ETBk 40 urte: okerrerako bidea

ETBk 40 urte: okerrerako bidea –

ETBk 40 urte: okerrerako bidea
Argazkia: Eneko Orozen twitterretik hartua.

Berriki ETBk 40 urte bete ditu, eta gobernuko alderdiek harro ospatu dute. Oposizioko alderdi nagusiak ere, EH Bilduk, hauxe esan du: “Baginela nor sentitu genuen, harro. Orain dela 40 urteko harrotasun hura beste 40 urtez luzatu dadin”.

Baina euskarari dagokionez, 40 urteko ibilbidea okerrerako izan da. Oso argi ikusten da euskarazko fikzioaren bilakaeran. Har ditzagun ibilbide horretako 4 une:

1985eko maiatza: ETBk 6 film eta 15 serie eman zituen euskaraz (15 serie desberdin, ez serie beraren 15 kapitulu). Espainieraz batere ez, oraindik ez baitzen ETB2 jaio.

1990eko maiatza: ETB2 jada martxan, ETBk 12 film eta 10 serie eman zituen espainieraz, eta 11 film eta 17 serie euskaraz. Hona hemen gauza deigarri bat, gaur egun pentsaezina: ETB2k euskarazko edukiak ere ematen zituen, esaterako “Gillen Tell” eta “Ark II” euskarazko telesailak.

2005eko maiatza: Bingen Zupiria, oraingo Hizkuntza Politikako sailburua, ETBko zuzendari zela, ETBk 76 (!!!) film eta 13 serie eman zituen espainieraz, eta 5 film eta 4 serie euskaraz.

2022ko maiatzaren 20a: ETBk 40 urte bete dituen egunean, azkeneko 30 egunetan ETBk 21 film eta 5 serie eman zituen espainieraz, eta 0 film eta serie bat euskaraz (“Mustangs”, gaztetxoentzako telesail bat).

EITBko zuzendari Andoni Aldekoak esan zuen 40. urteurrenaren ospakizunean: “Eskaintza elebiduna duen kasu bakarra da Europan eta munduan EITB” (“EITBk 40 urte” saioa, 21. minutua). Bada, oso kaltegarria izan zaio elebitasun hori euskarari.

.

1985eko maiatzeko fikzioa ETBn:ETBk 40 urte: okerrerako bidea

.

1990eko maiatza:

.

2005eko maiatza Bingen Zupiria (1):

.

2005eko maiatza Bingen Zupiria (2):

.

2005eko maiatza Bingen Zupiria (3):

.

2022ko maiatzean ETBk 40 urte, azken 30 egunak: ETBk 40 urte: okerrerako bidea

ETBk 40 urte: okerrerako bidea

Zer duzu buruan “ETBk 40 urte: okerrerako bidea”-ri buruz

  • josu naberan 2022-05-25 10:50

    nik uste, ETBri dagokionean ere ZERGATIETARA jo behar dugula, ondorioetara eta ondorioen ondorioetara baino.

    Eta zergatia da Andoni Aldekoa eta beronen ZUZENDARITZA TALDEA-
    Langileek ez dute inongo errurik, noski.

    Aldiz, Zuzendaritzaren errua aldarrikatu behar dugu:

    1) Iruña-Veleiako faltsutzat eman duelako.
    b) Martin Almagro-Gorbea eta beronen ideologiari ultra-nazionalista hispanikoari emon diolako megafonia osoa (inongo kontrasteri ate ez leiho ireki gabe): “la vasconización tardia”, eta “gu mendebaldarrok ZELTAK ginela, harik eta Baskoiak inbaditu gintuzten”. (SIC)

    SIC, baina maiuskulaz, ezen National Geographic internazionalaren mapan zelttzat agertzen gara jada, mendebaldarrok (Bizkaia eta Araba batipat).

    Beraz, gure ETB maitea (Zuzendaritza) KOLONIZATZAILEA dugu.

    UPV-ren ZUZENDARITZA ere kolonizatzailea dugun bezala (bere Arkitektura, Hizkuntza, Kultura eta Antropologiako Sailen ZUZENDARITZETAN)

    Hau da: PSOE//PNV bikotearen esku daude.

    Eta horixe da zergatien zergatia, eta ondorio guztien ZERGATIA.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude