Euskalgintza eztabaidagai

Joxe_Manuel_Odriozola - Euskalgintza eztabaidagaiMaiatzaren 12an izango da hurrengo Bageraren Soziolinguistika solasaldia San Telmo Museoan 19:00etatik 21:00etara. Eztabaidatzeko gaia euskalgintza izango da eta, erabiliko dugun irakurgaia, Ane Larrinagak 2009an idatzitako dokumentua izango da: “Euskal kulturgintzari buruzko irakaspenak orain arte. Euskalgintza: gizarte aldaketarako euskal kulturgileek osaturiko esparru kognitiboa“.

Dinamizatzailea Joxe Manuel Odriozola.

 

Zure ustetan… 

> Zeintzuk dira euskalgintzak urteotan lortutakoak? Zeintzuk lortu gabekoak?

> Zeintzuk dira une honetan euskalgintzaren argi-ilunak?

> Zeintzuk etorkizunerako erronkak?

Antolatzailea: Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea

Laguntzailea: San Telmo Museoa