Etcheberri Saracoa

Etcheberri Saracoa –

Joannes Etcheberri (Sara, Laphurdi, 1668 – Azcoitia, Guipuzcoa, 1749) euscal idazlea eta medicua içan cen.

Etcheberri Saracoa

Euscalçale handia cen, eta aurreco euscal idazleen lanac iracurriac cituen. Axular buruçagui eta aitzindaritzat ceducan, eta haren lanari jarraipena eman nahi ukan ceraucon. Idatzi cituen bere idazlan guztiac euscararen ingurucoac içan ciren. Bere garaian religiosoa ez cen idazle bakanetacoa dugu, eta religione gaiez campora ibili cen ia bakarra.

Etcheberric lehenengo ikasquetac Pauen jesuitequin eguin cituen, jarraian Occitaniaco Tolosaco Universitatean lorthu çuen medicunçaco titulua. Medicunçatic at lettra-guiçona ere içan cen. Sendaguile lanari Saran ekin ceraucon, eta une hartan Maria Itsasgaraterequin ezcondu cen. Hamaica seme-alaba ukan cituzten; haien artean aiphagarriena da Agustin, Mutricuco medicu içanen cena.

Guero Hego Euscal Herrira joan cen, 1713co abenduaren 11n Beraco udalarequin signatu çuen bere lehembicico contractua, 1716an berretsico çuena. Baztango Eliçondon ere lan eguin omen çuen dembora batean baina batez ere Beran vici içan cen 1722 arte. Urthe hartan Hondarribiara joan cen, orduraco ceducan ospeac eramanda. Baina Hondarribian jassotzen çuen soldata urriac eta hura jassotzeco atzerapenac eraguinda, Etcheberri Hondarribitic alde eguin çuen. 1725eco urriraco Azcoitico medicu agueri cen. Veceroen artean Loiolaco jesuitac ceduzcan, berceac berce Cardaberaz edota Larramendi. Azcoitian jarraitu çuen medicu lanac eguiten bertaco udalac çaharturic cegoelaco retiratu çuen arte, eta 1749co lehenengo erdialdean cendu cen, 81 urthe cituelaric.

Funsean hirur lan idatzi cituen euscaraz:

• Lau-urdiri gomendiozko karta, edo guthuna (1718). Laphurtarren Bilçarrari eguindaco guthuna da. Bertan euscaraz, euscara Laphurdico escoletan iracasteco escaquiçuna eguiten du. Honequin batera berac eguindaco grammatica lana aurkezten du, eta arguitaratu eta escolaco material guisa erabilceco baimena escatzen du. Bilçarrac ecezco erançuna eman ceraucon eta horregatic, ecin içan cituen bere lanac plaçaratu.
• Escuararen hatsapenac (1712): Saiaquera elhebiduna, euscaraz eta latinez idatzitakmco euscararen apologia lana, Urquixoc Çarauzco franciscotarren conventuan aurkitu çuen. Ez dathoz jathorri contuac soilic. Gure hizcunçaren goraiphamen sutsua dugu eta Hegoaldeco apologistec ez beçala, euscaraz moldatua. Horreçaz gain, eta berceac berce, Axular icendatzen du litteratur hizcunçaren eredu nagussi.
• Euscal-herriari eta Euscaldun guztiei escuarazco hatsapenac latin ikasteco. Garai hartan cultur hizcunça latina cen oraindic. Horregatic euscaldunac, gaztelaniazco edo francesezco ikasbideetara jo behar içaiten çuten latinaz jabetzeco.
Vici içan artean, lehenengo liburuxca bakarric caleratu çuen. Bigarrena eta hirurgarrena ez ciren XX. mendera arte publicatu, nahiz eta Etcheberric saiaquerac eguin hauec arguitaratzeco. Haietaco batzuc franciscotarren Çarauzco conventuan egon ciren “galduric”.

• Bacen laurgarren obra bat ere; Hizteguia, euscaraz, latinez, francesez eta gaztelaniaz atondua. Larramendic eçagutu eta erabili çuen, baina badirudi bethico galdu cela.

Etcheberri Saracoaren idazlanac HEMEN naffar graphian.

Etcheberri Saracoa

Josu Lavin

NAFFARRERA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude