“Euskal elkargoa”ren azken kontseiluaren bileran gertatua

«Euskal elkargo»aren azken kontseiluaren bileran gertatua –

Bakar batzuek menturaz gogoratuko dute, duela 4 urte, udal hauteskundeen ondotik, Uztaritzeko udaletxe berriak euskara frantsesarekin koofizial egin nahi zuen mozio bat bozkatu zuela. Nehorentzako sorpresarik gabe, Auzitegi konstituzionalak erabakia baliogabetu zuen, konstituzioaren 2.artikuluarekin kontraesanean zegoelako.

«Euskal elkargo»aren azken kontseiluaren bileran gertatua

Ekainaren 23an, CAPBaren bileran euskaldunek nahi zuten bozka arazi beste mozio bat, alegia, euskara eta gaskoiera CAPBko hizkuntza ofizialki aitortzen zituena Frantsesa bezala.

Mozioak ofizial bihurtu nahi zuena ez eiki zen euskara edo gaskoiera, ez, baizik eta aitorpena bera. Hau da, CAPBan frantsesarekin batera bi hizkuntza horiek ere existitzen direlako aitorpena. Nabardurak garrantzia du.

Bainan zehazkiago, euskaldunek nahi zuten euskararentzat delako ezagupen hura CAPBko eremu guzian, bainan gaskoierarentzat guti gora behera BABan eta zenbait xarnegu herritan bakarrik, hots bere hedatze eremu historikoan.

Kontua da, mozioa bozkatzeko orduan, Gaskoi akademiaren presidenta den Guy Mondorge Angeluko zinegotzia, horrekin ez zela ados, nahi izan duela Gaskoiera euskararen pare izan dadin CAPB ko eremu guzian, alegia euskal herrian ere, ez eta bakarrik BABan, euskaldunek mugatu nahi zuten bezala.

Hautemangarria da Guy Mondorgek bere argudiaketan xantajearaino joan dela. Bere blogan azaltzen digu zer erran zion, erdi ironiaz, erdi mehatxuz, Jean-René Etchegaray, CAPBren presidentari bere ikuspuntua defendiatzeko:
«Alors pourquoi atténuer cette belle déclaration de reconnaissance par la création d’une frontière linguistique. Avec le risque d’ouvrir un conflit de légitimité de l’autre langue au-delà de cette frontière, comme par exemple pour le basque dans votre bonne ville de Bayonne.»

Argi eta garbi esanda, ez baduzue gaskoia ofizialki errekonozitzen CAPB osoan euskara bezala, nik iragartzen dizuet arriskua badela euskararen zilegitasunarentzat Baionan, Baiona berez euskararen muga linguistikaren haraindian delako.

Orduan, Jean-René Etchegarayek, Guy Mondorgek nahi zuen bezala, hasierako mozioa aldaketak proposatu du eta honek onarpena lortu %60 bozekin alde. Gero mozio modifikatua bozkatua izan da eta pasatu %88 bozekin alde.
Guy Mondorge, gaskoi akademiaren presidenta izan arren, eskubide osoz frantsesa da lehenik. Jakin behar da beren nazioaren sendimendua duten gaskoiak oso oso guti izango direla eta, gaskoiak gaskoi sentitzen direla sustut gustatzen ez zaizkien euskaldunen pretentsioen aurrean.

Euskal erakundeak kontent omen dira, urrats inportantea litzatekeelako koofizialtasunerako bidean.
Auzitegi konstituzionalak ere, doaika, konstituzioaren 2. artikulua errespetatua delako.
Zer pentsatuko zuten bada, XVIII mendean suntsitutako Lapurdiko biltzarraren gure arbasoek?

*OHARRA: Hona Guy Mondorgen blogatik

«Euskal elkargo»aren azken kontseiluaren bileran gertatua

«Euskal elkargo»aren azken kontseiluaren bileran gertatua

«Euskal elkargo»aren azken kontseiluaren bileran gertatua

 

baiona, elkargoa, euskal elkargoa, euskara, gaskoniera, helep, Jean-René Etchegaray, «Euskal elkargo»aren azken kontseiluaren bileran gertatua

6 pentsamendu ““Euskal elkargoa”ren azken kontseiluaren bileran gertatua”-ri buruz

  • EAEn euskaraz ofiziala izanda ere egoera kezkagarria denean, ez da ba izango kezkagarria gure hizkuntzaren egoera Iparraldean? Herri Elkargoak euskara aintzat hartzea aurrerapauso gisa ulertu da eta asko pozik agertu dira emandako urratsagatik. Hala ere, ni ez naiz batere baikorra, argi daukadalako onartu beharreko gutxienekoa ofizialtasun-izaera aitortzea dela, 1979an EAEn egin zen bezala, nahiz eta ofizialtasun-aitortza horrek gaitz eta arazo guztiak ez dituen desagerrarazi (nola gauden aztertu besterik ez dugu egin behar horretaz jabetzeko).
    Edozelan, ofizialtasunak hiztunoi ahaldunduta jarduteko aukera ematen digu, baita dagozkigun eskubideak berma ditzaten erreklamatzeko aukera eman ere. Oztopoak jarriko dizkigute, ofiziala izan zein ez, baina, euskara ofiziala den lurralde-eremuetan ezin dute nahi bezala jardun euskara beraren aurka (gutxienez burua estutu beharko dute). Gainera, eta honek ere berebiziko garrantzia du, euskaldunok ez gaude ziurgabetasun-egoeran, edo ez hain gordinean. Burura datorkit hainbat ikaslek berriki baxo azterketetako bat bretoieraz egin izana, nahiz eta aukera hori onartu ez zieten; ziurgabetasun-egoeran daude orain, ez baitakite azterketa zuzenduko dieten ala zuzenean zero jarriko dieten. Hori da ofizialtasunik ez izateak dakarrena, alegia, inolako eskubide onarturik ez izatea.
    Beraz, euskaldunok argi izan behar dugu Euskal Herriko zazpi lurraldeetan euskarak ofiziala izan behar duela, inolako baldintzarik eta trabarik gabe. Nahikoa da hainbeste mendetako bazterketa, mespretxua eta ukazioa, bada garaia gure hizkuntzak behar eta merezi duen posizioan egoteko eta hori ofizialtasunak baino ez du bermatuko.

  • euskaldun bat 2018-07-03 22:48

    Kontatu gaskoiei buruz apur bat. Ez dakigu ezer beraiei buruz. Euskara ere badakiten gaskoiak asko al dira? Nola bizi dute beraien egoera?…

  • Beñat Castorene

    Gaskoei buruz apur bat?
    Gaia serioa da eta funtsera joaiteko hobe zinuke jotzea aditu gaskoi adituengana, adibidez Pierre Houmat ( “l’histoire de Bayonne “) edo euskaldun historiari serio baten gana, adibidez Eugene Goyhenetche uztariztarra.
    Bainan zuretzat, zenbait iritzi arriskutsu idatztera ausartuko naiz:.
    BABko gaskoiak dira populu zibizazio haundi eta ospetsu izandako baten adarra, zeinen eremua doan Bordeleraino eta kasik Ozkzitaniazko Tolosaraino
    Irakurri dutanez ezagutu zuten garai oparoa eta borrokatsua XII mendetik goiti, Baiona sortu zutenetik laster, Inglatarreko erregeen peko zirenean, Inglesek beraientzat zuten garrantzia geopolitikoarentzat baionesak kasik aliatuak bezala kontsideratzen baitzituzten. Eratu zen orduan burgesia gaskoi bat merkataria, maritimoa, oso ekintzailea eta argia, Baionaren aferak oso ondo kudeatzen zituena
    XIVmendean Frantziako erregeen peko izan zirenetik, gaizkira aldatu zen eta hasi zen beherekada haientzat ere.
    Baionesak beti harreman gatazkatuak izan zituzten lapurtarrekin, arerioak bederen eta etsai errabiatuak hainbat alditan ere.
    Azkenean frantses iraultzatik eta gure instituzioen suntsiketatik probetxua atera zuten lehentasun administratiboa eta politikoa gure gainean hartzeko.
    Euskara badakiten gaskoiak badiren?
    Lehen baziren gehiago, muga linguistika guzietan bezala,batez ere mugako baserriko jende umil eta zintzoen artean. Aldiz, hiritar gaskoien artean susmatzen dut gutiago izango zirela. Oraindik bakar batzu geldituko dira bainan haien kopurua jetsi da euskal eta gaskoi hiztunen beherekadarekin. Halaere bi bederen ezagutzen ditut Uztaritzera ezkonduta euskara ondo ikasi dutenak
    Ezagutu dut ere Alliere izeneko erakasle gaskoi bat orai zendua ikasi zuena eta zinez gozatuz.
    “Nola senditzen beren egoera”?
    Hau ere prudentagoa litzateke haiei beraiei galdegitea. Zeren eta kanpotik ikusita ausarta bainezake erraitera gaskoierarena eta gaskoitasuna oso gaizki dela, badakitela eta maluruski ezinbestez onartua dutela.
    Kontuz! ez dut guretako espanturik egin nahi! erabat kontziente naiz eta gu ere egoera horretatik ez gaudela oso urrun eta segur naiz horretan izanen ginela ez baginitu ondoko Hegoaldearen eragina eta ekarpena mendeetan zehar.
    “Euskaldun bat” espero zure kuriositatea piskabat asetu dizutala eta areago suspertu ere, erru sobera atera gabe, bainan, guziz, zoaz gaskoien beraien gana edo egiazko adituen gana.

  • Eskerrik asko Beñat, ematen dizkiguzun berriengatik Iparralderen inguruan.
    Ni, gipuzkoarra naiz eta batzutan iparraldera noa (geroz eta gutxiago noa penaren penaz). Txikitan maiz joaten ginen eta maite nuen, Euskal Herriaren parte zela nabariago zen. Baina gaur egun….!!! okerrena bertako euskaldunak, esango nuke akonplejatu xamarrak, frantsesen artean kamuflatzeko ahaleginetan dabiltzala.
    Beraz, zu ezagutzea, nortasuna erakitsiz, emozionatu egiten nau, eta itxaropen pixka bat badagoela ikus arazi.

    Gaskoiei dagokiela, azken urteetan iriditzen zait Iparraldean beste faktore hori sartu nahi dela. Nere galdera da, zilegia al dan Iparraldean Gaskoiera bultzatzea/sustatzea, hau da, bere eremua NATURALA izan ote zen, edota ez ote den Frantziak sartu digun beste borroka bat, beti bezala gure indarrekin akabatzeko. Agian ona da Gaskoiekin batzea borroka berean (?), agian Gaskoiek beren lur naturalean borrokatu behar dute (?), eta gu, gurera. Galderak eta galderak, ez al dugu euskaldunok Inteligentzia Zentral moduko elkarteren bat gaiza guzti hauek zuzentzeko ????

  • Beñat Castorene

    Amaia, arrazoi duzu, galbidean gara eta nabaritzen da gero ta fgehaigo. Orai, hemen, euskaldun politisatu berek ( “abertzaleek”) laguntzen dituzte zapaltzaileak herria asimilatzen. Begirazazu Zuzeu-en bertan Enbatako artikulua, Txexek izenpetua. Emaiten du manifestu erregionalista bat.
    Ez kezka Gaskoiekin, Baiona haiena zen eta Frantsesek hartu die. Ezin dugu deus egin gaskoientzat, suntsituak dira, gainera pozik dira bizi diren bezala.
    Guy Mondorgi gaitzitu zen untsa baitaki Baiona ez zela sekulan izan lapurdiko Biltzarrean ez eta Euskal Herrian ere. Aski da lapurdiko biltzarraren protestak ikustea frantziak hiru euskal probintziak sunsitu zituelarik eta Baiona inposatu. Guy Mondorgek berak ez du egiazko pretentsiorik gaskoiarentzat ez Euskal Herrian ez eta Baionan ere. Gaskoi folklorikoa da eta…
    Egiazko problema da abertzale gehienek Baionarekiko eta BAB rekiko duten ilusio harrigarria eta suizidarioa.

  • ze interesgarria. Eta kezkagarria.

    Euskal Ordezkaritza edo Jaurlaritza legitimo paralelo bat sortu behar da, gurea, euskaldunena BAKAR BAKARRIK. eta osatu behar dute, bakar bakarrik, gaitasuna minimo bat erakusteaz aparte, Euskal Herria maite dutenak. Hau da, KEZKATUAK daudenak gure HERRIAZ.
    Ze inpotentzia eta amorrua sentitzen dudan…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude