Eneko Aritza

Eneko Aritza –

Ez ohi dut Euskaltzaindia kritikatzea gogoko. Errespetu handia diot erakundeari; batetik, bere lana hagitz beharrezkoa delako; eta, bertzetik, arrunt lan zaila delako.

Eneko Aritza

Baina… Ze arraio! Egunen batean ekin behar nion kirol nazional honi, ez?

Kontua da Euskaltzaindiak 192. araua argitaratu duela, Iruñeko eta Nafarroako erresumako erregina-erreginen euskarazko izenak arautzen dituena. Eta, zera, ni ez naiz hasiko erabili dituzten irizpideen kontra argudiatzen, bertzeak bertze, filologoa ez naizelako, halako kontuez ideia zipitzik ez dudalako eta, ziurrenik, hanka barruraino sartuko nukeelako.

Baina 2020ko azaroan etortzea Iruñeko erresumako lehenbiziko erregea ‘Eneko Aritza’ ez baizik eta ‘Eneko Arista’ dela finkatzera. Bada, zer nahi duzue erratea; berandu samar, ez? Ikaragarri berandu samar.

Erran nahi baita Wikipediakoak oso diziplinatuak dira eta dagoeneko zuzendu dute erregearen abizena. Baina zer eginen dugu Gabairekin? Eta Lur eta Ametsekin? Eta orain arteko euskarazko historia liburu eta ikasliburuekin? Eta Nabarralderen komikiarekin? Eta Altsasuko ikastolaren izenarekin?

Eneko Aritza

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.

5 pentsamendu “Eneko Aritza”-ri buruz

  • kote camacho 2020-11-09 11:39

    Kirol sanoa!
    Espero hurrengo arau batek ez esatea orain Eneko beharrean Iñigo…

  • Enneco da forma çaharra.
    Perez euscarazcoagoa da Peritz baino, Euzkitzec eta Euscalçaindiac contracoa uste duten arren.
    Bejon deiela!

  • Kirol nazionalari nire ekarpena egiteko, zer dahu duzue esatea, nik Euskaltzaindian fedea aspaldi galdu nuen, lehengo mendeko 90garren hamarkadan hain zuzen ere, Valentzia V eta tz-rekin hobetsi zuenenan

  • Nik Iñigo Aritza ikastolan ikasi nuen. Orain ez Iñigo ez Aritza kar kar. Ikastolaren izena aldatu behar Euskaltzaindiaren arauetara moldatzeko.

  • Gizon berbera izendatzeko aldaerak baino ez dira. Euskaltzaindiak esan dezala nahi duena, euskarak norberaren baitan berezko bidea egiten baitu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude