Euskaldunon jokabideez hausnartzeko solasaldi zikloa antolatu du EHE-k

Esukaraz bizi solasaldi zikloa

‘Euskaraz Bizi Solasaldi Zikloa: euskararen alde egotetik euskararen alde egitera’ izenburupean hiru solasaldi eta mahainguru egingo dira Senperen, Urruñan eta Baionan hurrenez hurren, bertako EHEko taldeek antolatuta, heldu diren otsailaren 27an, 28an eta martxoaren 7an.

Egitasmo honekin eragile euskaltzaleak segida eman nahi dio iragan azaroaren 4an Iñaki Petxarromanek gidatuta Gotzon Barandiaran, Paul Bilbao eta Maren Belastegi euskararen normalizazioaren inguruan jarduteko batu zituen Durangoko mahainguruari. Izan ere, 1979ko azaroaren 4an, orain 35 urte pasatxo sinatu zen Durangon EHEren sortze agiria. Efemeridea aitzaki, eta lan urte honetan eragile euskaltzaletik etorkizunera begirako hausnarketa saioa abian jarri dutela kontuan hartuta, euskararen normalizazio prozesuan jarduten duten ahotsak batu nahi izan zituzten “euskararen normalizazioaren geroaz duten ikuspegia jasotzeko eta berau zabaltzeko”.

Oraingoan urrats bat harago joan nahi dute, eta “euskaldun eta euskaltzaleon jarrera eta jokabideen inguruan” hausnartu nahi dute afera honen inguruan zeresana duten pertsonalitateen eskutik. Unibertsitate mundutik, herri mugimendutik, instituzioetatik eta euskal kulturaren mundutik datozen ahotsak batuko dituzte horretarako.

“Herri bizia gara, eta hizkuntza bizia bezain hiztun biziak ditugu”. Alta, “garaiak aldatzen doaz eta euskaraz bizitzearen aldeko mugimenduek zein norbanakoek eurek ere gisako aldaketak bizi dituzte”. Zentzu horretan, aldaketon aurrean beraien “buruak kokatu eta aurrera begiratzeko xedez” daramate aurrera egitasmo hau, euskararen alde egotetik euskararen alde egitera pasatzeko tenorean, euskaldun eta euskaltzale ororentzat baliagarri, pizgarri eta interesgarri izango delakoan.
Horrat programazioa:

>>Otsailak 27, ostirala, Senperen:
“Euskaldun odolgalduak al gira?” mahaingurua.
19:00etan Xabatenea gelan (Gantxiki trinketearen ondoan).
Amets Arzallus, Eneko Bidegain eta Jakes Bortairu.
Moderatzaile lanetan Sébastien Irazoqui.

>>Otsailak 28, larunbata, Urruñan:
“Uztaritzen euskara ofiziala, eta Urruñan?”.
19:00etan Berttoli elkartean.
If Matxikoteren eskutik.

>>Martxoak 7, larunbata, Baionan:
“Moti+batu: erabilerak berak dakar erabilera”.
18:00etan Eusko Ikaskuntzan.
Pello Jauregiren eskutik.

 

Esukaraz bizi solasaldi zikloa

euskarazbizi
Euskal Herrian Euskaraz

Euskal Herrian Euskaraz (EHE), herri mugimenduko eragile euskaltzalea gara #MugarikGabekoEuskara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude