Euskahalduntzeko komikigintza tailerra

Euskahalduntzeko komikigintza tailerra

Euskahalduntzeko komikigintza tailerraMaiatzaren 25ean Bagera Elkartean “Euskahalduntzeko komikigintza tailerra” antolatu dugu 18:00etatik 20:00etan.

Umorea eta inteligentzia oinarrian hartuta, euskararen erasoen aurrean erosotasunez egin ditzakegun erantzun eta erabili ditzakegun estrategietan jarriko dugu atentzioa. Egoera horiek komikien bidez landuko dira. Diskurtso berrietan sakondu eta ondo pasatzeko tartea izango da. “Axpi”-k (Ainara Azpiazuk) gidatuko du komikigintza saio berezi hau.

Helburuak:

  • Egunerokoan topatzen ditugun hizkuntza erasoei erantzuteko estrategiak asmatzea.
  • Euskararen aurkako diskurtsoei inteligentziaz, umorez eta sormenez erantzuteko estrategiak asmatu eta komikien bidez lantzea.

Doakoa izango da tailerra eta materiala bertan egongo da eskura. Irudimena eta gogoa ekarri, besterik ez!

.

Izena emateko edo informazio gehiago: bagera@bagera.eus / 943005074

Euskahalduntzeko komikigintza tailerra