Euskal kultur astea (Tutera)

Euskal kultur astea (Tutera) –

Heldu den astean, martxoaren 12tik 15era, Tuterako Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskara departamentuak Euskal Kultur Astea antolatu du.

Martxoaren 12an, astelehenean,  17:00etan, Garazi Arrula Ruiz idazleak berriki kaleratutako Gu orduko hauek ipuin-liburua aurkeztuko du.

Martxoaren 13an, asteartean,  17:00etan, Emilio Majuelo Gil historialariak Izan zirelako gara hitzaldia emanen du.

Martxoaren 14an, asteazkenean,  19:00etan, Beñat Iturrioz, Eñaut Tolosa eta Ander Arreseren eskutik Euskal Balezaleen Triskantza dokumentala proiektatuko da.

Martxoaren 15ean, ostegunean, 19:00etan, mintzodromoa eginen da.

Tuteran euskara praktikatzeko eta bizitzeko aukera paregabea izanen da. Hortaz, antolatu diren ekintzetan parte hartzeko deia egiten dugu. Tuteran, Erriberan, Nafarroan, Euskal Herrian, euskaraz bizi nahi dugulako!

Euskal kultur astea (Tutera)

Euskal kultur astea (Tutera)