Etsian

Etsian –

Beharbada, orain idatzi eta erranen ditudan hitzak idatziak eta erranak ditut lehenagotik. Litekeena da orain espresatzera noan sentimendua gehiagotan mahai-gaineratu izana. Hain da errepikakorra bizi dugun déjà vu hau.

Etsian

Euskara nire bizitzaren hizkuntza behikular bilakatua dut, euskararekin beti aitzina, jo ta ke Euskal Herria euskaldundu arte, eta Maia entzun, Iruñea euskaldun. Baina, hala ere, saiatzen naiz asteroko leiho honetara euskara gaia gehiegitan ez ekartzen. Nik uste aipatu izan dudala hori behin baino gehiagotan, eta benetan neure buruari inposatzen saiatzen naizela. Baina porrot egin dut anitzetan.

Ez baikatuzte bakean uzten, aizue. Eta ez dakit nola baina euskaldunok zapaltzen gaituen bota indartsuak oraindik ere badu aukera gu lurraren kontra are gehiago estutzeko.

Astero gertatzen da zerbait euskaraz normaltasunez bizitzeko lasterketari bertze hesi bat paratzen diona. Zenbait egunetan euskaldunon eskubideen aurkako notiziak binaka etortzen dira, edo hirunaka. Ikaragarria da.

Eta gu madarikazio honetatik askatu ezinean gabiltza. Etsian ia. Edo etsian arras.

Sentitzen dut.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2022ko otsailaren 2koa]
Etsian

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude