Esteve Materra 1617 Facsimila & digitalizationea

Esteve Materra 1617 Facsimila & digitalizationea

Duela hirur urthe, Esteve Materraz hola minçatu guinen:

Esteve Materre, gure lehen idazle euscaldunberria

Oraingoan 1617. urthean arguitara eman çuen liburua aurkezten derauçuegu, Etchepareren obrarequin erabili dugun systema berbera applicatuz, hau da, facsimila ezquerreco çuthabean eta escuinecoan textua zehazqui digitalizatua.

Esteve Materra 1617 Facsimila & digitalizationea

Erraiten ohi denez, Materra da laphurtera classicoari hassiera eman ceraucon idazlea, ceinaren berce digitalizatione bat eçagutzen bait dugu HEMEN, baina geuc geurea eguin nahi ukan dugu osso ossoqui.

Hemen beherean exemplu bat obrarena:

adibideaObra ossoa ikustecotz eguiçu CLIC HEMEN.

Oraingoan 1617. urthean arguitara eman çuen liburua aurkezten derauçuegu, Etchepareren obrarequin erabili dugun systema berbera applicatuz, hau da, facsimila ezquerreco çuthabean eta escuinecoan textua zehazqui digitalizatua. Esteve Materra

NAFFARRERA

17 pentsamendu “Esteve Materra 1617 Facsimila & digitalizationea”-ri buruz

  • Zorionak, zinez. Lan ederra eta nafar kulturan betikoz iraunen duena. Dena ematen duzu musu truk, Josu. Zu bai zarela antzinako komunistak bezalakoa, 🙂 Goraintziak. Zabaldu eginen dugu lana.

  • Milla esquer, Gorka.

    Ba’ daquiçu ecen nehor interessaturic egon ba dadi DOCX formatoan, phoçarren igorriren deraucodala. Eta halaber facsimileco orrialde guztiac jpg modura.

    Eguina dut, berçalde, liburu honen naffarrerazco versionea.

    josulavin@gmail.com

  • Laphurtera classicozco lehen obra hau naffarrera unificatuan emana:

    https://www.dropbox.com/s/tfjy329o89rnq54/1617%20Materra%20NEA.rtf?dl=0

    NEA = Naffar Euscararen Academia

  • jeanbastida 2016-11-15 11:41

    Lan miresgarria Naffarroari on baicic eguinen ez deraucona.

    • Jean adisquide preciatua,
      Systema honetan eman nahi nituzque euscal classico guztiac, baina osso çaila da facsimil onac aurkitzea.
      Egunotan Peru Abarcaren facsimilen bilha aritua naiz. Bata, liburukliken topatu dut, baina cinez itsussia da, eta bercea Espainiaco Bibliotheca Nationalean, ceina osso lettra tenuez eguina den.
      Casu bietan gainera, erabilcecotan haien aiphua eguin behar da. Hau da, ez dira guztiz libreac.
      Euskomedian dagoen Leiçarragarena (lehen editionecoa), ceuc ohartaraci beçala, ez da ossoa, ceren orrialde batzuc ez bait dira aguercen.
      Egoera penagarria, cençu honetan.

      • jeanbastida 2016-11-15 22:38

        Euskomediaco horretan falta dirade laur orri hauec:

        32
        261
        352
        Fedeco articuluetaco bat, cembaqui gabe

        • Barka, Jean, orainsu conturatu bait naiz ecen “orri” hitza erabili duçula. Beraz, 8 orrialde.
          Euskomediaco pdfan ondoco orrialdeac: 104, 105, 562, 563, 744, 745, 996 eta 997.
          Hitz eman derautaçun beçala, igor 8 photoac nire emailerat. Milla esquer.

  • Milla esquer, Jean.
    Supposatzen dut ecen versione impressoan laur orrialde horiec aguercen direla.
    Baten batec igorri ahalco ba lerauzquit lau pagina horien photoac obra ossoa geneducaque. Telephonoaz ere eguin litezque argazquioc.
    Ea gure iracurleen artean baten batec daducan Caja Navarrac editatutaco hau.

  • Ez izan hain txapuzeroa, motel.

    • Irasagasti,
      Nire lana criticatzen içan duçuen bioc EJIEcoac çarete. Curiosoa. Jaquiçue neuc neure lanari ez deraucodala utzico çuen commentario tcharren gatic ere. Hasserre aurpegui horiec norc iphini dituen argui daquit neuc. Informatione guehiago ere ba’ dut cein momentuz ez bait dut plaçaratuco. OEHri buruz ari naiz berce batzuen artean. Içan onsa!

  • Jean,
    Noticia tchar bat emanen derauçut. Euskomediaco facsimila:

    http://www.euskomedia.org/leizarraga

    comparatu dut 1900eco nire alearequin eta 74 dira falta diren orrialdeac.
    Lotsagarria!

    • jeanbastida 2016-11-20 23:28

      Lotsagarria, baiqui. Ez dago ez lotsa ez escubideric. Bide batez, hasserre aurpeguiac jarri dituzte batzuc goialdean, ceinac duen clarqui eracusten nolacoa den panorama guiçarteño hunequin.

      • Colomesius alearequin comparaturic eta 1900/1990coequin, ba’ dirudi 8 baino ez direla falta diren orrialdeac:

        104, 105, 562, 563, 744, 745, 996 eta 997.

        Phozten naiz neure hanca sarceaz eta amiñi bat ahalquetzen, goian oker erran bait dut 74 cirela. Barka. 8 dirade. Hala ere, incompletoa.

  • Caja Navarrac ez cituen Leiçarragaren hirur obrac (bi tomotan cirenac) erossi. Testamentu Berria baino ez, eta bera incompleto.
    Euskaltzaindiac ere erossia daduca berce exemplare bat 1571coa, baina ez du oraindic interneten jarri denon escura obraren edo obren facsimila. Obra guztiac erossi ditu Euskaltzaindiac ala TB bakarric. Ossoric dago ala incompleto?
    Gu guztion diruaz, eusco naffarron guztion diruaz erossi dira eta oraindic ez daquigu deus ere.
    Euskaltzaindiac plaçaratu dituen classico guztien pdfac nahita gaizqui eguinda daude, ecen pixca bat handituta guztiz pixelatzen bait dira.
    Esquerrac berce leku discretago batean 1571co obra guztiac ederqui facsimilean emanic direla!!!
    Lotsagabequeria nagussi den honetan, ongui eguinac arras dirade esquercecoac.

  • Ondoco leku honetan eta soilic leku honetan:

    http://www.bilketa.eus/eu/bildumak/gure-hautaketa/221-joanes-leizarragaren-obrak

    ditugu 1571eco Leiçarragaren hirur obrac bi tomotan.

    Paulus Comesius philosopho gascoinarena içan cen alea guciz excellent eta perfectoa da. Hau içanen da geuc valiatuco duguna.
    Anhitz esquer haiei bi orrialdeca obra Testamentu Berri ossoa jpg formatoan lorthu ahal ukan dugulacotz.
    Millioinadac xahutu gabe horra hor lan bikaina!
    Hortaz campo, ecein ere textu euscarazcotan ez da aiphatua içan Comesius delacoa. Eguncarietan ere ez dugu deus iracurri, nola bi millioinadac xahutu direnean guerthatu bait da.

  • * Colomesius

    https://en.m.wikipedia.org/wiki/Paul_Colomi%C3%A8s

    Angles wikipedian baino ez da aguercen!