Euskaldunak bagara

Euskaldunak bagara –

Euskaldunak bagara

Euskaldunak gara karrikan aditzen diren hizkuntzetatik %5,9 Nafarroan; %2,7 Iruñean. Baina euskaldunak gara ere gaztelaniaz mintzo den ehuneko zati handi bat.
Euskaldunak gara batik bat gazteak eta emakumeak.
Euskaldunak gara Miguel Sanzen gaztatxoaren teoriaren heren bat.
Euskaldunak gara Euskal Herriko hedabideekin informatzen ez diren gazteak, %69k nahiago baitu kanpokoen berriak jaso.
Euskaldunak gara Iruñeko Udalaren komunikazio publikoen laurden baten helmuga.
Euskaldunak ez gara zenbakiak, baina zenbakitan hazteko sekulako premia dugu.
Gutxiago bagina ere eskubidedunak, nahiz eta bermez gabetuak. Euskaldunak gara oraindik luzaz karrikan protestatu beharko dugunak, eta etxeko lanak bukatzeko ditugunak.
Euskaldunak meritu ere ez gara meritu handien dugun lekuetan.
Baina, zenbakiak zenbaki eta trabak traba, euskaldunak bagara.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2022ko maiatzaren 31ekoa]

BARDO GORRI NAFARRA