Oiartzun eta Bidasoa eskualdetan. Itogina.

 

Itxaisura: (L) Itogina.

 

Iurtzuri: (L) Tximistargia.

 

Iyo: (IGN) Bidasoa eta Oiartzun aldean. Igo.

 

Izandu: “Josetxo izandu da!” eta holakoak entzuten dira Oiarso eta Bidasoa eskualdeetan.

 

Jostakin: (BN) Jostaketan ibiltzen dena. Arberoa aldean entzuna.

 

Kalerna: (L) Galerna. Urruñan entzuna.

 

Kanore: Ip. eta Bidasoa-Oiartzun aldean. Ez du kanorerik = ez du funtsik.

 

Kar: harrizkoa, gogorra, euskara zaharrean. Hortik datoz: karramarro (harrizko momorroa), karro eta karroin (izotza zubereraz), karrakela, karrakaldo, sokarro (karaitza zubereraz)… eta ziur aski karakoila ere. Toponimian: Karrantza, Karrara (?)

 

Karagorri: Kalagorri hiriaren izen zaharra. Txillardegiri irakurria.

 

Karakarre: Erriberako herria.

 

Karakoildu: Ip. (karakoiltü zub.) Biribilkatu.

 

Karkara: (G) Orion erabiltzen da. Etxe arteko pasabide estua. Arta, etxartea.

 

Karlo: Baztango hizkeraz, gaztaina morkotsa.

 

Karta mahaiko: Elgoibar aldean erabiltzen da.

1.- Karta jokoan, mahaira botatzen den karta, ezin da atzera egin.

2.- Egina den  gauzak ez du atzerabiderik. / Elgoibarko Gema Gurrutxagari entzuna.

 

Kautxuak: Baztan aldean, gomazko oskiak edo botak. Katiuskak.

 

Kasko pelatu: (Ipar.) Burusoila.

 

Kordoka: (BN) Kolokan, kili-kolo. Garazi aldean askotan entzunda.

 

Kaskabila: (L)

1.- Dantzarien jantzietan jartzen diren kriskitin ttipiak.

2.- Honela erraiten zaie jende alaiei, kantuan eta dantzan maiz aritzen direnei. Ziburun bada familia bat halako goitizena duena.

3.- Batzuek diotenez, kaskarot hitza hortik etor daiteke, alaia, bestazalea, fandangozalea alegia.

 

Kiriki jana: (IGN) Jan arina. Lezon entzuna.

 

Kutxu: (L) Kuxkuxean dabilena.

 

Kutxutu: (L) Kutxuan ibili, kuxkuxean ibili.

 

Lakasta: (L) Akaina, kaparra.

 

Lapar: (L) (1) Sasia. Adb.- Laparra baino okerragoa!  (2) Kaparra.

 

Larrainosa: La Reinosa (Santander) Euskal toponimo zaharra. Txillardegiren ustez.

 

Larreolha: (1) Errioxaren balizko izen zaharra, Txillardegiren ustez.(2) La Réole herria, Garonaren hegian. Txillardegiren ustez.

 

Lakuntza: Donostiako Kontxa hondartzaren balizko izen zaharra, Txillardegiren ustez.

 

Leitu: (IGN) Tretxua, Lezoko hizkeran.

 

Lekora: Kanpo aldea. Adb.- Herritik lekora, herritik landa. Lekorne herri izena hortik eratorria ote?

 

Liranja: (L) Laranja.

 

Lunet-begi: (Z) Laubegi.

 

Ma!: Pa! Eman musu! Haur hizkeran. Lapurdin erabiltzen da.

 

Maldan izan: (BN) Arberoan entzuna. Haizetik edo euritik babestua izatea.

 

Mantta ixila: (L) Ziburun, Lohizunen…  Arrantzaleek irabaziak banatzean, eta beraien diru saritik aparte, beste diru mordo bat atxikitzen zuten, bigarren mailako arrainen edo beste horrelakoen     salmentatik zetorrena, eta denen artean zuten banatzen. Mantta ixila deitzen zioten.

 

Marikutxu: (L) Kutxu handia, kuxkuxeroa.

 

Momorro: (G) Animalia itsusia eta gaiztoa. Umeei erraten zaie.

 

Momorro beltza: Txipiroiak. Umeei erraten zaie. Irunen entzuna.

 

Morokila: (B) Erroskila.

 

Mumua: (G) Animalia itsusia eta gaiztoa. Umeei erraten zaie.

 

Mundrun: (Ipar.) Galipota. Frantsesetik eratorria.

 

Muñuñu: (L) Moñoño.

 

Nasai: (Ipar) 1.- Lasai. / 2.- aski!

 

Ozkabitarte: Santo Domingo de la Calzada (Errioxa). Euskal izen zaharra. Txillardegiri irakurria.

 

Papardo: (B) Kokoloa, ergela.

 

Papau: (B) Bermeon entzuna. Arras ergela, ezertaz konturatzen ez dena.

 

Papun: (L) Edo papundua. Onddo beltz itxurakoa baina alimalekoa. Jangarria. Urruñako Pantxoa Zubiriari entzuna.

 

Papundu: (L) Ikus papun. Onddo beltz papundua.

 

Pega-pega eginda: (G) Guztiz itsatsita.

 

Pegatzi: Edo pegaztu. Oiartzu aldean erabiltzen zen hitza. Itsatsi, kolatu.

 

Pegaztu: Ikus pegatzi.

 

Penditza: (IGN) Pettarra. Lezon, Irunen, Oiartzunen… erabiltzen da.

 

Pikuratu: (L) Txertatu.

 

Pintukan: (Z) Poteatzen.

 

Pixile niz: (L) Pixale naiz, pixagura naiz.

 

Puntapixa: Iltzea. Lezon entzuna. Irunen puntapaixa esaten diote.

 

Saltapatxiku: (G) Matxinsaltoa. Gaztetxoa nintzela, Donostian horrela  esaten zitzaion.

 

Sargori: Bero sapa. Etimologia Josu Naberanen ustez: su + gar + gori

 

Segarri: (L) Zorroztarria.

 

Silbota: (B) Bermeon entzuna. Tripa handia.

 

Sokarro: (Z) Karaitza, kisuharria. Allande Sokarrosi entzuna.

 

Soleitu: (BN) Lasaitu. Arberoa aldeko Donamartiri herriko semea den Kristof Arotzarenari entzuna.

 

Sorgin-bixarrak: Likena. Edu Zabala eibartarrari entzuna.

 

Suhaka: (BN) (Z) Artzainek mendietan pizten dituzten suak.

 

Sustut: (L) Batez ere, bereziki. Hazparne aldean entzuna.

 

Tapalahara: (L)  Tupustean. Uztaritzen entzuna.

 

Teilatu flako: (L) Buru arina, txoroa. Urruñako Xerar Urrutiari entzuna.

 

Ttaka: (Ipar.) Puntu.

 

Ttuku-ttuku: (L) Emeki-emeki, poloki-poliki.

 

Ttutturru: (BN) Ttonttorra, gailurra.

 

Turtulu: (B) Bermeon entzuna. Koskorra.

 

Txindi: (L) Pindarra, txinparta. Urruñan entzuna.

 

Txirimillo: Orio aldean galernari ematen dioten beste izena.

 

Txirinbolo: Donostia aldean. Trastea, objektua.

 

Txirriskla: Arbi-txoria edo tximixkla.

 

Txorikaka: Lapurdi kostaldeko sagar mota bat.

 

Txukun: (IGN) Zotina Oiarso eta Bidasoa aldeetan.

 

Txurrasko: (G) Orion entzuna. Saiheskia xerra fin-finetan moztua.

 

Ubaba: Urbasako Pilatosen Balkoiaren euskal toponimoa.

 

Ubera: Ur ildoa.

 

Upatu: (L) Kostaldean. Igo, igan. Ingelesetik omen dator.

 

Urrun da fitx: (B) Bermeon entzuna. Beti eta betirako.

 

Xarbota: (Ip.) Belar mota, janarietan botatzen dena. Xarpota ere deitua. Ezkaia.

 

Xatar: Haur fardela edo pixoihala, Zugarramurdin, Urdazubin…

 

Xukatu: Txukatu, idortu.

 

Xuriketa hedatu hariaren gainean: (L) Arropa lehortzeko zintzilikatu.

 

Zaldaina: (Z) Zintzilikatutako zubiak.

 

Zango-bixarrak: Hanketako ileak.

 

Zata: (G) Gomazko zapatak, lokarririk gabeak. Ataunen entzuna.

 

Ziminotu: Mozkortu, horditu. Zugarramurdin entzuna.

 

Zintzatu: (BN) Zintz egin. Arberoa eskualdeko Donamartiri herriko semea den Kristof Arotzarenari entzuna.

 

Zirimili: (L) Lapurdiko itsas-hegian enbata edo galernari ematen dioten beste izena.

 

2.- Erramolde eta atsotitzak

Erramolde eta atsotitzak ere izugarri maite ditut, gure herriaren filosofia bereziaren lekuko ezin hobeak direlakoan. Bilduma zabal bat plazaratu nuen 2020an, lehen aipatu dudan liburuan (Euskal gogoa bizirik) Segidako hauek dira, bi urte hauetan entzun eta bildu ditudanak:

Barkoxe beti haboxe! (Z) Barkoxe beti gehiago! Horrela erraiten dute Zuberoan.

 

Batzuetan gezur ttikia egi haundia baino hobea duzu.  (IGN)

 

Bete ezak zaku bat pazientzia Sarako zubiaren azpian!  Senperen entzuna.

 

Bide azkarra beti da okerra. Irundar bati entzuna.

 

Bizia labur, heriotza segur.

 

Elorrixo, ez olixo eta ez petrolixo.

 

Ez gehiegi hitz egin, ez baduzu nahi huts egin. Gipuzkoan askotan entzuna.

 

Gau Beltza, sorgin gaua, Gau Beltza, biziaren eta herioaren ertza.

 

Gaztainerre, Gaztainerre,, gaitzak eta gaiztoak erre!!!

 

Gaztainerre, Gaztainerre, sorginak gure artean kantari beude!!!

 

Gezurra tripan xutik! (L) Arbonan entzuna.

 

Gizon hori zurezko ezkila bezain ezgauza da.  / Iñaki Martiartu

 

Handiak badik ttipien beharra. Zuberoan entzuna.

 

Ilargi handia Gau Beltzean, besta euskaldunen bihotzean.

 

Hautua duenak, nekezia berekin. Herria aldizkarian irakurria. Atsotitz hau aspaldian entzuna nuen, Lezo aldean, baina honela errana: Aukera duenak, nekea berekin.

 

Ilargi zaharra da Irunen, zorigaitzik ez iñunen.

 

Ilargi zaharra zeruan, bide erraza oihaneko bidean.

 

Katua falta, arratoiak jai. Hondarribiko arrantzale bati entzuna.

 

Lagun onekin orenak labur.  (L)  -Senpereko Oxtikenian bada txartel bat-

 

Martxoan dela Bazko, arto eta gari franko. Iparraldeko Euskal Irratietan entzuna.

 

Martxoko trumoia, berrogei eguneko ekaitza. Donostian entzuna.

 

Nahi baduk/n osagarri, kasu martxoko eguzkiari. Iparraldeko Euskal irratietan entzuna.

 

Non liliak, hor erliak. Urruñan entzuna.

 

Otsoa ez da nehoiz bordan sartu behar. Lapurdiko errana. Urruñako Xerar Urrutiari entzuna.

 

San Joan bi eltzaur kolkoan. Nafarroan entzuna.

 

San Martin, tripotxak mahainean eta besta egin. (L) Biriatun eta Urruñan entzuna.

 

Segi segan sigi-sagan!  Gabiriko Jexux Mari Mendizabal Bixargorri-ri Entzuna

 

Tabernan dabil Urlia, harekin dabiltz Sandia eta Berendia. Donostian entzuna.

 

Zaldiz etorri eta astoz itzuli. Urruñan entzuna.

 

Zazpi behi makal etorriko zaizkigu!

 

Ziburu: fandango, kantu eta lauburu. (L) Ziburun entzuna.

 

Zokoa Piarres Larzabalen betiko loa.  (L) Zokoar bati entzuna.

 

Zozo urdina bezain bitxia da.  (L)

 

Zuk zer nahi duzu, adarrik gabeko behia? edo arantzarik gabeko arrosa?  Donostian entzuna.

Euskara beti altxor Euskara beti altxor Euskara beti altxor Euskara beti altxor Euskara beti altxor Euskara beti altxor Euskara beti altxor Euskara beti altxor Euskara beti altxor Euskara beti altxor Euskara beti altxor Euskara beti altxor Euskara beti altxor Euskara beti altxor Euskara beti altxor Euskara beti altxor

Euskaltzalea eta irakasle-ohia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude