“Euskara, bestela ez gara” IV. hitzaldi zikloa Zumaian

Aurten, laugarren urtez, “Euskara, bestela ez gara” hitzaldi zikloa antolatu dugu Zumaiako Euskara Zerbitzuan. Aurreko urteetan bezala, helburua da euskararen egoeraren inguruan hausnartzea hainbat ikuspegitatik. Hitzaldi guztiak Zumaiako Alondegia kultur etxean izango dira, 18:30ean hasita.

2015eko zikloan saio hauek antolatu ditugu:

– Otsailak 25, Josu Waliño: “PuntuEUS domeinua: abizen egokiaren garrantzia”.

– Martxoak 4, Lorea Agirre: “Hizkuntza eta kulturaren garraio, bidegorriak”.

– Martxoak 11, Iñaki Markoren aurkezpena eta mahai-ingurua: “Ekolingua saioak Zumaian”.

– Martxoak 17, Iñaki Iurrebaso: “Herri euskaldunen bilakaera soziolinguistikoa EAEn, 1981-2011”.

Hitzaldiak bideoz grabatu eta sarean jartzeko asmoa dugu aurten ere Euskara Zerbitzuan.

Hitzaldi zikloko kartela2015