Errugbi

Errugbi – 

Errugbi hitza, lehenengo aldiz, nire seme biec jocatzen çuten equipan ikussi nuen. Protestatu eguin nuen, eta erançuna Euskaltzaindiac hala erabaquiric çuela jaquinaraci cerautaten..

Nor nincen ni?

Mundu osso eta çabalean, RUGBY icena duen religione mailaco quirol bicain hau ERRUGBI terrenala içaitera condemnatu nahi ukan dute euskaltzain uste prestuec.

Oker daude, ceharo oker, ceharo eta orotara oker.

Adeitassunez

Errugbi

NAFFARRERA

53 pentsamendu “Errugbi”-ri buruz

  • Euskahaldun 2022-01-10 16:57

    Erabat ados Josu. Bere izena kirola sortu zeneko herritik hartzen du, hau da, Rugby. Rugby herriaren kzena zergatik ez da aldatzen orduan? Hala ere, Euskaltzaindiaren alde esan dezaket futbolarekin ere kontraesan berbera daukagula. Zergatik futbola eta ez footballa orduan?

  • Euskahaldun 2022-01-10 17:12

    Errugbia tradizio handiko kirola den inguruko herrialdeetako hizkuntzatan euren trankripzio propioa dute: Galeseraz eta Bretoieraz, Rugbi, Irlandar gaeleraz rugbaí, eskoziar gaeleraz rugbaidh, etab.
    Wikipedian rugby hitza sartu eta linka duten hizkuntzen zerrenda agertuko zaizu. Transkripzio propioa garatu duten hizkuntzak zerrendaren erdia direla esango nuke.

  • Euscalçainec lotsaric balute (ez dutelacotz), rugby eta football onharturic luquete. Rugby-ren casuan nehor ez da ausartu icena aldatzen, desaguertu nahi diren herriac içan ecic.

  • Halaber, oker daude guztiz, bideo, kontzertu, ospitale, umore edo martxa idaztea idazquera çucençat emaiten dutenean, video, concertu, hospital, humore edo marcha idatzi beharrean!
    Ez naiz harritzen gazteec holaco “euskara” erabili nahi ez badute.
    Baina berceric ez çaie escaincen. Hori da euskkara akkademikoa. Bitartean, gazteec ondoco erdara ikasten eta erabilcen, anglesa ere gustucoa dutelaric. Normal!

  • Euskara Batua FIASCO bat içan da. Fiasco osso eta bethe bethea.
    Consulta eçaçue hizteguia: fiasco.
    Fiasco hitz italianoa da, baina guztiz internationala egun.
    Fiasco eta debaclea. Horixe euscara batua!
    Ederra eguin derauete euscaldunoi!

  • Arrazoi osoa, Josu. Gazteek erdara euskararen ortografiagatik darabilte, bai jauna! Aurreko batean kalean halaxe entzun nien gaztetxo batzuei porroen ke artetik: “Si yo el euskara lo hablaría, pero como lo escriben con la “k” y no respetan haches iniciales latinas, ni el espíritu del griego, pues paso. Mola mucho más la naffarrera del Lavin ese! Repect to Leizarraga!”…
    Alemanek “Konzert” diotenean ez dute lotsarik batere, euskaltzainen mailan. Italianoek “ospedal” idazten dutenean, lotsa ahazten dute, h-arekin batera. Zer esan “umore” idazten dutenean. Desagertzeko asmotan dauden herriak eta hizkuntzak, bai alemaniera eta bai italiera, noski!
    Eta, argi eta garbi, ez dakit nola ausartzen diren estoniarrak kalera ateratzen “märtsil” idatzita…
    Ironiak utzita, leitu behar direnak!

  • Ba ote!,

    Sinhestecina guertha balequiçu ere, euscara batuaren fiascoa benetaco fiascoa da.
    Graciosoa içan çara iruzquinean, bai, eguia da. Ençun argui: euskara batua fiasco handi bat içan da eta da.
    Errugbi erabaqui du çure Academiac.
    Nireac ez.
    Rugby eta quitto!

  • Euskara batua fiasko bat izan bada (zalantza handiak ditut hala izan den edo ez, baina “izan bada”), izan da, zati batean bederen, zu bezelako “adituek” etengabe egindako zangotraba, boikot, gutxieste eta mespretxuengatik (erantzukizunaren beste zati handi bat “ne amonak ez du ola itten” diotenak dira). Eta fiaskoarena zalantzan dudan era berean, oso argi dudana da euskararen biziberritzea ez dela etorriko naffarreratik (edo bizkaiera jasotik).
    Denok gara akademiko euskarari dagokionean. Denok gara aditu. Eta noski, “gurea” da onena: Txindoki puntako azken auzoko azken baserriko azken amona analfabetoaren euskara goratzen jatortxo-guayak, eta duela 500 urte idatzitako liburu baten ustezko orthographia ezarri nahian sasi-adituak. Eta gero, iberiera eta neandertalekin besteak, zirkuak jarrai dezan.
    Paletokerietan dabil euskalduna. Horretan gara maisu. Beste bentajarik ez dugu.
    Euskara batua ez da bikaina, argi dut hori. Akats ugari ditu. Baina daukaguna da. 6000 urtean izan ez duguna, Leizarragak Leizarraga (zenbat euskaldunek ezagutu eta irakurri zuten Leizagarra XVII-XX mendeen artean? Bik? Hiruk, agian?)
    Soilik euskalduna bezalako paleto batek nahiago du halamoduz sortu den hori eraitsi eta deusekin geratu, dagoena onartu eta hobetzen jarri beharrean indarrak.
    Bide oso onean goaz, bai jauna: puruenak, garbienak, mantxarik gabeak izango gara euskaldunak, bai, hilerrian. Fiaskorik batere gabeko herri hil bat.

    Nik nahiago dut bizi. Eta bizitzeko hizkuntza estandarra behar dugu. Alemaniarrek Hamburgoko hizkera Hochdeutsche bihurtu zuten eran, eta kastillanoek gorteko gaztelania ofizializatu zuten eran, guk euskara batua dugu. Eta zer da, eta aurrerapen horri burla, irain eta mespretxu nork egingo, eta euskaldunek eurek. Cesar Vidal, Manuel Fraga eta Azpeiti eta Oiartzungo jatortxo-guayak, eskutik helduta, Lavinekin bat, batuaren aurka.
    Euskalduna beti etxekalte.

  • Paletoarena eguitea errugbi, bideo, ospitale eta pintxopote idaztea da.
    Negargarria XXI. mendean.
    Ez badaquiçu ikusten!!!

  • Italieraz ospital ospedal idazten dutenean, horiek ere paleto?

  • Ospedale, italiano batençat ceharo hitz normala da. Haiec ere normalac direlacotz.
    Ospitalea hemen hitz ceharo abnormala da, erabilçaileen araueracoa, aleguia.
    Hospital da forma eçagun bakarra euscaldun normalençat.

  • Euscaldun normal batec ospitale, errugbi edo bideo idatzi arren ere, neuc ez nuque paletotzat hartuco.
    Euskaltzaina baliz, bai, ordea.
    Erançunquiçun contua, badaquiçue.

  • “Josuk esana! Eskerrak zuri, Josu!”

    Uste dut ulertu dudala. “Euskaldun normalak” dira gaztelaniaz alfabetatu diren horiek, ezta? Beren eskema mentalak, ortografia barne, gaztelaniaz barneratu dituztenak. Nik ezagutu ditudan euskaldun normal gehienek ez dakite bereitzen ospitale edo hospital den, entzuten dutenean (Ospitalera joaten baitira, eta ospitaletik etorri). Eta ezagutzen ditudan euskaldun normalek “anormal” diote, b-rik sartu behar gabe.

    Bestetik, zuk uste Ospitalepean ere arrotza egingo zaiela “ospitale”? Mesanotxe hitza (mesanocte edo) gustatuko zaizu, ezta?

  • Beguira, Bai Ote!,

    Euscaldun normalac dira euscaldun normalac. Alphabetaturic edo alphabetatu gaberic egon daitecen arren. Euscaldun normalac.
    Ospitalepecoec badaquite cer den ospitale bat, hostal bat, ostatu bat, hotel bat eta hospital bat. Ederqui daquite.
    Abnormal bat anormal mediocre bat berceric ez da.
    Proba eçaçu edonoren aurrean abnormal /ab-nor-mal/ erabilcen. Ikussico duçu nola berehalacoan ulercen duen!

  • Euskahaldun 2022-01-11 16:15

    Oraingoan erabat ados Ba Ote! Euskara batua fiasco deitzea oso muturrekoa eta mingarria iruditzen zait Josu. Hainbat adituen kontsentsu, esfortzu eta militantziaz erabakitako arauak errespetatu beharko dira, bestela ez goaz inora, ez duzu uste? Zu segi zure akademia partikularrarekin, baina ez dut uste bide horeetatik arrakasta handirik izango duzunik. Apaltasun pixka bat mesedez.

  • Euskahaldun,

    Errugbi, bideo, eta ospitale idatzi behar direla erabaqui duen Euskaltzaindiarequin ni ez nau lotzen, ez eta lothuco, deusec ere. Adituen consensu, esforçu eta militanciaren emaitza’ euskara batua beçalaco fiasco authenticoa sorcea içan bada, gende horrenganat ecein ere beguiruneric ez dut nire gain hartuco seculan.
    Jarrera suidicida horrequin, neuc cerikussi ttipiena ere ez dut eduqui nahi.
    Asqui da!

  • Antton Erkizia 2022-01-11 18:36

    gende horrenganat ecein ere beguiruneric ez dut nire gain hartuco seculan.
    Ni ere militante izan naizenez eta naizenez, zuk eta zure akademiak ere ez duzue bada nire beguirunerik. Zure atarramendu nartzizistak entzutez aski dut nik ere.

  • Antton, guc ez dugu academiaric.
    Ez euscarac ez naffarrerac ez dute academia baten beharric.
    Norc bere bidea da irtenbidea.
    Adeitsuqui

  • Ehun urtez lanean euskara batzeko, eta zer, eta “norc bere bidea da irtenbidea”, eta “ez dugu academia beharrik”. Hori bai bidea. Hilerrirako bide zuzenena, zalantza gabe!
    Ikus itzazu Fidela Bernaten bideoak, bera euskalduna izaki gainerako euskaldunengandik isolatuta bizitu zelarik, azken hiztuna bailitzan, “norc bere bidea da irtenbidea” berriro esan aurretik, eta “academiaric gabe ascoz hobe” oihukatzen hasi aurretik.
    Euskarak 200.000 hiztun juxtuan, eta elkar ezin ulertuta ibiltzea hobe da, antza! Horixe da paletokeria. Horretan egiten duzue bat “neamonakeztuolaitten”-ek, naffarristek eta espainiar nazionalistek. Mila euskara nahiago, batua baino. “Aut naffarrera, aut nihil”. Partikularismo ergelenenengatik dena suntsitzea gustuko dugu euskaldunok (“Errugbi eta bideo hobetsi dituzte, lotsagabe zikinak!”).
    Aizu, eta zergatik da “bideo” lotsagarri, baina “bidea” ez da lotsagarri? Latinezko “viam” da erroa, videa behar luke beraz, edo? Hala da, v-rekin, inguruko hizkuntza guztietan, behintzat. Zer dio gure artzain kalbindar zaharrak?
    Eta rota(m)/rueda/roue “e-rrota” eta “e-rrubera” bihurtzea, “abnormala” da? Rege(m) E-rrege? Regina(m) E-rregina?
    RAEk güisqui, fútbol eta carné ezarri zituenean, lotsagarri ari zen, desagerpenerako bidea urratuz?

  • Ba ote!,

    Ehun urthez euscara batzeco eta bla bla bla.

    Euscara fincaturic cen 1571.etic, gure statu bakarraren babespean.
    Anglesec ez dute behar ukan Academia baten beharric beren hizcunça finca cedin.

    Hilherrirat euskara batuaren ingurucoec daramaçue, errugbiçale eta bideoçaleec. Çuec eraldatu duçue euscararen graphia, aurreco idazleac analphabetotzat joaz. Leiçarraga baten edo Axular baten graphia cer cen, bada? Analphabetoena?

    Bizcai aldean euskara batuac calte berceric ez du eguin, eta oraindic eguiten eta eguinen. leusquio baino lehen, lioke eçarri nahi duçue bizcaitarrengan. Othoi!
    Elkar ecin ulerturic, nor dabil, bada?
    Niri perfectuqui ulercen derautate euscaldunec eta neuc, halaber, beraiei.
    Nora çoazte errugbi eta bideo idazquera ceharo abnormalequin?
    Bideo lotsagarria da eta bidea (edota videa) ez dira batere ahalquegarri.
    Neholaz ere ez!
    Adeitassunez

  • estradizio

    Hona hemen berce hitz abnormal bat abnormaleraz. Abnormala, guztiz eta ceharo abnormala.

    extraditione da forma international bakarra, bucaeraco -e gabe, batez ere.

  • Lavin:
    “Jarrera suidicida horrequin, neuc cerikussi ttipiena ere ez dut eduqui nahi.”

    Lavin eta bere laguna trenbide batean ikusten ditut, 700.000 bidaiari euskara-maingu daramatzan tren bati begira, zut eta ukabilak gora. Gainera datorkie trena, baina haiek mugitu ez, gurpil oneko mintzalari jator eta autentiko bakarrak beraiek baitira. Jakina, suizidak besteak dira.

  • HH,

    Hobe bi hacca horiec Hospital eta Humore idaztecotz erabil bacenitza.
    Trena ethorri orduco, euscaldun normalequin hitzeguinic gueneducaque, apparta guintecençat eta salva.
    Euscara mainguarena bakar batzuena baino ez da.
    Euscaldunac içaqui normalac dirade.

  • “Euscaldunac içaqui normalac dirade.”

    Ez pentsa: bi gutxienez xelebre samarrak zarete.

  • Bai, ezta?
    Bi baino ez?
    Nire ikasleec bethi erran derautate humoretsua naicela. Atseguina, lassaia, maitacorra eta humoretsua.
    Adeitsuqui

  • Hara, zu ulertzen zaituenak (bizkaitarra izanagatik) batua ulertzeko zailtasunak dituela esaten badu, gezurretan dabil.
    Eta 1571ean finkatuko zuen, baina Leizarragak bera hitz berbera bi graphiarekin idazten du sarritan, eta hegoaldean inork ez zion kasorik egin 400 urtetan.
    Azken 400 urte horietan Leizarraga nor zen inork ez zekien hegoaldean, eta iparraldean lauk, “hereje zikin” bat izan baitzen.
    “Gure” estatua ez dakit zein den. Nafarroako Erresumaz ari bazara, euskaraz lege, dekretu, agindu edo ordenantza xixtrin bta argitaratu ez zuen estatu bat ez da nirea. Nafarroako Foru Orokorraren lehn esaldian argi eta garbi adierazten den moduan:
    “Aqui empienca el primero libro que fue fayllado en espaynna de los fueros”.
    Don Rodrigo eta Don Pelayo, Espainia, mairuak eta birkonkista. Horiek dira Nafarroako erresumaren oinarri ideologiko-konstituzionalak. Milaka artxiboren artean bi paper euskaraz idatziak topatu direlako ezin da esan Nafarroa euskal estatu bat izan zenik. Ez behintzat 1234etik aurrera, eta lehenagotik ere, azken Ximenatarrekin, zalantzekin.
    Leizarragak berak “heuscaldunei” zuzentzen die itzulpena, ez “Naffarrei”.

  • Eta “anglesec” akademiarik ez dute, baina mundua gobernatu dute azken 200 urteetan, britaniarrak ez badira yankiak. Guk ez.
    Anglesec ere ez dute hizkuntza ofizialik. Guk bai. Bi, eta eranskina (eranskina da gurea).
    Eta horren gogoko dituzun hizkuntza erromantze guztiek dute akademia, hain xuxen, “orthographia” finkatzeko.

  • Eta azkena, polonieraz (hau da, euskarak bezala, latinarekin zer ikusi gutxi duen hizkuntza, nahiz eta indoeuroparra izan) “ekstradycja” diote (gure grafiara ekarrita, “estraditzia”). Hemen ere paleto eta abnormal, “-tione” amaiera aldatzeagatik?
    Antonio Zavalak jasotako Mikaela Elizegiren pasarteetan, absoluzioari (-tione amaiera berbera) absolbiziyo deitzen dio. Mikaela Elizegi Euskaltzaindiarekin bat konplotean naffarreraren aurka? Hura ere abnormal?
    Ulertzen duzu euskara ez dela erromantzea, eta hitz maileguetan beharrezko dituela moldaketa txikiak? Edo segituko dugu explicatione eta considerationeekin, latinez hala zirelako, euskara ez latina ez indoeuroparra ez denean?

  • Ba ote!,

    Euskaltzainditis edota euskaltegitis chronicoa padecitzen ez duen euscaldun eta euscara oro normal iruditzen çait. Euskara Batua erabilcen duten guehienac ere normal esten ditudan beçala. Nolatan ez?
    Hauec ez dute erabaqui errugbi eta bideo idatzi behar direnic. Hauec obeditu berceric ez dute eguiten. Normal.
    Nehorc ez du çailtassun berheciric euscara batua ulercecotz, orocorqui minçatzen dena ulercecotz, aleguia.
    Erradaçu, othoi, Leiçarragaren hitz bat bitara idazten çuenic. Neuc batzuc aurkitu ditut, hala ere.
    Leiçarraga nor içan den ez daquiten euscaldunac euscarazco lettra impressotic haguitz urrun ibili dirade.
    Heretico cikinçat eduqui dutenec contuac rendatu beharco dituzquete Azquen Egunean infernurat joan daitecen baino lehen, bethico su’ behin ere iraunguitzen ez denerat. Beroa han, sapha!
    Neuc badaquit cein den gure statua, Naffarroaco Resuma, hain çucen ere.

    https://naffarrera.info/?url=https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Nafarroako_Erresuma

    [Wikipedia naffarreraz]

    Leiçarragac heuscaldunei çucencen deraue itzulpena, evidentqui, naffar euscaldunei. Nori, bercela, naffar erdaldunei?

  • Ba ote!,

    Neuc ez ditut, orocorqui, gogoco hizcunça romanicoac. Ulercen ditut mendebaldecoac, eta placerez iracurcen, baina ez nuque erranen gogoco ditudanic. Gogoco dut neuc euscara, eta berheciqui traditioneco naffarrera. Bizcaiera ere osso gustura ençuten dut emaztearen ahots harmonico, melodios eta dulcean.
    Latinerarequin cerikussi guti duela euscarac? Benetan dioçu? Ene, bada!
    Polonesec ez daducate deus paletotic ez eta mediocretic. De facto, han imprimitzen du Amazonec egun salmentan dagoen Leiçarragaren nire berreditionea! Salgai dagoen bakarra.

    Pello Errotaren alabaz dioçuna, ez da eguia, edo ez da guztiz eguia, Antonio Zavalac berac idatzi baitzuen Micaela Eliceguiren erranac eta contatuac. Berdin berdin berac idatzi balu absolbiziyo edo absolvicio. Cergatic ez?
    Argui eracusten du bera ez dela mediocre bat.

  • Lavinen argumentazio ildoarekin erretorika manual bat egin genezake, oso ongi maneiatzen baititu tautologiak, baieztapen kategorikoak eta, gainera, harrigarria da nola bideratzen duen elkarrizketa berak nahi duen tokira besteen hitzei izkin eginez.
    Inoiz ez diot argumentu sakonik irakurri Lavin jaunari, gauzak berak dioen moduan dira eta punto. Bere baieztapen ez argumentatuak onartzen ez dituenak mediocre, tonto, abnormal eta ez dakit zer gehiago da. Badaezpada, ez dezagun ahantzi bere ikasleek estimu handia diotela, emazteak doinu ederrez egiten diola bizkaieraz eta bere Leizarragaren berrediozionea Amazonek Polonian lau ogerlekotan ekoizten duela, Poloniarrei horrela, Leizarraga inprimaturik, mediocre eta paleto izatearen susmoa kenduz.
    Lavin, noiz egingu duzu grafia bat erabiltzeko eta bestea ukatzeko argumentuen gaineko saiakera SERIO bat? Zure argumentuen eskasiarekin justuki horiek erakarriko dituzu, exotikoarekin erraz konformatu eta harritzen direnak: mediocreak eta paletoak.

  • Munarrieta,
    Ez duqueçu pensatzen liburu bat idatzi beharco dudanic errugbi, ospitale eta bideo idazteac cembat calte dakarçan argumentatzeco, ezta?
    Neuc erraiten ditudanac osso gauça simpleac dira. Errugbi, ospitale eta bideo idaztea abnormala da gure inguru geographico honetan, ceinetan gazteec anglesa ere ikassi behar baitute. Erabilçaileeçaz ez dut exprimatu nire eritziac. Orocorqui eritzi ona daducat euskara batua erabilcen duteneçaz, batez ere iracasle ez badira.
    Nire ikasleec perfectuqui ulercen cituzten nire eritziac, eta rugby, hospital eta video idazteco nire baimena ceducatela guelaco lanetan. Eta hirur hitz horien arauera, internationalac diren hitz guztiac erabilcecotz.

    https://naffarrera.info/?url=https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Joanes_Leizarraga

    Joannes Leiçarraga wikipedian. Naffarrerazco versionea.

    Adeitassunez

  • Munarrieta, zure iruzkinera iritsi naizenerako hitzak ahotik kendu dizkidazula konturatu naiz.
    Batetik, argiki ikusten da argumentuak ez direla kalitatezkoak eta ez dela gai Ba ote!k emandako hainbat argumenturi erantzuteko. Honen ondorioz erantzun kategorikoetara jo besterik ez du egiten.

    Bestetik, euskara batuaren prozesua oso integratzailea izan da, euskalki desberdinak kontuan hartuz.
    Lavinek aldiz, barne segurtasun faltak bultzaturik edo batek daki zergatik, bere jainko propioa sortu behar izan du, harengan sutsuki sinesteko, Leizarraga. Eta honetarako beste jendea gutxiesteraino ekin dio. Ideia perfektu bat edo idolo bat duela dioenak gauza onik ez! Normalean kontraesanen beldur handiegia dute gauza onerako. Nik nahiago euskalkien aniztasunean oinarritu den batua!!

    Amaitzeko, euskaltzaindiari esker dugun idazkera txalogarria da. Hizkuntza baten jatorria ezinbestekoa da (ez naiz Leizarragaz ari noski, erromatar aurreko euskaratik gaur egungoraino heldu zaigunaz baizik). Baina ezer baino garrantzitsuagoa da egokitzea baita ere. Eta hitz egiteko modua aldatzen den bezala, idazkera ere aldatu behar da. Euskara batuaren idazkera zoritxarrez berandu iritsi da politikoki. Baina zorionez, honi esker, dugun idazkerarik errazenetakoa dugu, soinu fonetikoengandik hurbil egonik sinpleena. Adibidez “c” eta “q” bezalakoak baztertuta “k” bakarrik erabiliz soinu fonetiko horretan. Edota “b” eta “v” ordez “b” erabiltzea… Ingelesak ere egon ziren grafiaren berrikuntzaz (= sinpletzeaz) eztabaidatzen, baina arazo handiegia zen ordurako, idazkera oso zabaldua baitzuten.

  • Horra!,

    Naffarrerac bere eguiten du euskara batuaren lexico guztia. Beraz, bata bercea beçain integratzailea da.
    Neuc seculan ez dut nehor gutiesten.
    Errugbi eta bideo euscaldunoi irenstaraci nahi deraucutenac, ordea, mediocreac iruditzen çaizquit, euscara jarri nahi dutelacotz ez dagoquion mailan, baicic eta beherago, maila ridiculo batean.

    Batueran “digu” erabili behar da. Naffarrerazco forma standarda “deraucu” da, baina erabilçaileac bethi erabilcen ahal du “deuscu” edo “digu”. Hirurac baitira benetaco euscara batua. Batzuec “deraucu” formaren ordez “draucu” edo “daucu” forma laburra erabilcen dute.

    Euskaltzaindiaren orthographiac gure traditione litterarioarequin aphurcen du, gure classicoac analphabeto içan balira beçala.

    Leiçarragarençat K idaztea, ez da C/Qren valioquidea. K aspiratua da Leiçarraga baithan, KH idatzi balu beçala, aleguia.

    Video honetan:

    https://youtu.be/6UgHgbQC75s

    erran behar nituen guciac erraiten ditut. Ia sei milla ençunaldi eduqui ditu azquen çorci urthe honetan.

    Naffarreraz automaticoqui idatzi edo iracurri nahi dutenençat, hona hemen Naffar Translator:

    http://naffarrera.info/

    Adeitsuqui

  • Euskal Herriko Unibertsitateac kendu edo eliminatu du ondoco lekua:

    http://www.vc.ehu.es/gordailua/

    Honela aguercen cen:
    Arduraduna: P. Salaberri Muñoa
    Informatika-arduraduna: Bittor Glz Marizkurrena

    Norc hartu du erabaqui hori? Cergatic eta certaracotz?

    Asco occupatzen çuten gure classicoec?

    Cergatic?

    Ez date Leiçarraga originalean aguercen delacotz, ezta? Edo eta berce haimberce idazle!

    Contuz ibil daitecela, bada, gure gazteac contura daitecen baino lehen eusKKararen fiascoaz!

    Adeitsuqui

  • josu naberan 2022-01-13 18:03

    Nihaurk ere ene iritzitxoa eman beharra sentitzen diat, ea FIASCO hondamendizko baten errudun sentiarazi bainau Lavinek.

    Euskera Batua “deblaquea” izan dela? Tira!

    BA OTE eta hauekin nago Euskera Batuaren alde.

    Guk AEK-an (eta orduan E.H.-ko Didaktika Taldeko nintzen),
    Euskera Batuaren alde lerratu ginen. Lauki eta xinpleki, beste hizkuntza garatuak bezala, guk ere araudi baten beharra geneukalakoan taifa-tribu ez bilatzeko eta Babel batean hondatu. Orduan ez zuan Lavin bezalakorik, baizik eta orduko puriatak “Euskarazaleak” zitean, “H” deabruzkuaren kontra agirika (eta PNVoak alboan zituztela)

    Argi genekusan bizkaierak zenbait gauza inportante galtzen zituela (DAU/DAUKA forma, EBAN aditza…)

    Eta ez genuen aplikatu BATUA itsu-itsuki. Alabetatzean lehinik ZEGOENA hartzen genian ardatz eta hortik Batuerara igaro…

    Beno, ba oraitxe dok unea/gunea BATUA janzteko eta aberasteko euskalkien aberastasunak ekarriz, batez ere ZUberoakoa, Nafarrera eta mendebaldeko bizkaiera (baztertuta geratu direnak)

    Benetan, bost axola “rugby, rugbi, ruoubi…”

    Beste auzi garrantzitsuagoak daukagu solutionatu gabe:

    adibidez, HITANOA. Lavini eta ez zekiat bortz axola zaien, baina neronentzat txit-txit-txit garratzitsua dok. Apaizen madikakazioz kondemnatuta geratu zen hitanoa. Euskaldunen gizarte-nortasun antropologikoare altxorretariko.
    Pozten naur herrietan hitano-ikastaroak ematen hasi direlakotz.

    Horrek bai niretzat Leizarragarren orthographia guztiak baino inportzantzia gehiago.
    Adibidez

  • https://sites.google.com/site/linguanavarrorum/hitano?authuser=0

    Batuerazco hitanoa automaticoqui ipinceco nire programma goian.

    Leiçarragaren ia ia obra ossoa hitanoz idatzia da. Jaincoari berari toca minçatzen çaio Joannes.

    Nic rugby erabilcen dut. Eta erabiliren.

    Adeitsuqui

  • Lavin,
    Fonetikan ñabardura guztiak egin behar genituzke beraz? “b” modu desberdinean idatzi behar genuke hasieran edo bokal tartean egonik orduan? Ze erokeria soinu guztiekin horrela ibili beharko bagina!! Baina lasai, badakit zure erantzuna Lavin, Leizarragak hala egiten zuen kasuetan bai, besteetan ez. Bada, batuan sinplifikazioaren alde egin da eta horri esker gauzak erraztu egin zaizkigu bai euskaldun zaharroi, eta baita euskaldun berriei ere. Funtsean, kultura herriarena eta erabilgarria izan behar da, eta ez museo bat.

    Bestalde, zuri bakarrik bururatuko litzaizuke analfabeto deitzea besteei. Ez dut uste inorrentzat idazle klasikoak analfabeto moduan gelditzen direnik gaur egun bezala idazten ez dutelako! Ze zentzugabekeria! Historian doktoratua izan gabe ere denok dakigu gizartea garatu egiten dela, eta zure jainkoak batuatekiko desberdin idazteagatik ez du esan nahi analfabetoa zenik. Modu berean, historiaurrean sua makilekin pizteagatik ez ziren ergelagoak, beste garai bat zen eta kitto. Eta garatzen ez den herria hil egiten da!

    Eta berriro diot, pertsona bakarrarekiko horrelako obsesio ikaragarriak txarrak dira. Herria pertsona askoren ondarea da!

  • Horra!
    Leiçarragac eta fincatu çuten idatzizco naffarrera.
    Phoneticarena çuc aiphatu duçu, ez neuc.
    Çuc benetan uste al duçu errugbi, bideo, ospitale eta kontzertu idaztea dela garapen bat?
    Garapena al da inguruco hizcuncen graphiatic desberdin eguin nahi ukaitea?
    Seguru çaude?
    Adeitsuqui

  • Mikel Haranburu 2022-01-14 12:12

    Eztabaidan sartu gabe, iritzi xumeren bat eman nahi nuke; kontua ez ba batua / euskalkiak. Kontua ez da fonetika ñabardurarik nimiñoenak arautzea. Kontua da “grafia” aukeretan hori ala hura hobestea. Ez aipa idolorik, Leizarraga, zeren eta Batuak bai baititu beste idoloak zerrendan, asko izanagatik ere. Eta denak goraipatzekoak menturaz.
    Bereizi ditzagun gauzak, beraz. Grafiari dagokiona grafia, gainerakoei gainerakoak. Hizkuntzak ahozko dira lehendabizi, eta gero idatziak. Eta bai Leizarragak eta bai gaur egungo batu egileek (2.0 bertsioaren egileak ere) beren aukera egin egiten dute, ez besterik. Lavinek Naffarrera nahiago, beste batzuk beste; halere beti, beti, intentzio bat dago atzean. Grafia bat aukeratzean intentzio eta intentzione bat dago atzean. Izan dadin kulturala, izan dadin tradizio bat, izan dadin modernokeria, izan dadin zaharrekiko atxekimendua…
    Ez dute alferrik gaurko jendeek Gaztelaniaz ere idazten okupa, edo bokata, tokata, txungo eta gisakoak… (Ingelesek lite, tonite, loctite…)
    Niri, aldiz, iruditzen zait aukerak ez direla baztertzekoak, bakarra ere, baina aukeratzen jakin behar dela, eta horretarako, hainbat eta jantziago, hobe, eta jakitunago. Zeren eta, Euskara Batua eta Euskalkiak ezin orekatuagozko puntura ekarri, ortografia eta beste orto guztiak ederki finkatu, eta bitartean hiztunak motz, mediokre, irakurtzaile txar eta eskas, idazle kamuts eta ergel bilakatzen bazaizkigu, alferrik izanen dugu hizkuntza “eboluzionatu” bat.
    Berbaxerkan arazo handia litzateke gainera, grafia aldatuz ibiltzea…

  • Neu Mikel Haranburu jaunarequin bat nathor guztiz eta ceharo, honetan eta bere ahotsa ençunaraci duen guztietan.

    Hizcunçaren erabilera’ libertatetic eguin behar da, libertatetic eta responsabilItatetic, ceinec cerikussi guti baitaduca libertinagearequin.

    Errugbi, bideo eta ospitale idaztea gommendatzen eta imposatzen dutenec libertate eta responsabilitate joco hori eguin dutea?
    Ala euscaldunequin jolasterat dedicatzen direa?
    Adeitsuqui

  • Caixo,

    Aithor deçadan ecen neuc euscaraz eta naffarreraz, halaber, bethi /erruGbi/ ahoscatzen dudala. Ez /ragbi/ edo /rügbi/ edo /rugbi/.
    Semeequin eta bethi /erruGbi/, non G hau baita EGUIN (batueraz EGIN), G lettraren ahosquera normala eta ohicoa eta ez jamón hitzean den jota horrena.

  • Antton Erkizia 2022-01-14 13:39

    Edozein da ni baino jantziagoa hemen honetaz idazteko baina, aditua ez izanik ere, isilik ez dut geratu nahi.
    Batzuren hitzetan eta jarreretan ez da soilik ageri Lizarragaren bibliarekiko atximendua. Hitz potoloak ere ageri dira besteak gutxiesteko. Eta gainera (niretzat garrantzitsuena): atzean euskara batua deslegitimatzeko gogoa eta asmoa sumatzen dut. Batua = “fiasco authenticoa, euskakara…Bizcai aldean euskara batuac calte berceric ez du eguin, eguiten eta eguinen leusquio baino lehen, lioke eçcarri nahi duçcue bizcaitarrengan…

    “Libertatea”, Alcala kalean garagardoa hartzeko libertatea eta hori dena modan dago, baina zurea ““mediocrea, abnormala”“bacoitzak berea eguin dezala” “aditza bi edo hiru eratara erakutsi behar litzateque…” baina “video, rugby” aitzakia gaindiezinezkoa…Horren atzean dagoen nahas-mahasa eta ideologia, arriskutsua iruditzen zait.
    Niretzat, euskara batua lan kolektiboa da, herrian egindakoa, herriak borrokatu eta asumitutakoa; beraz, akatsak akats, neuk defendituko dut horrengatik bakarrik bada ere.

    Kaudillismoa (agian, “magnificoa”) eta auzolana (agian “mediocrea”), bien artean aukera aspaldian egin nuen.

  • josu naberan 2022-01-14 13:40

    Bada gauza bat Lavinengan eta gainerako orthographia-zaleengan arreta deitzen didana, alegia:

    Ez zaizue inporta erabat aldentzea inguruko hizkuntzen ortografiatik, baina gero, INGURUKO HIZTEGI ARIOETATIK EDATEN DUZUE LASAI ASKO (lainetiko ingelesetik batipat) Hain irmoki, “erranen nuke “bortizki”; non euskeraz bizi-bizirik diaruten hitzak “lotsagabeki” (barka) ordezten eta bertanbehera uzten dituzuen, EZ DAKIT ZELAKO ESPERANTO BAT egitea euskeraren helburu nagusi bailitzan.

    Nik uste dut euskerak nahiko lan duela bizirik mantentzearekin.

    Eta “rugby”aren auzia, izatez, funts-funtsezkoa dugun beste arazoaren estalkia dela uste diat.

    Funts-funtsezko arazoa duk, euskera anglosaxonieratzen gabiltzala, gastelau-frantsezen kutsadurarekin aski ez baikenuan…
    Eta niretzat hori da larriena… eta pentsa dezagun guztiok ondo, zeren euskera GUZTIONA baita

  • Antton Erkizia,

    Neuc ez dut hitz potoloric erabili nirearen contraco jarrera dutenequico.
    Ez dut eguin eta nehoiz ez dut eguinen.
    Neuc ez dut euskara batua deslegitimatzen. Soilic diot errugbi baino hobe liçatequeela içan, rugby idaztea erabaqui balute. Nic neuc aithortua dut /errugbi/ ahoscatzen dudala eta rugby idazten, normala içan nahi baitut.
    Eguia da euskaltzainen erabaquiac fiasco bat baicic ez direla içan, eta Bizcaian seculaco calte eguin dutela. Eguin, eguiten eta eguinen. Bizcaitar batec asqui luque leusquio jaquitearequin eta lioque eta lerauqueo ulerce soilarequin. Asqui eta sobera.
    Euskara Batua ez da içan lan collectivoa, baina collectivo osso concretu baten emaitza desastrosoa.
    Adeitassunez

  • Josu Naberan,

    Euria non, bera çure euritacopean!

    Josu, çurea ez da casu bat mediocritatearena. Çurea da ascoz ere casu grave eta larriagoa.
    Çuc erabili beharco bacenu, nola erabilico cenuque rugby hitz aryoa, bai ahoz bai idatziz?
    Neuc /errugbi/ dut ahoscatzen eta RUGBY idazten, frances, espainol eta angles aryoen modura, idatzi ere.
    Çuc nola?
    Adeitassun gutiz

  • Antton Erkizia 2022-01-14 15:11

    Hara bada, Zuk ez duzu hitz potolorik esan: analfabeto, abnormal…mongolito eta halakoak zuentzat piropoak dira.

    Euskara Batua ez da içan lan collectivoa, baina collectivo osso concretu baten emaitza desastrosoa.

    Ote dakizu ze girotan jaio eta suspertu zen euskara batua, auzoz auzo, poliziak zelatan?

  • Antton Erkizia,

    Adiçu, gueçurretan ez çaitez ibil, guero!
    Neuc seculan ez deraucot nehori erran ez analphabeto, ez abnormal, ez mongolito.
    Errana dut errugbi, ospitale, bideo edo kontzertu idazteco gommendatzea abnormala dela. Hori, bai!

    Dioscuçu:

    “Ote dakizu ze girotan jaio eta suspertu zen euskara batua, auzoz auzo, poliziak zelatan?”

    Non uste duçu nincela ni duela berroguei eta borz urthe, bada?
    Ni euscalduna nincen, jada!
    100% pasiego eta maqueto, baina minçoz 100% euscalduna!

    Ez çaitez eror naberanquerietan, othoi!

    Adeitsuqui

  • Antton Erkizia 2022-01-14 16:00

    Haren “naberan-queriac” eta zure “lavin-cadac” ez zaizkit batere axola. Bi oilartxoen (edo oilasko zahar lepasoilen) arteko mokokadak dira. Hor konpon.
    Beste afera batek ekarri nau honat: sastrakari su eman nahiez ote dabilen norbait, horren zantzuek ekarri naute.

    (Gainerakoan, gezurteroa naizen ala ez… irakurlea bera epaile, idatzikoa irakurtzea aski !!!)

  • Antton Erkizia,

    Orduan, ez daquit cer pictatzen duçun nire post honetan iruzquinac idazten!
    Iruzquinac, edo. Neuc ez çaitut deithu honat!
    Guçurteroa ez. Gueçurra punctualqui erran duçula, bai, neuc mongolito, abnormal edo analphabeto baten bati deithu deraucodalacoan. Hau gueçur huts eta borobila da. Neuc ez.
    Mediocre, bai, hau gusturat erranen nerauquee, eta erraiten derauet arguiro, errugbi, ospitale, umore eta idatzi beharra imposatu nahi leraucutenei.
    Çuri ere deithuco nerauqueçu gogotic mediocre, neuc holaco monstruoqueriac idazterat, nola edo hala, obligatu nahi baninduçu.

    Adeitsuqui

  • josu naberan 2022-01-14 17:31

    Tira, bazetozak, pittinka-pittinka, zaURIAK AZALERATZEN, iraiñen artean.

    Ezin bestela espero.
    Hemen far-west-gansterren manerez hezi gaituztek (TVek-eta), bagiteztek/bagiteztik/bagitiztik… potro-astapotro nazkanteak elkarri irainka, “lavinkada eta /naberanqueriak” eta txotxolokeriak… , gizabide pixkat, faborez…

    Baina harira etorrita, bardin diat, tokayo, RUGBY aryoen moduan erranen diat (rugby) eta kitto. Hemengo auzia ez baituk hori, baizik eta askoz sakonagoa, baiki: ea zer demontre eguin/egin/eiñ edo yn, euskera batuarekin, euskalkiekin, kale-kantoiko sukalkiekin edota goi-labhorateguiko uscalquiekin.

    Lehenik, pare bat gauza argi uztea:
    -hizkuntzek ez dituk pozoitsuak berenez; baizik eta hiztunak daitezke izan pozointsu.

    -euskera batua ez duk berenez Gaizquia, baizik eta hori eguin zutenek gaizqui egin omen zutelako Euskera Batua taxutu.

    -eta ni bederen ez niagok zuetariko inoren kontra (libra naçala Alahak), baizik eta, akaso, ene aurrean erran dezakezuen gauzaren batekin ez-ados. Gainera, hori ager dadila argiro: estimatzen diat haboro gure Josu Lavin pasiegoaren meritua.

    Beraz, hemengo galdera nagusia, ene ustez nagusia eta eztabaidatu beharrekoa, zera dok: zer egin dogu gaizki Euskera Batu hau antolatu dugun euskaldunok?

    Gauza bat baino gehiago egin dizkiagu txarto, eta JARRAITZEN DIAGU TXARTO EGITEN; adibidez:

    1) oraindik duela gutxi, hemengo EHUko ez dakit nongo gizazeme medailatsu baten erran zuena plaza publikoan (irratiko mikrofono baten aurrean: “bizkaiera, egiatan, ardatz zentralarekiko, abar endekatu bat zela”

    Eta ni aitarenka, harri eta zur. Idatzi nuan astakeria horren kontrako artikulu bat, baina BERRIAtik esan zidaten “ez zutela nahi halako gaiarekin “katramillatzerik”

    2) baina ez dik hor bukatzen kontua; Lavin jaunak dioenez, bizkaitarrok aski genuke “neukio/neuskio” esatea, eta “lioke/lizkioke eta beste “lio” eta “zki” guztiak, ulertu bai, baina aparte paretik.

    3) gainera, horixe bera egiteko gogoa zeukeat jada. Zeren ikusten baitiat, batetik, bizkaierak “hainbat baja” izan duela, eta bestetik, “ardatz zentralekoek” gauza pare bat baino ez dutela zuzendu beharrekoa…. baina ez dutela horretan inolako esfortzurik egiten.

    Bazetorrek Bizkai aldera Jakoba Errekondo biologo ospetsua, eta esaten dik “BERTAKO PRODUKTUAK”, eta bizkaitarrek ez ditek ulertzen “nongo” produktuak ote diren “bertako” horiek (Baionakoak Vienakoak…”

    Eta badiñok Jakobak hurrengo irratsaion: “baina han zidatek ulertu…” Noski, jauna, heure gauza baitut zuzentzea eta “BERTOKO PATATAK” esatea hemengoak baldin badira (Arabakoak edo dena delakoak), eta hango nonbaitekoak direnean (Vienako, Hunariako…), BERTAKOAK esatea.

    Ba horixe duk: gauzatxo bat izan zuzentzeko, eta “ezin” diate zuzendu. Pentsatzekoa.

  • Josu Naberan jauna,

    Hurrengo POSTa hica eta çucaco adizquieçaz içanen da. Aguian astelehenarequin, eguraldi ona içan dadin ber, eta haren beroaren babespean.
    Laket içan çait çure azquen iruzquina edo commentarioa.
    Baldin eta berdin guertha badaquiçu, idatz eçaçu RUGBY eta ahosca eçaçu /rugbi/, edo nire modu asqui moldegaitzean /errugbi/, baina ez eguiçu, othoi, jamón hitzaren J horrequin, ez!
    Euscara Batuaren contua nirequin ez doa. Çuoc, euscaldun batuoc solutionatu behar duçuen affairea da. Çuen eguitecoa da, ez nirea. Hor compon!
    Bai, Naberan jauna, ni pasiegoa naiz, baina ez pasiegoetan naffar bakarra. Bi ditut onsa eçagutzen, baina laur pasiego euscaldun bederen, içan, bagara. Guehiago badirate eçagutzen ez ditudanic.
    Bai, bizcaitarroc asqui luquete NEUSQUIO erabilcearequin eta NIOQUE eta NERAUQUEO ulerce soilarequin.
    Horixe eguia! Haratago joan nahi içaitea, urrunago joaitea date eta honec ondorioac dituzque.

    Adeitsuqui

  • Belatzgorri 2022-03-25 12:40

    Mila esker Josu, gauzak hain modu argian azaltzeagatik.