Euskal hedabideak itun bila

Euskal hedabideak itun bila

Euskal hedabideak, itun bila” jardunaldia antolatu du Hekimenek, Euskaltzaindiarekin batera. Jardunaldia goiz batekoa izango da, hilaren 22an egingo da Bilbon, eta helburu nagusia da sektorearen beharrak azpimarratu eta administrazioarekin beste lankidetza eremu bat bilatzea, sektoreari egonkortasuna emango diona. Itunaz ari gara, beraz.

Jardunaldian Andres Urrutia, Miren Dobaran, Jone Goirigolzarri, Xabier Landabidea, Alberto Barandiaran eta Libe Mimenzak parte hartuko dute.

Hedabideak hizkuntza baten biziberritzerako funtsezko zutabeetako bat dira. Euskal hedabideek hogeita hamar urtetik gorako ibilbidea egina dute, baina oraindik egonkortasuna falta dute, erronka eta proiektu berriei heltzeko. Herritarrek informazioa euskaraz jasotzeko duten eskubidea ziurtatu ahal izateko, ituna posible ote da hedabideen eta administrazioen artean?

Euskal hedabideak itun bila

Euskal hedabideak itun bila
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude