Euskal Herrian Euskaraz (3): 10.000 sinadura Nafarroan, euskarazko irrati-telebistaren alde

Euskal Herrian Euskaraz (3): 10.000 sinadura Nafarroan, euskarazko irrati-telebistaren alde –

ETB sortu aurretik, Euskal Herrian Euskaraz elkarteak kanpaina antolatu zuen euskarazko irrati-telebistaren alde. Txillardegik esan bezala, sortzekoa zen ETB euskara hutsean izatearen alde egin zuten.

Hala, 1981an, Nafarroan bakarrik 10.000 sinadura lortu zituzten euskarazko irrati-telebista sortzearen alde. Nafarroako udalerri guzietan mozioak aurkeztu zituzten, eta babesa erdietsi zuten sanferminetako peƱen aldetik, auzo elkarteen federazioaren aldetik, AEKren aldetik, etab.

40 urte geroago, hortxe ditugu Pantailak Euskaraz, BIEUSE, Netflix Euskaraz, Disney Euskaraz, (H)Itzartu EITB, Zinemak Euskaraz…

Oraindik ere euskararentzat lortu gabeko helburuak.

Euskal Herrian Euskaraz (3): 10.000 sinadura Nafarroan, euskarazko irrati-telebistaren alde

(Txillardegiren klika: www.youtube.com/watch )

2 pentsamendu “Euskal Herrian Euskaraz (3): 10.000 sinadura Nafarroan, euskarazko irrati-telebistaren alde”-ri buruz

  • Erdal irrati telebistaren aldeko apustua egin du EAJ-PSE koalizioak argi eta garbi, eta euskarazko katea hiltzen utzi, euskaldunoi bizkarra emanda. Ez dirudi EHBildu eta beste eragile abertzaleak ere kezkatuegi daudenik egoerarekin. Non galdu ote ditugu odola, sen ona, ganora…?

  • Lasai, txo, laster Korrika izango dugu gure artean. Korrikak salbatuko du euskara…. Eta Kontseiluaren txosten polit batzuk