Elkarretaratzea NUPen, Osasunbidearen fisioterapeuten deiadiaren azterketan

Elkarretaratzea NUPen, Osasunbidearen fisioterapeuten deiadiaren azterketan – 

ELKARRETARATZEA NUP-EN, OSASUNBIDEAREN FISIOTERAPEUTEN DEIALDIAREN AZTERKETAN

Gaur egin da lehenbiziko ariketa, NUPen, fisioterapeuta izateko oposizio-lehiaketan.

24 lanpostu dira, eta denetan izanen da beharrezkoa gaztelania jakitea, bistan da, eta, horretaz gain, merezimendu izanen dira ALEMANA, frantsesa eta ingelesa, baina euskara ez da baloratuko eremu mistoan eta ‘ez-euskaldunean’.

Hala, deialdi honetan 24 lanpostutatik lanpostu batean bakarrik baloratuko da euskara, bakarra baitago eremu euskaldunean.

Txibiteren Gobernua da, orain arte, bakarra ALEMANA, frantsesa eta ingelesa baloratzen eta euskara ez puntuatzen eremu mistoan.

Nafarroako Kontseiluak ezarri zuen guztiz legezkoa zela euskara baloratzea Nafarroa guztian, beste hizkuntza batzuk ere baloratzen zirenean.

 

Elkarretaratzea NUPen, Osasunbidearen fisioterapeuten deiadiaren azterketan

Administrazioan Euskaraz Taldea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude