Eremu Mistoan ere, euskara gutxienez atzerriko hizkuntzen pare

Eremu Mistoan ere, euskara gutxienez atzerriko hizkuntzen pare –

Arartekoaren Gomendioa: Eremu Mistoan ere, euskara gutxienez atzerriko hizkuntzen pare.

Nafarroako Arartekoak hainbatetan gomendatu dio Nafarroako Gobernuari euskara baloratzeko gutxienez ere atzerriko hizkuntzen pare, legeak “eremu ez-euskaldun” deitutakoan. Oraingoan, ordea, gomendio bera egin dio baita mistorako ere; izan ere, PSNren, Geroa Bairen eta Ahal Duguren gobernu hau hasi da euskara ez baloratzen eremu mistoan ere, alemana, ingelesa eta frantsesa baloratzen dituen bitartean.

2020-08-24, eremu mistoan eta ez-euskaldunean, Arartekoa euskararen alde.

Arau baten bidez berma dezala “euskara, Nafarroako berezko hizkuntza izanik, ez dela baloratuko atzerriko hizkuntzak baino gutxiago, horiek merezimendu orokor gisa baloratzen direnean”.

Eta bai, Nafarroako Gobernua ari da arau hori prestatzen, baina urtebete baino gehiago igaro da eta bitartean alemana baloratzen eta euskara EZ baloratzen aritu da eremu mistoan eta “ez-euskaldunean”. Zenbat denbora beharko dute PSNk, Geroa Baik eta Ahal Duguk euskara atzerriko hizkuntzak ADINA gutxienez baloratzen hasteko? Zergatik ez dago arazorik alemana, ingelesa eta frantsesa baloratzeko lan deialdietan eta zergatik dago hainbeste arazo geure hizkuntza baloratzeko? Zenbat denbora gehiago beharko da geure hizkuntza gutxienez atzerriko hizkuntzak adina baloratzeko Nafarroa guztian?

Eremu Mistoan ere, euskara gutxienez atzerriko hizkuntzen pare

euskara gutxienez atzerriko hizkuntzen pare

euskara gutxienez atzerriko hizkuntzen pare

Joseba Otano

Administrazioan Euskaraz Taldea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude