#LarretikNoranahi: euskara batuaren «bronka» eta kobrezko eroaleak

#LarretikNoranahi: euskara batuaren «bronka» eta kobrezko eroaleak –

Euskaraz «eroan» eta «eraman» gauza bera badira, zergatik dira kobrezko kableak «eroaleak», eta ez «eramaileak»? Erantzuna erraza da, bai: norbaitek hala erabiltzea proposatu zuelako, eta proposamen horrek arrakasta izan duelako azken hamarkada hauetan.

Eta ez da kasu bakarra. Gaur egun hiztun askorentzat arruntak diren terminoak historiako une jakin batean sortu eta adostu dira. Fisikan hain oinarrizkoak diren “eroale” edo “eroankortasun elektriko” terminoekin halaxe gertatu zen. Horren berri eman zigun Jose Ramon Etxebarriak, #LarretikNoranahi dokumentala prestatzen ari ginenean.

Euskara noranahi ematen lagundu zuten hainbat euskaltzale omentzeko datorren astelehenean egingo den ekitaldian ikusiko da estreinakoz #LarretikNoranahi dokumentala, Donostiako KM Kulturgunean.

Ekitaldi hori xumea izango da, handinahirik gabekoa, azken hamarkada hauetan egin dugun bidea elkarrekin gogoratzea eta lehen bidegile haiei egindako lana aitortzea beste helbururik izango ez duena.

#LarretikNoranahi: euskara batuaren «bronka» eta kobrezko eroaleakDokumentala ikustearekin batera solasaldi labur bat antolatu dugu, hizlari hauekin:

  • Joseba Intxausti, UZEIko lehen zuzendaria.
  • Jon Etxabe, UZEIko lehendakaria.
  • Nekane San Miguel, epailea eta UZEIko lankidea.
  • Lorea Agirre, Jakineko zuzendaria.

NON: KM kulturunea, Urdaneta, 9. Donostia.
NOIZ: Azaroak 27, astelehena.
ORDUA: 18:30

Ondoren, elkarrekin ahogozagarri bat hartzeko aukera izango dugu.

OHAR GARRANTZITSUA: Ekitaldia behar bezala antolatzeko, etortzekoa bazara, lehenbailehen jakinaraztea eskatzen dizugu http://www.uzei.eus/inprimakia helbideko inprimakia betez.

#LarretikNoranahi: euskara batuaren «bronka» eta kobrezko eroaleak

Zer duzu buruan “#LarretikNoranahi: euskara batuaren «bronka» eta kobrezko eroaleak”-ri buruz