Euskaltzaindiak bat egiten du Euskararen Nafar Kontseiluaren adierazpenarekin

Euskaltzaindiak bat egiten du Euskararen Nafar Kontseiluaren adierazpenarekin – 

Euskaltzaindiak bat egiten du Euskararen Nafar Kontseiluaren 2022ko irailaren 16ko adierazpenarekin

Euskaltzaindiak euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea eskatu du

Euskaltzaindiak bat egiten du Euskararen Nafar Kontseiluaren 2022ko irailaren 16ko adierazpenarekin

Euskaltzaindiak bat egiten du Euskararen Nafar Kontseiluaren 2022ko irailaren 16ko adierazpenarekin
2019 abendua

Euskaltzaindia euskararen akademia da eta bere jarduera akademikoaren eremua Hego Euskal Herriko Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa dira, ondotik bi autonomia-erkidego bilakatu direnak, eta Ipar Euskal Herria. Lurralde guzietan, hizkuntzari dagokionez, Euskaltzaindia da instituzio aholku-emaile ofiziala. Nafarroako Foru Komunitatean, Euskarari buruzko 18/1986 Foru Legearen 3.3 artikuluaren arabera aitortua. 

Euskaltzaindiaren egitekoak, besteak beste, honako hauek dira: euskara landu, ikertu eta arautzea eta, euskararen estatusari dagokionean, hizkuntza-eskubideak zaintzea eta euskararen erabilera sustatzea.

Euskararen Nafar Kontseiluko kide da Euskaltzaindia, hain zuzen ere, Nafarroako Gobernuko Euskarabidearen aholku-emaile eta kontsulta organoarena, beste hainbat euskal eragile eta euskaltzalerekin batean. Kontseilu horrek 2022ko irailaren 16ko bileran onartu zuen adierazpenean Nafarroako Gobernua premiatzen du Euskarari buruzko Foru Legea lehenbailehen aldatzera.

Euskaltzaindiak Euskararen Nafar Kontseiluko bileran adierazpen horren alde egin zuen, nafar guzien hizkuntza eskubideak babesteko euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea beharrezkoa delakoz. 

Euskaltzaindiak bat egiten du, bada, Euskararen Nafar Kontseiluaren 2022ko irailaren 16ko adierazpenarekin.

IRAILA 2022

Euskararen Nafar Kontseiluak Nafarroako Gobernua premiatzen du euskarari buruzko Foru legea aldatzera, euskara Nafarroako Foru Komunitate osoan ofiziala izan dadin

  • Euskararen Nafar Kontseiluak gaur onetsi du dokumentua (19 boto aldeko eta hiru abstentzio), “herritar euskaldunen legezko baztertzea amaitu dadin eta herritar euskaldunen hizkuntza eskubideak bete daitezen, herritar erdaldunenak betetzen diren bezalaxe, erabaki hori Nafarroako herritar guzi-guziendako onuragarria izanen dela jakinki”.
  • Sagrario Aleman (Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria eta Nafar Kontseiluko kidea): “35 urte igaro eta gero beharrezkoa ikusten dugu hasieratik bidegabea izan den legea aldatzea”.

Nafarroako Euskararen Kontseilua Nafarroako Gobernuaren kontsulta-organoa da hizkuntza-politikaren arloan. Organoaren eginkizunetan, Euskararen Nafar Kontseiluari dagokio, besteak beste, hizkuntza normalizazioaren arlokoak diren izaera orokorreko xedapenen proiektuei eta arlo horretako plan orokorrei buruzko irizpen ez-lotesleak ematea, bai eta Euskararen Plan Estrategikoaren garapenaren eta betetze-mailaren gaineko informazioa hartzea ere.

Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuko kontseilaria du buru, eta erakunde publikoak eta pribatuak daude ordezkatuta bertan, bai eta euskararen eta euskal kulturaren gizarte-esparrua ere. Euskaltzaindia sorreratik da Euskararen Nafar Kontseiluko kide.

Euskaltzaindiak bat egiten du Euskararen Nafar Kontseiluaren adierazpenarekin