Errigora: euskararen alde, tripak betez

Errigora saskiaErrigora: euskararen alde, tripak betez erosteko aukera duzu jada Nafarroa hegoaldeko ikastolak diruz laguntzeko; urriaren 21ean abiarazi dute kanpaina eta azaroaren 8a bitarte egongo dira produktuak salgai. Banaketak, abenduaren lehenengo astean egingo dituzte, eta horik aurrera… Gozatzera!

Nafarroa hegoaldeko nekazaritza-ekoizpena eta euskara bultzatu asmo dituen herri ekimena da Errigora. Helburu bat baino gehiago biltzen ditu bere baitan: euskara, kontsumo arduratsua, herrigintza… Aurten, Lodosa eta Tutera ikastolen aldeko Hegoa proiektuari, Erriberako AEKri eta Sortzen elkartearen Hamarratz proiektuari laguntzeko erabiliko dira irabaziak. Zergatik ez partekatu elkartasuna eta gozamena?

Egin eskaera hemen.

Errigora: euskararen alde, tripak betez