Euskal Herrian euskaraz bizi arte

Euskal Herrian euskaraz bizi arte

Zarautzen, Euskaraz bizi muralean pintaketak egin eta Espainia aldarrikatu dutela-eta, herriko EHEren iritzia jaso dugu Urola Kostako Hitzatik.

Ez dakigu irudiko pintaketa deitoratu ala txalotu [klikatu handitzeko]. Agian, eskertu egingo dugu hausnarketa sustatuko duelako.

Euskal Herrian euskaraz bizi arteEgunero gogorarazten zaigu Espainian gaudela, ahazteak edo ukatzeak zentzurik balu bezala. Badakigu zein estatutan bizi garen, NAn edo autoen matrikuletan begiratu bestela. Hemen gaztelaniaz eta euskaraz hitz egiten da eta, berez, poztekoa da hizkuntz aniztasuna. Baina arazoa hizkuntza batek bestea zapaltzen duenean hasten da, eta, zoritxarrez, askotan inposatzen zaigu gaztelania.

Oraingoan ere, beste zapalkuntza bat irudikatu eta egin digute: hormirudian ‘euskaraz’ kendu eta ‘España’ jarri du norbaitek, hizkuntza eta estatua nahasita guztiz. ‘Euskaraz bizi’-ren partez, ‘España bizi’ irakur dezakegu orain. Zein zen asmoa? Euskaldunon eskubideak urratzea ala aurtengo udako Zarauzko egitarau kulturala kritikatzea?

Agian, bi segunduko fama nahi zuen pintaketa egin zuenak. Bada, bi segundu horiek eta gero, begira: gure aldarrikapenez hitz egiteko balio izan digu bere ekintzak.

Bi segundu berarentzat izango ziren, baina guk beharrezko denboran tinko jarraitzen dugu eta jarraituko dugu Euskal Herrian euskaraz bizi arte.

Euskal Herrian euskaraz bizi arte

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

2 pentsamendu “Euskal Herrian euskaraz bizi arte”-ri buruz

  • «Hemen» bi hizkuntza hitz egiten dira, bata egunero-egunero inposatzen zaiguna, espainiera (gaztelera bihotz minberentzat), eta bizirauteko sekulako oztopoak gainditu behar dituena, euskara.
    «Hemen» ez gaitu hizkuntza aniztasunak bizi, hizkuntza ordezkapen prozesuak baizik.

  • Eta gu erabateko espainolizaziorako estrategia ondo pentsatuaren aurrean galduta. Kultura,hizkuntza, pertsonai, balore espainolak gureak eginez, gu geu ere espainol-espainol-espainol!
    Atzo Lolita Zeledonen balkoian,atzo, gaur eta bihar turismo hispanoa nagusi Donostian, etzi berrogei printzipalak Zarautzen, etzidamu AHT delakoa madrildarren desenbarkorako prest, Valentzia eta Mediterranoko lur desertifikatu haieatik ihes egin eta gurera etor daitezen.
    Hemen bai udan ura eta freskura, janaria eta edaria, hondartza eta mendia.
    Ke bien bibimos en Espaina!