Entzun Gaztealdia

Entzun Gaztealdia –

Txerra Rodriguezek Argiako Garaigoikoa blogean. 

Entzun GaztealdiaEuskaraldia hasi da, 150.000 pertsona ari gara parte hartzen, gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin. Errigorak 300.000 eurotik gora ekarriko die Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzei, EAJk ezetz esan dio euskara ikastea doako bihurtzeari, supremazistak oilartuta beste behin, Nafarroan enegarren erasoa euskaldunei, eta abar. Horiek guztiak izan dira pasa den asteko albisteak euskarari dagokionez. Hala ere, izan da beste albistea nahikoa oharkabean pasatu dena nire ustez horretan guztian: Gaztealdia.

Asko berba egiten da euskalgintzetan gazteei buruz (adibide modura, Soziolinguistika Klusterraren azken jardunaldia), baina oso gutxitan ematen zaie eurei berba. Eta Gaztealdiarekin, nire ustez, berba hartzeko hautua egin dute eta, horrexegatik, iruditzen zait hobe dela eurei entzutea, asko ikasteko dugula iruditzen baitzait:

Beste hainbat ere izan dira (begiratu euren twitter eta instagram kontuetan). Uste dut euskalgintzakook gai honekin entzute ariketa sakona egin behar dugula. Ea hala den.

Entzun Gaztealdia

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.