Euskal paisaien argazkilaritzako ikastaroa antolatu du UEUk

Euskal paisaien argazkilaritzako ikastaroa antolatu du UEUk –

UEUk bere udaberriko eskaintzaren barnean Euskal paisaien argazkilaritzako ikastaroa ikastaroa antolatu du Getarian. Asteburu batean, martxoaren 24 eta 25ean, goiz eta arratsaldez larunbat-igandea. Mikel Castellano Rodriguez argazkilaria izango da irakaslea. Matrikulazioa zabalik dago!

Euskal paisaien argazkilaritzako ikastaroa antolatu du UEUkPaisaia, animaliak, landareak argazki onetan harrapatu nahi izatea naturzaleen obsesioa izan arren, nekez lortzen da oinarririk gabe. Ikastaro hau hori asetzeko diseinatu dugu, eta hasteko, gauzarik errazenak paperean biltzeko saiakera egingo dugu: paisaia. Zergatik? Labur eta azkar, mugitzen ez denez errazagoa delako. Horregatik, natura eta paisaien argazkilaritzan hasi nahi duen jendeari zuzendutako bi eguneko ikastaroa izango da.

Reflex motako kamerei zuzendutako ikastaroa da eta batez ere eskuzko modua landuko da. Naturarekin erlazionatutako argazkilaritzako ikastaro honetan, paisaiak landuko dira: mendia, itsasoa… Gainera, hainbat argirekin lan egiteko aukera edukiko dugu; egun argiz, ilunabarrean eta gauean alor praktikoa jorratuko dugu. Behin jakintza minimoa lortuta, norbere kontu izango da gaitasunak landu eta naturako izakiekin aproba egitea.

Irakurri Mikel Castellanori egin diogun elkarrizketa.

Euskal paisaien argazkilaritzako ikastaroa antolatu du UEUk
argazkilaritza, ikastaroa, ueu
UEU

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude