Emun Aholkularitzak lan poltsa irekiko du

Emun Aholkularitzak lan poltsa irekiko du –

EMUN Aholkularitzak lan poltsa osatzeko deialdia egiten du. Beharrak:

1.-EUSKARA PLANAK GARATZEKO TEKNIKARIAK
2.-PARTE HARTZE PROZESUAK BIDERATZEKO TEKNIKARIAK

.

Emun Aholkularitzak lan poltsa osatu nahi du

.

Eskakizunak eta konpetentziak:

• Lizentziatua izatea.
• Euskara maila altua izatea (gutxienez EGA edo baliokidea).
Euskara planetarako: euskararen normalizazioan edota euskalgintzan esperientzia edukitzea.
Parte hartze prozesutarako: parte hartze prozesuetan esperientzia edukitzea.
• Taldeen lidergoan eta proiektuen kudeaketan aritua izatea.
• Komunikatzeko eta taldeak dinamizatzeko gaitasuna izatea.
• B1 gidabaimena edukitzea.

Baloratuko da:

• Hizkuntzen ezagutza (4.HE, ingelesa, frantsesa, katalana,…).
• Parte hartze masterra edo baliokidea.
• Emakume eta gizonen berdintasunerako masterra edo baliokidea.
• Harremanetarako eta koordinaziorako gaitasuna.
• Talde lanean aritzeko gaitasuna eta jarrera.
• Hiznet eginda edo egiten egotea.

Probak, azaroaren 20ko astean edo hurrengoan egingo dira eta hautatutakoei bakarrik deituko zaie.

Curriculuma sartu gure webguneko (www.emun.eus) “Lan bila?” atalean.

Azken eguna: azaroaren 19a

Emun Aholkularitzak lan poltsa irekiko du
emun, euskara teknikariak, lan-poltsa, parte hartze teknikariak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude