“Euskal Alien Nazioa” ihes-gela abiatu du Euskararen Etxeak

“Euskal Alien Nazioa” ihes-gela abiatu du Euskararen Etxeak –

Bilbon dagoen Euskararen Etxeko Euskararen Interpretazio Zentroan, Euskal Alien Nazioa ihes-gela ondu dugu esperientzia berriak  bilatzen dituztenentzat.

Parte-hartzaileek euskarari lotutako zientzia fikziozko misterioa askatu beharko dute aretotik atera ahal izateko.

“2155. urtean gaude. Estralurtarrak Euskal Herrira iritsi berri dira euskararekiko mirespenak itsututa. Beraien espazio-ontzia Euskal Herriko txoko guztietatik ikus daiteke. Beraien helburua argia da: euskara hartu eta beraien bizilekura eraman…”.

Otsailaren 8tik aurrera erreserbak egiteko aukera izango da.

  • Iraupena: 
  • Tokia:Euskararen Interpretazio Zentroa (Euskararen Etxea).
  • Jokalari kopurua:4 gehienez.
  • Adina:13 urtetik aurrera. Taldean, gutxienez, adin nagusiko batek egon beharko du.
  • Prezioa: doan
  • Egunak: ostegun, ostiral eta larunbat arratsaldeak.
  • Ordutegia: 
    txanda: 16:15 – 17:15
    2. txanda: 17:45 – 18:45

Ekimenari buruzko informazio guztia (xehetasunak, erreserbak…): euskararenetxea.eus

Euskararen Interpretazio Zentroaren egitasmoa

Euskal Alien Nazioa Euskararen Etxean dagoen Euskararen Interpretazio Zentroa sustatzeko ekimenen artean kokatzen da. Interpretazio Zentroan astelehenetik larunbatera bisitatu daitekeen euskarari buruzko erakusketa iraunkorra dago, baina aurten, bestelako ekimenak abiatuko dira; tartean, gaur bertan hasiko den ihes-gela. Aurrerago bestelako ekimenen berri emango dizuegu.

“Euskal Alien Nazioa” ihes-gela abiatu du Euskararen Etxeak

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude