Eulateko eta Larragoako Euskararen Ordenantzak, ia edukirik gabe

Eulateko eta Larragoako Euskararen Ordenantzak, ia edukirik gabe –

2019-05-14: Eulateko eta Larragoako Udaletako Euskararen Ordenantzak argitaratu ziren, baina ia edukirik gabe.

Eulateko eta Larragoako Euskararen Ordenantzak, ia edukirik gabe Eulateko eta Larragoako Euskararen Ordenantzak, ia edukirik gabe

Eulate Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 315 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera, eta Nafarroa Garaiko hiriburu Iruñetik 70 kilometrora dago.

Larragoa Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 116 biztanle ditu, 2014. urteko erroldaren arabera. Iruñea hiriburutik 74 kilometro mendebaldera dago.

Eulateko eta Larragoako Udalak 2017ko uztailaren 7an sartu ziren eremu mistoan, beraiek eskatu eta Nafarroako Parlamentuak onartu ondoren.

Dagoeneko Euskararen Ordenantza badute, 2019ko maiatzaren 14an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta.

Zoritxarrez, eduki gutxiko Ordenantzak dira.

Testu oro ele biz egin dezaketela ezartzen dute, baina hori ezarrita, Ordenantzaren aurreko egoeran geratzen dira Udalak, Ordenantzarik gabe ere hala joka zezaketelako, nahi izanez gero.

Lan deialdietan euskara puntua dezaketela ezartzen dute, baina hori ezarrita, Ordenantzaren aurreko egoeran geratzen dira Udalak, Ordenantzarik gabe ere hala joka zezaketelako, nahi izanez gero.

Lanpostuetan hizkuntz profilak jartzerik ez dute aurreikusi.

Euskara sustatzeari dagokionez zerbait ezartzen dute, baita toponimoak Euskaltzaindiaren arabera finkatzea ere. Udal langileei euskara ikasten laguntzea ere aipatzen dute.

Oro har, aurrerapen gutxi Euskararen Ordenantza hauekin. Udalak bere jarrera finkatzeko balio du Euskararen Ordenantzak. Ia alfer-alferrik da, ordea, Ordenantzan euskararen inguruko gauza gutxi finkatzen denean, kasu hauetan bezala.

ia edukirik gabe

Administrazioan Euskaraz Taldea

2 pentsamendu “Eulateko eta Larragoako Euskararen Ordenantzak, ia edukirik gabe”-ri buruz

  • euskaldun bat 2019-08-07 14:14

    Zurea, Joseba, Nafarroako basamortuan ahots isolatua da. Eulate eta Larragoa… aze bi izen! Eta horrelako gainbehera!

  • Lasai Joseba, dagoeneko alderdi abertzaleak oro, egoera horiek eta gisakoak zuzentzeko lanean ariko dira jo eta sua, euskaldunak erakunde abertzale ororen ardatzean eta lehentasunetan baikaude, ez zalantzarik egin…