Euskaltzaindia eta euskalduntze berantiarra: berandu eta gaizki?

Euskaltzaindia eta euskalduntze berantiarra –

Orain dela ia 7 urte, 2014ko irailean, ETBk eta Alberto Santanak “Una historia de Vasconia” dokumentala aurkeztu zuten Donostiako Zinemaldian. Urte hauetan gezur hori ETBn pilo bat aldiz eman dute, testu liburuetara zabaldu da, jendeak baleko teoriatzat hartzen hasi da… Nahiz eta horren atzean  ez dagoen inolako ikerketarik, ez libururik, ez eskarmentuko aditurik, ez ezer. Telebistako muntai hutsa izan da, euskaldunon diru askorekin eginda, gure teilatuari harriak botatzeko.

Euskaltzaindia eta euskalduntze berantiarra

Gainera, horretan oinarrituta, “Baskoniako beste historia bat” dokumental sorta osatu dute gure historia, mitologia eta kulturaren kontu pilo bat hankaz gora jartzeko, bereziki Joxemiel Barandiaranen eskolakoek berreskuratutako guztia: mitologia, matrilinealismoaren aztarnak… Adibide asko eman litezke baina adibidez, erromatarrak etorri arte euskaldunok ia ez genekiela zer zen arrantza esateraino ausartu dira, nortzuei eta euskaldunoi, Santimamiñen baleak harrapatzeko orain dela 9.000 urteko arpoi bat topatu denean, erromatarrak jaio barik zeuden garaian.

Dokumental hori eman zutenean euskaldunok pozoi hori gelditu behar izan genuen, errotik baina ez. Hemen denok beste alde batera begira: EHU, Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, euskal hedabideak… Mugitu ginen bakarrak Aitzol Altuna, Juan Martin Elexpuru, idazki bat sinatu zuten 30 bat lagun eta Euskeraren Jatorria izan ginen baina guk ere, behar zena baino gutxiago egin genuen, tamalez.

Euskaltzaindiak euskalduntze berantiarraren gezurra gelditu nahi izan balu beste estrategia bat jarraitu beharko luke, liburu bat idaztea baino haratago. Benetan, gezur hori geldiarazi nahi al du?

Euskaltzaindia eta euskalduntze berantiarra

Zer duzu buruan “Euskaltzaindia eta euskalduntze berantiarra: berandu eta gaizki?”-ri buruz

  • Oraintsuko ikerketa baten arabera:

    “Eta 2.000 urtetan, burdinaroko argazki genetikoa gorde bada nagusiki Euskal Herrian, euskararen traba linguistikoa izan zitekeela horretarako motibo aipatzen dute ikerlariek”.

    https://sustatu.eus/1616769438