Emunek lan poltsak irekiko ditu

Emunek lan poltsak irekiko ditu –

Emunek lan poltsak irekiko dituEmun Aholkularitzak arlo hauetan aritzeko teknikarien lan poltsak osatu behar ditu:

– HIZKUNTZA ZERBITZUAK

– EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNA

– PARTE HARTZE  PROZESUAK

– BERRIKUNTZA SOZIALEKO PROZESUAK

Bete beharrekoak:

  • Lizentziatua izatea
  • Euskara maila altua izatea (gutxienez EGA edo baliokidea).
  • Dagokion arloko prozesuak diseinatu, garatu eta gidatzen esperientzia izatea: euskararen normalizazioa, parte hartzea, berrikuntza soziala, emakumeen eta gizonen berdintasuna
  • Taldeak gidatzeko eta dinamizatzeko gaitasuna izatea
  • Proiektuen kudeaketan esperientzia  izatea
  • Gidabaimena izatea

.

Baloratuko da:

  • Hizkuntzak ezagutzea
  • Hiznet graduondokoa izatea
  • Arlo hauetakoren batean masterra edo baliokidea izatea: parte hartzea, kultura, aniztasuna, emakumeen eta gizonen berdintasuna
  • Berrikuntza sozialarekin lotutako ikasketak izatea
  • Erantzukizun sozialaren esparruan esperientzia izatea
  • Komunikaziorako eta harremanetarako gaitasuna izatea

Sartu curriculuma gure webgunek Lan bila? atalean.

Azken eguna (oraingo probatarako): ekainaren 3a.

Emunek lan poltsak irekiko ditu
emun, lan bila, lan-poltsa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude